Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Erlijio-aniztasuna

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzan Euskadiko erlijio-aniztasuna errespetatu eta bermatzeko egiten zaigun eskakizunari erantzuteko erronka hartu dugu. Erronka horri aurre egiteko, bizikidetza partekatuaren esparrua onartzen duten adierazpide erlijioso eta espiritualak onesten dituen laikotasun ireki eta tolerantearen printzipio instituzionala hartuko dugu oinarritzat.

Dokumentuak:

Antolatutako kurtsoak/mintegiak:

Erlijio aniztasunaren kudeaketa publikoa ikastaroa. Ikastaro honen helburua erlijio aniztasunaren kudeaketarekin lotutako funtsezko eta interes bereziko zenbait gai tokiko eremutik lantzea zen, baita kudeaketa publikoa antolatzeko oinarriak, gaitasunen azterketa eta kudeaketa ereduen ezagutza lantzea ere. Bilbon antolatatutako ikastaroa  azaroak 10 eta 11ean ospatuko zen.

Egitaraua ikusi

 

Euskadiko erlijio aniztasuna eta politika publikoak. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak Alhóndiga Bilbaon (Lounge Bastida aretoa) 2011ko maiatzaren 27an ospatu zen Euskadiko Erlijio Aniztasuna eta Politika Publikoei buruzko mintegia antolatu zuen. Hogeita hamar bat pertsonek, horietako gehienak beraien esparruetan sortutako eztabaida zabaldu zuten immigrazioan eta eskubideetan adituek, ikusle gisa hartu zuten parte gero eta handiagoa den erlijio aniztasun dinamikoari buruzko ezagutza eta elkarrizketarako foro horretan.

Euskal gizartean, ugaria eta gero eta nabarmenagoa da erlijio aniztasuna; orain dela gutxira arte, ezikusiarena egiten zitzaion aniztasun horri, baina politika publikoen hainbat alderdi berraztertzeko premia agerikoa da, gaur egun. Horretarako, garrantzi handikoa da arduradun politikoek, administratiboek eta judizialek gure inguruko beste gizarte batzuek gai horri buruz egindako eztabaiden eta proposamenen berri izatea. Batik bat, beharrezkoa da nortasunen pluraltasun gero eta handiagoko testuinguru horretan berdintasunaren ideiaren edukiak eguneratzea.

Egitaraua ikusi (417 Kb. · PDF)

Lotura interesgarriak:

Espainiako Erlijio Aniztasunaren Behatokia 

Azken eguneratzea: 2012/10/31

Erlijio Aniztasunari buruzko berriak

  • Euskadiko Erlijio aniztasun mapa
Euskadi, auzolana