Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Erosketa edo Alokairua

Eman beharreko lehenengo pausoa etxebizitza erosteko edo alokatzeko erabakia hartzea da, eta segur aski, hori izango da pausorik garrantzitsuena, etorkizunera begira horrek izango dituen ondorioak ikusita.

¿Erosteko edo alokatzeko erabakia hartu?

Ez da erabaki erraza. Bi aukerek abantaila eta eragozpenak dauzkate eta, pertsona bakoitzaren egoera ekonomiko eta partikularrak kontutan izanik bat ala bestea izan daiteke gomendagarriagoa.

Egia da azken urte hauetan interes tasek izan duten beherapenarekin eta hipoteka maileguen kuoten merketzearekin alokairua baina erosketa bultzatu dela gehiago.

Aitzitik, garai batetik hona, errealitate hau aldatzen ari da, interes tasen igoera garrantzitsu baten ondorioz eta pertsona askorentzat jadanik eskuragarria ez den etxebizitzen prezio maila bat dela eta.

Horrek alokairuaren aukera erabat ez baztertzea aholkatzen du zeinak bere eragozpen eta mugaketak dauzka, baina baita kontuan eduki behar diren zenbait abantaila ere:

  • Hartutako konpromiso ekonomikoa askoz baxuagoa da eta epe motz batetara
  • Ez du haserako diru gastua indartsu eskatzen.
  • Izapideak oso azkarrak eta biziak dira

Beraz, batzutan gazteak beraien gurasoetatik independizatzeko edo bizikidetza unitateak etxebizitza duin batean bizitzeko bide bakarra izan daiteke. Gainera, alokairuko aukerak ez dauka behin betikoa izan behar, aldi igarokor bat izan daiteke, etorkizunean erosketa aukera batetara jo daitekeelarik.

Hitzeman aurretik egin beharreko egiaztapenak eta hartu beharreko arduak

Edozein erabaki baina lehen hartu behar diren zenbait arreta daude eta, are gehiago konprometitu eta kontratu pribatua sinatu aurretik, seinale edo aurrerakin ekonomiko bat emanez.

Oinarrizkoak hauek dira:

  • Publizitate edo irudi informazioetan oinarritutako inongo pausurik ez eman, etxebizitza pertsonalki bisitatu behar da beti.
  • Bisita oso ongi aprobetxatu, xehetasun anitzetan arreta jarriaz eta inongo galderari uko ez eginez behar dituzun argibide guztiak eskatuaz.
  • Egiaztapen dokumental batzuk egin,

Jabetza Erregistroan Erregistro Ziurtagiri bat eskatu non Titularitatea eta etxebizitzaren karguen Egoera egiaztatu dezakegun.
Eskrituraren kopia bat eskatu honela etxebizitzaren ezaugarri eta propietate guztiak identifikatzeko.
Hiri kontribuzioko (IBI) azken ordainagiria ordainduta eta etxebizitzaren jabearen izenean dagoela baieztatu.
Udaletxean etxebizitzaren hirigintzazko egoera zein den begiratu.
Jabetzaren Komunitateko kuota guztiak egunean daudela egiaztatu.
Eraikuntza berriko* etxebizitza bat bada, hauxe eskatu: Obren Baimenaren Kopia eta lehen okupazioaren Baimenaren Kopia.
Oraindik eraiki gabe badago, eskatu: Kalitatearen txostena, antolamenduaren planoa, etabar...

Azken eguneratzea: 2011/05/26
Euskadi, auzolana