Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Giza Eskubideen urraketen biktimak.

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak 2011ko martxoaren 31n onartu zuen motibazio politikoko indarkeria-garaian, giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimei buruzko ez legezko proposamena. Aipatutako proposamen horretan, biktimok aintzat hartzea eta beren sufrimendua arintzeko neurriak eta ekintzak abiarazteko eskatu zion Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.

Dekretua onetsita, Eusko Jaurlaritzak hauxe adierazten du:

- Biktima haiek sufritutako injustizia aitortzen duela.
- Orain arte erakundeek ahaztuta eduki dituztela, eta badela garaia hori aldatzeko.
- Sufrimendu hori goxatzen lagundu nahi duela gogoz, horretarako jarri dituen aringarrien bidez.

Biktima hauen eskubideak larri urratu ziren, zigor-ordainik gabe eta propio, asmo politikoz, 1960. eta 1978. urteen artean, gure Konstituzioa onartu aurreko demokrazia-aurreko garaian.

Dekretu honek ofizialki aintzatesten ditu biktima haiek eta jasanarazi zitzaien bidegabekeria, eta sekulako garrantzia du horrek, gertakari haietako askotan Estatuaren agenteak izan baitziren zuzenean tarteko.

Dekretu honetatik kanpo utzi ditugu, espresuki, ekintza biolentoak egiten ari zirela min hartutakoak edo hildakoak, bai eta heriotza edo lesioak ekintza biolento horiek saihesten edo ebitatzen ari zirenean jasan zituztenak ere.

Eusko Jaurlaritza sinetsita dago biktima horiei aintzateste publikoa egitea izango dela, balio moral sendo eta denentzako onargarritan oinarrituta egitekotan, denok egin dezakegun ekarpenik onenetakoa, euskal herritarrok desiratzen dugun etorkizun oparoa eraikitzeko, bakea eta elkarbizitza ona ekarriko dizkiguna. Horixe izango da, halaber, indarkeriari zilegitasun guztia kentzeko jokabiderik onena, inork ez dezan, euskal gizartean, zigorrik izango ez duen ustean, indarkeria zuritu.

Inork uste badu giza eskubideak urratu dizkiotela berari edo senitartekoren bati, edo bidegabeko bestelako sufrimenduren bat jasan duela, jarraian aipatzen diren kontaktuekin jarri ahal izango da harremanetan, edozein kontsulta egin edo, hala behar badu, kasuan kasuko eskaera egiteko.

Giza Eskubideen Zuzendaritza

DDHHreparacionvictimas@ej-gv.es
derechos-humanos@ej-gv.es
945 019 105.

Zuzenean (Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzua)

http://www.zuzenean.euskadi.net
Gran Vía, 85; 48011 Bilbao
Andia, 13; 20004 Donostia-San Sebastián
Ramiro de Maeztu, 10 bajo; 01008 Vitoria-Gasteiz
012

Udal erregistroen bitartez Euskal Autonomi Erkidegoaren Administrazioari idatziak zuzentzeko Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza hitzarmena sinatu duten Udaletxeak.

Dokumentuak:

Motibazio politikoko indarkeria egoeran gertatutako Giza Eskubideen urraketen eta sufrimendu bidegabeen biktimak  (361 Kb · PDF)

61/2011 Legez besteko Proposamena, motibaziopolitikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketak eta bestelako sufrimendu bidegabeakjasan dituzten biktimei buruz (Osoko Bilkuraren erabakia) (59 Kb · PDF)

Idoia Mendia sailburuak Giza eskubideen urraketen eta beste motibazio politikoko egoera batean izandako beste sufrimendu bidegabe batzuen biktimei buruzko lantaldean egindako hitzaldia. (39 Kb. · PDF)

107/2012 Dekretua, ekainaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa  (40 Kb. · PDF)

Azken eguneratzea: 2012/06/19
Euskadi, auzolana