Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Zinexit

Zinemak emozioak sortu eta azaleratzen ditu. Ahalmen handiko baliabidea denez, tresna hezitzaile eta sozializatzailea izan daiteke eta, aldi berean, indarkeriarik gabeko mundu askeago, bidezkoago, berdintasunezkoago eta iraunkorragoko ametsak eta proiektuak partekatzeko bilgunea da.

Hortaz, balio handiko tresna da aniztasunaren eta tolerantziaren errespetuan oinarritutako bizikidetzaren euskarritzat giza eskubideak jotzen dituen kulturaren zabalkunderako heziketa-, sentsibilizazio-, hausnarketa- eta sustapen-lanak egiteko.

Elkarbizitzaranzko 2. Zine Erakusketa

Joan den urtekoa bezala, aurtengo erakusketa hau ere elkarbizitza demokratikoa eta indarkeria deslegitimatzeko Planaren barnean dago (2010-2011). Jarduera honen helburua da,  zinearen bitartez, Giza Eskubideak eta Elkarbizitza Demokratikoarekin zerikusia daukaten gai desberdinen inguruan herritarrak gaitzeko pedagogia soziala bultzatzea.

Erakusketa hori Bilboko Alhondigako Golem zine aretoetako 1 aretoan izango da azaroaren 22, 23, 24  eta 25ean arratsaldeko 19:15ean (Arrikibar Plaza, 4 - Bilbo) eta Artiumen azaroaren 24an arratsaldeko 19:15ean (Frantzia Kalea, 24 - Vitoria-Gasteiz).

Erakusketaren programa (1,6 Mb · PDF)

Azken eguneratzea: 2011/11/17

Zinexiteri buruzko berriak

Euskadi, auzolana