Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Giza Eskubideen Aldarrikapen 60. urteurrenaren ospakizuna

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu ondoren, 2007ko abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 60. urteurrena ospatzeko programari ekin zitzaion. 2008ko abenduaren 10a arte iraun zuten ospakizun-ekitaldiek "Duintasuna eta justizia denontzat" leloarekin. Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren ekimenez abiatu zen kanpaina, eta Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Mandataria izan genuen gidari. NBEko sistema osoa jardun zen kanpainan, eta parte hartzeko gonbita egin zitzaien hainbat pertsona, talde, erakunde, elkarte eta gobernuri, Aldarrikapen Unibertsala ezagutarazi, babestu edo susta dezaten, edo haren premiaz ohartarazi dezaten.

Bat egin du deialdiarekin Eusko Jaurlaritzak, Giza Eskubidearen zuzendaritzaren bitartez, eta berariazko kanpaina egin zen EAEn 2008an. Kanpaina horretan, herritar-talde batek bat egin zuen ekimenarekin Giza Eskubideen aldeko euskal konpromisoa proposatuz. Etxerako eta kanporako konpromisoa izan zen, globala. Kanpora begira, duintasunaren eta justiziaren aldeko nazioarteko sinergia batekin bat egin genuen; eta etxean ere jardun zen, gure herrian ere urratzen eta mehatxupean jartzen baitira giza eskubideak.

Giza Eskubideen aldarrikapen unibertsala

Batzar Nagusian 1948ko abenduaren 10ean aldarrikatua.

Aldarrikapena deskargatu (37 Kb · PDF)

Kanpainaren agiria

Euskal konpromisoa giza eskubideen alde

Duela 60 urte onartu zuen Nazio Batuen Batzar Orokorrak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. René Cassin, baionarra, izan zen Aldarrikapenaren idazlari nagusia. Aginte publiko eta herritar guztiok bete eta betearazi behar ditugun eskubide unibertsalen katalogo bat da Aldarrikapena. Aurrerapen handia izan da Aldarrikapena gizateriaren historian. NBEko idazkari nagusiak zioenez, “Aldarrikapena da ongia eta gaizkia deritzegun horien neurria”. Adierazpenaren garrantziaz ohartzeko, saiatu galdera honi erantzuten: “...eta Aldarrikapenik ez balego?”. (aldarrikapena irakurtzen jarraitu...)

Ondorengo dokumentuak deskargatu ditzakezu:

 

Azken eguneratzea: 2011/10/28
Euskadi, auzolana