Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Giza Eskubideen zuzendaritzaren aurkezpena

Giza Eskubideen Zuzendaritzak, Giza eskubideen ezagutzarako sentsibilizazio eta transferentzia tresna bat izan nahi duen webgune atal hau eskaintzen du. Horrela, giza eskubideak gizateriaren gizarte-aurrerakuntzen artean garrantzitsuenetako bat bezala baloratzen da eta horien adierazpen nagusia demokrazietan aurkitzen da.

Gune honek gai honen politika publikoa hartzen du, Zuzendaritza honetatik garatzen diren proiektuak begi-bistan ipiniz, hala nola: Zinexit, Giza Eskubideen inguruan prestakuntza eta jardunaldiak, udalei eta erakundeei diruz lagundutako proiektuak, sentikortzeko kanpainak… Horietako asko Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planaren barruan sartuta daude. Planak, bere aldetik, webgune propioa du (Bakegune ataria). Zinexit, Giza Eskubideei inguruko prestakuntza eta jardunaldiak, udalerrientzat eta toki-erakundeentzat giza eskubideen arloan proiektuak garatzeko diru-laguntzak, sentsibilizazio kanpainak...

Giza eskubideen inguruan egiten diren beste jarduera batzuek osatzen dute Plana; horien artean garrantzi handikoak dira Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Biltzarra, Giza Eskubideen arloan egindako lanaren aitorpen publikotzat hartzen den René Cassin saria

Giza Eskubidearen barnean ere badute tokia Zuzendaritza honen jarduera-esparru batzuk, alegia, Oroimen Historikoa, erlijio aniztasunaren kudeaketa... Horiek guztiek “klik” erraz batez duten edukiari buruzko informazio zehatza eskaintzen die erabiltzaileari.

Azken eguneratzea: 2011/11/17
Euskadi, auzolana