Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Bizikidetasun demokratikoa eta indarkeria deslegitimatzea (2010 - 2011)

Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Plana Birformulatzea (2008/2011).

 

Euskadiko herritarrak libreak izatea eta denak eskubide eta betebehar berak izatea du helburu gobernuak, eta helburu horrek gidatuko du jardun politikoa. Sistema demokratikoa eta zuzenbide-estatua defendatuta bakarrik lor daiteke helburu horiek bermatzea.

Demokrazian sakontzea eta tolerantziaren, pluraltasunaren eta gutxiengo politikoen defentsa funtsezkoak dira bizikidetasun demokratikoa bermatzeko.


Zalantzarik gabe, terrorismoak gaur egun oraindik ere irautea herritarren askatasunari egindako eraso zuzena da, herritarren iritzi librea ukatzeko modurik muturrenekoa. ETAren terrorismoari amaiera ematea funtsezkoa da askatasuna ezartzeko.


Terrorismoa politikoki, sozialki eta etikoki deslegitimatzea oso sakoneko kezka da, eta euskal gizartearen gehiengoak hala sentitzen du. Halaber, lehentasunezko helburua da gobernu honentzat, ETAren terrorismoari amaiera emateko helburuarekin batera, jakina.

Gobernu honek, terrorismoaren aurkako borroka, elkarren osagarriak diren hiru esparrutan oinarritzen du: terroristak jazartzea eta atxilotzea, zuzenbideestatuak horretarako ematen dituen legezko bitarteko guztiak erabiliz; terrorismoaren bortizkeria babesten eta justifikatzen duten jarrera eta jokabideak kritikatzea eta horiei aurre egitea; eta balio demokratikoak sustatzea eta orokortzea.

(...)

 

["Bizikidetasun demokratikoa eta indarkeria deslegitimatzea" plana  deskargatu (1 Mb ·PDF)]

Bizikidetasun Demokratikoa eta Indarkeria Deslegitimatzea Planaren betetze-mailaren jarraipena ikusi.

 

Azken eguneratzea: 2011/11/22
Euskadi, auzolana