Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Erosketa araubideko babes ofizialeko etxebizitza berrien esleipenari buruzko informazioa

Erosketa araubideko babes ofizialeko etxebizitza berrien esleipenari buruzko informazioa

Etxebizitzaren arloan eskumena duten EAEko administrazio publiko guztiek, hau da, Eusko Jaurlaritzak, lurralde historikoek eta udalerriek, eskura dituzten baliabide guztiak bideratu behar dituzte alokairu-politiketara (birgaitzera bideratutakoak izan ezik), hau guztia, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 7.4 artikuluan eta azken xedapenetako laugarrenean ezarritakoaren arabera.

Beraz, babes publikoko etxebizitzak sektore pribatuak baino ez ditu sustatuko erosketa-erregimenean.

Erosketako babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) esleipen prozedurak

Erosketako BOEn esleipen prozeduretan parte hartzeko gutxienez urtebetez Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko da.

  • Prozeduran sartutako eskatzaile kopurua sustapeneko etxebizitza kopurua baino handiagoa bada, esleipena notarioaren aurreko zozketa publiko bidez egingo da.

    Zozketa egindakoan, etxebizitzarik eskuratu ez dutenek osatutako itxaronzerrenda egingo da.

  • Etxebizitzen kopurua eskatzaileena baino handiagoa denean, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak, notarioaren aurrean, bizikidetza-unitateko kide kopuruaren arabera ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta, kide kopuru bera dutenean, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko erosketa-araubideko inskripzioaren antzinatasunaren arabera. Etxebizitzak goiko solairuetakoetatik hasita esleituko dira.

    Ez da sustapenaren itxaron zerrendarik egingo, eta etxebizitzak hutsik geratuko balira, indarreko araudiak xedatutako baldintzak betetzen dituztenei esleitu ahal izango zaizkie.

Etxebizitzaren arloan eskumena duten EAEko administrazio publiko guztiek, hau da, Eusko Jaurlaritzak, lurralde historikoek eta udalerriek, eskura dituzten baliabide guztiak bideratu behar dituzte alokairu-politiketara (birgaitzera bideratutakoak izan ezik), hau guztia, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 7.4 artikuluan eta azken xedapenetako laugarrenean ezarritakoaren arabera.

Beraz, babes publikoko etxebizitzak sektore pribatuak baino ez ditu sustatuko erosketa-erregimenean.

Atal honetan Eusko Jaurlaritzak sustatutako etxebizitzen berri emango da. 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana