Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Formazio jarduerak ezagutzaren alde

Atal honetan Giza Eskubideen Zuzendaritzak, besteak beste, antolatzen dituen ikastaro, jardunaldi, mintegi, eta abarri buruzko informazioa jasoko dugu.

Antolatutako formazio jarduerak:

Erlijio aniztasunaren kudeaketa publikoa ikastaroa

Ikastaro honen helburua erlijio aniztasunaren kudeaketarekin lotutako funtsezko eta interes bereziko zenbait gai tokiko eremutik lantzea zen, baita kudeaketa publikoa antolatzeko oinarriak, gaitasunen azterketa eta kudeaketa ereduen ezagutza lantzea ere. Bilbon antolatatutako ikastaroa azaroak 10 eta 11ean ospatuko zen. 

Giza Eskubideen alorreko Polizia Jardunbide Egokiei buruzko jardunaldiak 

Herrizaingo Saila eta Justizia eta Herri Administrazio Sailak antolatutako jardunaldiak 2011ko urriaren 27 eta 28an Euskal Herriko Polizia Ikastegian ospatu ziren. Polizia-gorputz desberdinetako espezialista zerrenda garrantzitsua izan zituen buru, eta polizia lanaren alderdi ezberdinak eta honen erlazioa pertsona eskubideen konplimendu eta babesa buruzko txostenak aurkeztu zituzten.

Bizikidetza demokratikorako Giza Eskubideak kurtsoa

Justizia eta Herri Administrazioa Sailak, Giza Eskubideen zuzendaritzaren bitartez, eta bizikidetza demokratikoa eta giza eskubide kontuetako trebakuntza programaren esparruan, honako prestakuntzako ekintza hau aurkeztu zuen: 'Bizikidetza demokratikorako Giza Eskubideak'.

Azken helburua honako hau zen: Giza Eskubideak sustengatzen dituzten oinarrizko balioekiko atxikimendua gertatuko den gizartea lortzea, baita haiek defendatzeko ausardia ere lortzea edozein urraketaren aurrean, eskubideok gure izaera humanoa baldintzatzen baitute.

Ikastaroa irailaren 26tik 28 arte egin zen Gasteizen eta HAEEk homologatuta zegoen.

"Bake-kultura eta Giza Eskubideari" buruzko2010ko prestakuntza eta jardunaldiak:

2010ko prestakuntzari buruzko informazio guztia ikusi.

 

Azken eguneratzea: 2011/11/22
Euskadi, auzolana