Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Izena Nola Eman

Etxebiden izena emateko bete behar dituzun baldintzak zein diren irakurri eta horiek benetan betetzen dituzula egiaztatu ondoren, eskabide-orriari erantsi beharrezko dokumentazioa bildu behar duzu eta, ondoren, izena emateko eskaera betetzen has zaitezke.

Eskabidea formalizatzeko orduan, gogoratu pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzeko eskabide bakarra onartuko dela (pertsona bera ezin izango da aldi berean bi bizikidetza-unitatetan baino gehiagotan egon), eta eskabide hori 2 urterik behin berritu beharko dela.

TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA

Izena emateko eskaera Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan bitarteko elektronikoak soilik erabiliz tramitatu nahi baduzu:

  1. Aurkeztu nahi dituzun agiriak formatu elektronikoan dauzkazula egiaztatzea garrantzitsua da (pdf fitxategiak, gehienez 3 MBkoak). Zein dokumentazio eskatzen den egiaztatu ahal duzu aldez aurretik.
  2. Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri elektroniko baliodun baten bidez sartu behar duzu (B@kQ ziurtagiria, NANe eta/edo ONA txartela). HEMEN, Etxebiden izapideak egiteko onartutako bitarteko elektronikoei buruzko informazio gehiago. Aukera guztietatik, B@KQ izenekoa da kudeatzen errazena.

Prozesua bukatuta zure eskaera aurkeztu izanaren frogagiria inprimatu ahal izango duzu.

TRAMITAZIOA PAPEREAN

Nahi baduzu, eskaera on-line bete dezakezu eta beharrezko dokumentazioarekin batera paperean aurkeztu:

  1. On-line betetako eskaerako datuak baieztatu ondoren, PDF dokumentua inprimatu beharko duzu.
  2. Eskaeraren titular izan nahi dutela adierazi duten bizikidetza-unitateko kide guztiek sinatu beharko dute eskabidea.
  3. Eskatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko duzu eskaera. Horretarako, bi aukera dituzu:
    • Aurrez aurre:
      • Etxebiderekin hitzarmena duten Udaletan, bertan erroldatuta bazaude: Basauri (arreta BIDEBIn), Bilbao (Bilboko Udal Etxebizitzetan arreta), Getxo, Vitoria-Gasteiz, Oiartzun, Urretxu, Zumaia eta Zarautz.
      • ZUZENEAN - Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuko leihatiletan:
        - Ramiro de Maeztu 10, behea - 01008 Vitoria-Gasteiz.
        - Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao.
        - Andia 13 - 20003 Donostia.
    • Posta bitartez:
      • Araba: Samaniego 2 - 01008 Vitoria-Gasteiz
      • Bizkaia: Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao
      • Gipuzkoa: Andia 13 - 20003 Donostia

Etxebizitza eskabide-orri bat bete nahi baduzu, sakatu hemen.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana