Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko finantza-neurriak

APUSTU ESTRATEGIKOA

Birgaitze-jarduera ikuspegi integral bat ezarrita bultzatzen du, epe ertain eta luzerako eredu jasangarriekin:

Energia-efizientzia hobetzearen eta energia-iturri berriztagarriak integratzearen aldeko apustua.

Eraikinen bizigarritasuna, irisgarritasuna, kontserbazioa, erabilera-segurtasuna eta digitalizazioa hobetzearen aldeko apustua.

Kontuan hartzen ditu Next Generation EU Batasunaren berreskuratze-tresna eta 2021-2027 aldirako Batasunaren urte anitzeko finantza-esparrua.

SINPLIFIKAZIOA

Arau bakar bat, bizitegi-eraikinei eragiten dieten programa guztiak jasotzeko.

HIRU OBRA MOTA

Partikularren obrak: eraikinen eta familia bakarreko etxebizitzen elementu pribatiboak

Erkidegoen obrak: elementu komunetako esku-hartzeak

Birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obrak eraikinetan

BERRIKUNTZA NAGUSIAK

Handitu egin dira laguntza publikoen zenbatekoak eta diru-sarreren mugak, pertsona gehiagorengana iristeko.

Irisgarritasuna sustatzeko dirulaguntza-lerro berezi berria, 65 urtetik gorakoentzat eta/edo desgaitasuna dutenentzat, eta 12.000 € arteko urteko diru-sarrera haztatuak dituzten bizikidetza-unitateentzat.

Maileguen % 100 dago eskuragarri, eta edozein unetan xedatu ahal izango da, jarduketa babestua aitortzen duen administrazio-ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

Jabeen erkidegoek maileguak eskatu ahal izango dituzte.

Birgaitze integratuko areetarako eta area degradatuetarako ezarritako finantza-neurrien araubidea Lehentasunezko Jarduketa Eremuetan (LJE) sartutako udalerrietan egiten direnei aplikatuko zaie. Onuren luzapenak zortzi urteko indarraldia izango du, agindua indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita.

 

Zer obra finantzatzen dira?

  • Kontserbazio- eta bizigarritasun-obrak: elektrizitatea, saneamendua, hornikuntza, hondakinen kudeaketa; konfort akustikoa, lokalak etxebizitza bihurtzea, fatxada...
  • Energia-efizientzia hobetzeko obrak: berotze- eta hozte-sistemak, aireztapena, etxeko ur beroa, argiteria, energia elektrikoaren autokontsumoa, inguratzaile termiko eta akustikoa, barruko airearen kalitatea, isolamendu termikoa eta akustikoa, kanpoko zureria, leiho eta galdarak aldatzea, etab.
  • Hobekuntzak irisgarritasunean: komunak egokitzea, antolamendua aldatzea, desgaitasun sentsoriala duten pertsonentzat egokitzea...
  • Eraikuntzako printzipio onen erabileretara egokitzea: igeltserotzako, eskaiolako, barneko arotzeriako, iturgintzako lanak, etab. Elektrizitate-, telefono-, berogailu- eta gas-instalazio partzialak, eta pintura, etab.

Zer gastu ordaintzen dira?

  • Profesionalen soldatak, obrak gauzatzeko, laguntza teknikoko kontratuan jasoko direnak, eta, hala badagokio, obrak zehaztuko dituen Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa idazteari dagozkionak, baita etxaldeen administrazioari edo birgaitze-jardueren kudeaketa egiten duten profesionalen ordainsariak ere.
  • Kontrata bidezko gauzatze-aurrekontua
  • Eskubideak, tasak eta birgaitzeagatik ordaindutako prezio publikoak.
  • BEZaren kostua, jasandakoa denean eta ezin denean jasanarazi.

Ez dira jarduketa babesgarriak  

  • Balkoiak edo terrazak ixtea.
  • Balkoiak edo terrazak aldatzea.
  • Dekorazio-/ornamentu-elementuetako obrak.
  • Altzari, armairu, ispilu, etxetresna elektrikoak edo antzekoak birgaitzea.

Zer betekizun dira beharrezkoak?

  • Familia bakarreko etxebizitzaren edo birgaituko den eraikinaren elementu pribatiboaren jabe, errentari edo gozamenduna izatea edo horiek erabiltzeko eta aprobetxatzeko legitimatzen duten eskubide errealen edo bestelakoen titularra izatea.
  • Etxebizitza ohiko etxebizitza iraunkorra izan behar da, edo obraren ziurtagiria egin eta hiru hilabeteko epean hala izatea.
  • Birgaitzearen titularrak direnek osatzen duten bizikidetza-unitateak honako diru-sarrera haztatuak izan behar ditu.39.000 € gehienez, mailegu kualifikatuetarako eta 25.000 € gehienez, dirulaguntzetarako eta interes-tasen subsidiaziorako. Diru-sarreren simulazioa.
  • Eraikinak, gutxienez, 20 urte izan behar ditu.
  • Obrak egiteko udal-lizentzia behar da.
  • Ez da eskatzen EITrik, legez eska dakiekeen familia bakarreko etxebizitzak edo baserriak ez badira, bederen.
  • Gutxieneko aurrekontu babesgarria 3.000 euro baino gehiagokoa izan behar da (irisgarritasun-obrak salbu).
  • Gehieneko aurrekontu babesgarria honela kalkulatuko da: etxebizitzaren edo lokalaren gehieneko azalera erabilgarri konputagarriari esku hartuko den udalerriko BPEen gehieneko prezioak kalkulatzeko indarrean dagoen prezioa/m2 aplikatuta. Dena den, gehieneko azalera erabilgarri konputagarria ezingo da izan 90 m2 baino handiagoa, etxebizitzen kasuan; 120 m2, familia ugarien edo bost pertsonako edo gehiagoko bizikidetza-unitateen kasuan; eta 30 m2 erabilgarri, garaje eta trasteleku lotuen kasuan. 90 m2, etxebizitzara bideratutako lokalen kasuan.
  • Jarduketak bukatuta egon beharko dira dirulaguntza emateko ebazpenaren jakinarazpenetik urtebetera.

Zer laguntza eskuratzeko eskubidea dut?

  • Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza: aurrekontu babesgarriaren, obra motaren, bizikidetza-unitatearen haztatutako diru-sarreren eta birgaitze motaren arabera kalkulatuko da; eta integratua (I) edo isolatua (A) izan, aginduan zehaztutako zenbatekoak oinarri hartuta.
  • Mailegu kualifikatuak: aurrekontu babesgarriaren % 100 izan daitezke, Eusko Jaurlaritzak edo beste administrazio batzuek eskainitako laguntzak kenduta.

Eta nola aurkeztu dezaket eskaera?

Sakatu botoi honetan eskabide elektronikoa sartzeko.

Zer obra finantzatzen dira?

  • Kontserbazio-, segurtasun- eta bizigarritasun-obrak: egitura egokitzea, fatxadak birgaitzea, kanpoko bizigarritasuna (terrazak eta balkoiak instalatzea, balkoiak zabaltzea eta luzatzea), estalkiak ordezkatzea, isolamendu akustikoa, suteetatik babesteko segurtasuna eta ataria eta eskailerak konpontzea.
  • Energia-efizientzia hobetzeko obrak: berotze- eta hozte-sistemak, aireztapena, energia elektrikoaren autokontsumoa, etxeko ur beroa, argiteria, inguratzaile termikoa, barruko airearen kalitatea, isolamendu termikoa, kanpoko arotzeria aldatzea, eraikin osoko terrazak eta balkoiak ixtea.
  • Hobekuntzak irisgarritasunean: igogailuak berritu edo berriak instalatzea, antolamendua moldatzea arkitektura-oztopoak ezabatzeko edo desgaitasun sentsorialak dituztenentzako egokitzeko, bide publikoetako sarbideak berritzea, ekipamenduak eta tresnak eta horien seinaleak berritzea.

Zer gastu ordaintzen dira?

  • Profesionalen soldatak, obrak gauzatzeko, laguntza teknikoko kontratuan jasoko direnak, eta, hala badagokio, obrak zehaztuko dituen Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa idazteari dagozkionak, baita etxaldeen administrazioari edo birgaitze-jardueren kudeaketa egiten duten profesionalen ordainsariak ere.
  • Etxaldeen administrazioari edo birgaitze-jardueren kudeaketa egiten duten profesionalei dagozkien ordainsariak.
  • Kontrata bidezko gauzatze-aurrekontua. Eskubideak, tasak eta birgaitzeagatik ordaindutako prezio publikoak.
  • BEZaren kostua, jasandakoa denean eta ezin denean jasanarazi.

Ez dira jarduketa babesgarriak:

  • Eraikinak hustea, fatxadak banatu edo eraistea edo barruko trenkadak berrantolatzea, baldin eta horren ondorioz etxebizitza-kopurua handitzen bada edo aurreko etxebizitza-erabilera aldatzen bada, eta jarduketen helburua ez bada BPEak egitea.
  • Eraikinaren elementu apaingarri eta edergarriak.

Zer betekizun dira beharrezkoak?

  • Lerro honetan, laguntza orokorrak eta laguntza partikularrak sartzen dira

    LAGUNTZA OROKORRAK: birgaituko den eraikinaren (erabilera nagusitzat etxebizitzarena duena) jabe bakarrentzat, zeina izan baitaiteke pertsona fisikoa edo juridikoa, pribatu zein publikoa, ondasun-erkidego bat, etab.

    LAGUNTZA INDIBIDUALAK: familia bakarreko etxebizitzaren edo birgaituko den eraikinaren elementu pribatiboaren jabe, errentari edo gozamendunarentzat edo horiek erabiltzeko eta aprobetxatzeko legitimatzen duten eskubide errealen edo bestelakoen titularra denarentzat, baldin eta bere ohiko etxebizitza edo etxebizitza iraunkorra bada. Parte hartu beharko dute, hala badagokie behintzat, erkidegoaren obrak ordaintzeko dagokien kuotaren bidez.

    Erkidegoak, erkidego-elkarteak eta etxebizitza-kooperatibak Jabetza Horizontalaren Legeak xedatutakoaren arabera ordezkatuta egon beharko dira.

    Eraikinak etxebizitza-erabilera izan behar du nagusiki (azalera osoaren % 70, gutxienez). Gainera, eskaera gauzatu baino lehen eraikinen ikuskapen teknikoa gaindituta izan beharko du.

    Eraikinak, gutxienez, 20 urte izan beharko ditu, salbu eta bere segurtasunari eta egonkortasunari eragiten dioten kalterik badu, edo eskaerak arkitektura-oztopoak kentzeko badira, baldin eta etxebizitzetako bat, gutxienez, 65 urtetik gorako pertsona baten ohiko bizileku iraunkorra bada edo mugikortasun urria edo disfuntzio sentsoriala duen pertsona batena.

    Obrak egiteko udal-lizentzia behar da.

    Laguntza indibidualei dagokienez, bizikidetza-unitateak honako diru-sarrera haztatuak izan beharko ditu: 39.000 € gehienez, mailegu kualifikatuetarako, 25.000 € gehienez, dirulaguntzetarako eta interes-tasen subsidiaziorako. Diru-sarreren simulazioa.

    Gutxieneko aurrekontu babesgarria 3.000 eurotik gorakoa izan behar du etxebizitza edo lokal bakoitzeko (irisgarritasun-obrak salbu; horiek ez dute gutxieneko mugarik).

    Finantzaketan sartuko dira eraikineko etxebizitzekin eta lokalekin lotutako garaje eta trastelekuak (Lokalak etxebizitza gisa erabili beharko dira).

    Jarduketak 18 hilabeteko epean bukatu beharko dira, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik.

Zer laguntza eskuratzeko eskubidea dut?

  • Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza: itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskainiko zaizkie erkidego, erkidego-elkarte eta etxebizitza-kooperatiba, jabe edo onuradun-izaera duten enpresa, erakunde edo elkarteei; dirulaguntzaren zenbatekoa aginduan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da.

  • Etxebizitzen edo lokalen titularrek, laguntza horretaz gain, laguntza indibidualak ere jaso ahalko dituzte, eta laguntza horiek kalkulatuko dira erkidegoaren obren aurrekontu babesgarriaren arabera (laguntza orokorrak kenduta eta parte-hartze kuotari dagokion ehunekoa aplikatuta), aginduan ezarritako gehieneko ehunekoak eta zenbatekoak oinarri hartuta.

    Mailegu kualifikatuak: aurrekontu babesgarriaren % 100 izan daitezke, Eusko Jaurlaritzak edo beste administrazio batzuek eskainitako laguntzak kenduta.

Eta nola aurkeztu dezaket eskaera?

Sakatu botoi honetan eskabide elektronikoa sartzeko.

Zer obra finantzatzen dira?

Halako esku-hartzeetan, gutxienez, energia-efizientzia, irisgarritasuna eta suteetatik babesteko segurtasuna hobetzeko jarduketak egin behar dira, oro har eta aldi berean. Kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketak ez dira nahitaezkoak.

  • Energia-efizientzia hobetzea: berokuntzaren urteko energia-eskaera gutxienez % 50 murrizten duten inguratzaileko jarduketak; energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa gutxienez % 20 murrizteko jarduketak (esaterako, eguzki-kolektoreak instalatzea); monitorizazio-sistemari lotutako energiaren kudeaketa aurreratuko sistemei laguntzea (etxebizitzen % 80, gutxienez).
  • Irisgarritasuna hobetzea: igogailuak instalatzea, eskailerak aldatzea barne; igogailuak zero kotarako egokitzea eta/edo neurriak egokitzea (irisgarritasuna); ibilbide irisgarrien bermea; zentzumenezko irisgarritasuna hobetzea.
  • Suteetatik babesteko segurtasuna hobetzea: detekzio- eta alarma-sistemak, ebakuazio-sistemak (larrialdiko argiteria), itzaltzeko sistemak (su-itzalgailua eta tutu lehorra).
  • Kanpoko bizigarritasuna hobetzea (aukerakoa): balkoiak eta terrazak zabaltzea edo luzatzea.

Zer gastu ordaintzen dira?

  • Ordainsari profesionalak.
  • IET idazteko ordainsari profesionalak.
  • Obren gauzatze-kostua; ezinbestekoa da diruz lagunduko diren jarduketetarako, zergak kanpo. Proiektua baimendu ondoren eta obra amaierako ziurtagiriak adierazten duen data baino lehen gauzatuta, ziurtatuta eta fakturatuta egon beharko dute.

Zer betekizun dira beharrezkoak?

  • Jarduketak beraien kontura egiten dituzten jabeen erkidegoak.
  • Eraikinen eraikuntza-enpresak, errentariak edo emakidadunak, edo horietako batzuk, birgaitze-jarduketak egin ahal dituztenak. Horiek egiaztatzeko, eraikinaren jabetzari buruzko indarreko kontratua edo administrazio-ebazpena aurkeztu beharko da.
  • Jabe, errentari edo gozamenduna den edo eraikineko etxebizitzaren bat erabiltzeko edo aprobetxatzeko legitimatzen duten eskubide errealen edo beste batzuen titularra den pertsona fisikoak edo juridikoak, pribatuak edo publikoak, ondasun-erkidegoak edo bestelako unitate ekonomikoa edo bereizitako ondarea. Horietakoren bat bada, irisgarritasuna sustatzeko lerro berezia eskuratzeko aukera izango dute, eta 1. eta 2. lerroetako pertsona indibidualentzako betekizunak bete beharko dituzte.
  • Eraikinak:
    • Familia anitzeko bizileku-eraikina, gutxienez 4 etxebizitza. 1980 baino lehenagokoa.
    • Arautegiaren araberako hirigintza- eta egitura-egokitzapena ditu.
    • Bizigarritasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ditu, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak xedatutakoaren arabera (IV. eranskinean).
    • Gainera, honako gabeziak izan behar ditu: D mailako edo beheragoko energia-efizientzia. Irisgarritasunari dagokionez, ez du igogailurik, edo ez da irisgarria/erabilgarria, edo ezin du bermatu zero kotako irisgarritasuna bide publikotik. Horrez gain, ez ditu betetzen suteetatik babesteko segurtasunari buruzko oinarrizko dokumentuan jasotako betekizunak eta/edo ez du suteen kontrako detekzio- eta alarma-sistemarik.

Zer laguntza eskuratzeko eskubidea dut?

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza: laguntzaren zenbatekoak eta ehunekoak handitu egingo dira esku-hartzea kokatzen den azpilerroaren arabera:

- 1. azpilerroari dagozkionak: % 2, aginduan jasotako tauletan adierazitakoaren aldean.

- 2. azpilerroari dagozkionak: % 1, aginduan jasotako tauletan adierazitakoaren aldean.

Gainera, esku-hartzeko atari kopuruaren arabera, laguntza-lerro horretarako ezarritako zenbatekoei eta ehunekoei ehuneko zuzentzaileak aplikatuko zaizkie:

- Lau atari edo gehiago: % 3, tauletan adierazitakoen aldean.

- Hiru atari: % 2, tauletan adierazitakoen aldean.

- Bi atari: % 1, tauletan adierazitakoen aldean.

Mailegu kualifikatuak: aurrekontu babesgarriaren % 100 izan daitezke, Eusko Jaurlaritzak edo beste administrazio batzuek eskainitako laguntzak kenduta.

Jarduketa babesgarriek irisgarritasun-obrak barne hartzen badituzte, aurrekontuaren zati horretarako, eta kontzeptu horregatik emandako laguntzak kenduta, zenbateko bat zehaztuko da; mailegu bidez estali daiteke hori, eta mailegua, bada, irisgarritasuna sustatzeko lerro bereziaren onuradunek eskura dezakete. Urteko interes efektiboa % 0koa izango da maileguak irauten duen artean (tasa aldakorra, finkoa eta mistoa).

Eta nola aurkeztu dezaket eskaera?

Sakatu botoi honetan eskabide elektronikoa sartzeko.

Eta gogoratu:

Halako esku-hartzeetan, gutxienez, energia-efizientzia, irisgarritasuna eta suteetatik babesteko segurtasuna hobetzeko jarduketak egin behar dira, oro har eta aldi berean.

Aukeran, etxebizitzen kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketak aurreikus ditzakete proiektuek.

EITaren txostenak 1., 2. edo 3. graduko obrak jasotzen baditu, gabezia horiek konpontzeko obrak egin beharko dira esku-hartzean. Gauza bera egin beharko da etxebizitzaren batek ez baditu gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen.

Jarduketak 30 hilabeteko epean bukatu beharko dira, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik.

Baliteke finantza-lankidetzako hitzarmenarekin bat egitea eta Dekretuaren finantza-baldintzen laburpen-taulako hasierako interes-tasek (leiho berri batean irekitzen da) eskain ditzaketen abantaila eta bermeez baliatzea. Finantza-erakunde sinatzaileen zerrenda.

Renove Planaren aurreko araudia

  • AGINDUA, 2020ko uztailaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza integral eta efizientearen arloko dirulaguntzen programaren (Renove Integral programa) 2020ko deialdia egin eta arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak egikaritzeko. (EHAA 138zk, 2020ko uztailaren 15).
  • AGINDUA, 2019ko ekainaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programaren (Renove programaren) 2019ko deialdia egin eta arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko. (EHAA 1166zk, 2019ko ekainaren 20).
  • AGINDUA 2018ko ekainaren 8koa Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baita etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko diru-laguntzen programa (Renove programaren) 2018rako, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko. (EHAA 117zk, 2018ko ekainaren 19).

Zer obra finantzatzen dira?

Esku-hartze hauek aukera ematen dute birgaitze-laguntzen 1., 2. eta 3. lerroetan jasotako irisgarritasun-obrak egiteko. Hots, partikularren obrak zein erkidegokoak barne hartzen ditu.

Zer gastu ordaintzen dira?

erro honek aukera ematen du birgaitze-laguntzen 1. 2. eta 3. lerroetan jasotako irisgarritasun-obrak egiteko gastuak ordaintzeko. Hots, partikularren obrak zein erkidegokoak barne hartzen ditu.

Zer betekizun dira beharrezkoak?

  • Lerro hau 65 urtetik gorako pertsonei, mugikortasun murriztua dutenei edo desgaitasun sentsoriala dutenei zuzenduta dago, baita horien bizikidetza-unitateei ere. Eta 12.000 eurotik gorakoak ez diren urteko diru-sarrera haztatuak dituzten bizikidetza-unitateei ere bai. Lerro honetako dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte beste lerro batzuetan aurreikusitako finantza-neurrien onuradunak badira.
  • Erkidegoetarako laguntzei dagokienez, kalkuluak egiteko oinarri gisa erabiliko den aurrekontu babesgarria honela lortuko da: irisgarritasunerako aurrekontu babesgarritik emandako laguntza orokorrak kenduta. Ondoren, jabetza horizontaleko parte-hartze kuotaren ehunekoa aplikatuko da.

Zer laguntza eskuratzeko eskubidea dut?

Lerro honek aukera ematen du irisgarritasunerako aurrekontu babesgarriaren % 100 estaltzeko, agindu honetako itzuli beharrik gabeko laguntzek estaltzen ez dutena, ezta kontzeptu horrengatik onuradunek jaso dezaketen eta haiek ordaindu behar duten beste edozein laguntzak ere. Aplikatu behar den ehunekoa urteko familia-errenta haztatuaren eta bizikidetza-unitateko kide kopuruaren araberakoa izango da, aginduan jasotako taularen arabera.

Mailegu kualifikatuak: jarduketa babesgarriek irisgarritasun-obrak barne hartzen badituzte, aurrekontuaren zati horretarako, eta kontzeptu horregatik emandako laguntzak kenduta, zenbateko bat zehaztuko da; mailegu bidez estali daiteke hori, eta mailegua, bada, irisgarritasuna sustatzeko lerro bereziaren onuradunek eskura dezakete. Urteko interes efektiboa % 0koa izango da maileguak irauten duen artean (tasa aldakorra, finkoa eta mistoa).

Eta nola aurkeztu dezaket eskaera?

Lerro hau eskuratzeko aurkeztu beharreko eskaera berariazkoa izan beharko da, eta bereizi egingo dira irisgarritasuneko aurrekontua eta gainerako jarduketa babesgarriak. 3. lerroan, laguntza-eskaera hau laguntzak erkidegoari emateko ebazpena jakinarazten denetik formulatu daiteke, eta Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak proiektua onartzen duenetik hiru hilabetera arteko epean.

 

Obras particulares

Ejemplo 1: (rehabilitación aislada) una familia de cuatro miembros con ingresos de 24.000 € anuales ponderados, tendría una subvención del 60% del presupuesto protegible para la supresión de barreras arquitectónicas, adaptación de baños o sustitución de carpintería exterior Suponiendo que el presupuesto protegible de 5.000 € la ayuda asciende hasta los 3.000 €. Este incremento supone la que familia tendría que aportar 2.000 €.

Ejemplo 2: (rehabilitación integrada) siguiendo con el tipo de familia anterior (cuatro miembros con ingresos anuales de 24.000 € anuales ponderados), para la supresión de barreras arquitectónicas, adaptación de baños o sustitución de carpintería exterior, la subvención alcanza el 70% del presupuesto protegible. Suponiendo también un presupuesto protegible de 5.000 €, la ayuda asciende hasta los 3.5000@ (la familia aportaría 1.500 €).

Ejemplo 3: (rehabilitación integrada) un hogar con más de 3 miembros e ingresos inferiores a los 9.000 €, necesitan adaptar el baño o cambiar la carpintería exterior par una de coste total de 5.000€. La ayuda alcanza a 4.250 € por lo que la familia tendría que abonar únicamente 750 €.

 

Obras comunitarias (ayudas a la comunidad y particulares)

Ejemplo 1: Instalación de un ascensor en un portal de 10 viviendas. Presupuesto protegible aproximado 80.000 €. Ayuda a la comunidad (Rehabilitación Aislada): 30.000 €. Cada propietario recibe 3.000 € de ayuda y debe de abonar 5.000 €.

En el ejemplo, las unidades convivenciales con ingresos inferiores a 25.000 € recibirán una ayuda entre el 50% y el 40% de los 5.000€ restantes. Si se toma en consideración una familia de cuatro miembros y unos ingresos de 24.000 € ponderados anuales, la ayuda supondría el 40% de los 5.000 €, esto es, 2.000€ (en Rehabilitación Aislada). Por lo tanto, teniendo en cuenta las dos ayudas, esta familia tendría que realizar una aportación de 3.000 € de los 8.000 € que inicialmente correspondían, lo que supone una subvención de 5.000 €, el 62,5% de la cuota que le corresponde.

Ejemplo 2: Necesidad de rehabilitar fachada, balcones y tejado dictaminado por la ITE. Son obras que corresponde a la tipología de conservación, seguridad y habitabilidad (tipo1). La ayuda máxima a la comunidad se sitúa en el 40% del presupuesto protegible (rehabilitación aislada), con un máximo de 2.500 € por vivienda. Las unidades convivenciales que no superen los 25.000€ ponderados anuales pueden optar a ayudas individuales.
Una familia de 4 miembros con unos ingresos de 24.000 € ponderados obtendría una ayuda total de 3.660 €, lo que supone una cobertura del 61%.

Ejemplo 3: Rehabilitación de la fachada con mejora de la eficiencia energética (reducción de emisiones de CO2> 30%). La ayuda máxima se sitúa en el 40% del presupuesto protegible con un máximo de 50.000 € para actuación. Las unidades convivenciales que no superen los 25.000 € ponderados anuales pueden optar a ayudas individuales.

Obras comunitarias de rehabilitación integral y eficiente

Comparativa entre líneas 2 y 3

Comparativa de ayudas para la instalación de ascensor y fachada con la mejora de la eficiencia energética.

Para el cálculo de la ayuda individual se supone una unidad convivencial de 4 miembros y unos ingresos entres 15.001 € y 25.000 € ponderados anuales y unidad convivencial de 2 miembros con ingresos entre 15.001 € y 18.000 €.

Para el cálculo de la ayuda especial se supone una unidad convivencial de 2 miembros y unos ingresos entre 15.001 €y 18.000€ ponderados anuales. La ayuda es el 25% de la cantidad no cubierta con ayudas ordinarias.

Zerga-onurak: zerga-onurak jasotzeko baliozkotasuna 

Erkidegoen obrak (2. eta 3. motak):

  • Elementu pribatiboen titularrek, erkidegoen obrak (2. lerroa) edo birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obrak (3. lerroa) egiteagatik onura fiskalak jaso nahi badituzte, hori adierazi beharko dute Erkidegoaren eskaerari erantsitako banakako eskabidean.
  • Ez da banakako ebazpenik emango zerga-onuretarako.

Partikularren obrak (1 mota):

  • Elementu pribatiboen titularrak, partikularren obrak egiteagatik zerga-onurak jaso nahi izanez gero.

Lokal bat etxebizitza bihurtu nahi dut. Jaso al dezaket programa honetako laguntzaren bat?

Jarduketak lokalak etxebizitza bihurtzeko birgaitzeko badira, betiere udal-ordenantza betetzen bada eta lokal bakoitzeko etxebizitza bakarra egiten bada, honakoa izango da laguntza, 1. lerroaren esparruan:

- Birgaitze integratuko eremuetan: Aurrekontu babesgarriaren % 25 (5.500 € gehienez).

- Birgaitze isolatuko eremuetan: Aurrekontu babesgarriaren % 20 (4.000 € gehienez).

Etxebizitza bat dugu jabekidetzan. Ba al dago kontuan hartu beharko genukeen zerbait?

Jabekidetza kasuei dagokienez, jabekide guztiak hartuko dira birgaitzearen titulartzat, eta, beraz, ezarritako betekizunak bete beharko dituzte. Horrez gain, bizikidetza-unitateko kidetzat hartuko dira diru-sarrera haztatua kalkulatzeko orduan, salbuespenetan izan ezik.

Nire etxebizitza Eusko Jaurlaritzaren alokairu-programaren batean sartu nahi badut, zer betekizun aplikatzen dira?

Onuradunak etxebizitza birgaitua Eusko Jaurlaritzaren alokairu-merkatuko bitartekaritza-programak sartu nahi badu gutxienez sei urtez, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez formalizatu beharko du, eta ASAP programan onartu behar dute finantza-neurriak eskuratzeko.

Halakoetan, gainera, dirulaguntza gehigarri bat ere gehituko da, aurrekontu babesgarriaren % 25ekoa (4.000 €, gehienez). Mailegu kualifikatuaren interes-tasa ere subsidiatu ahalko da, hala eskatzen bada, urteko % 1 efektibokoa izan dadin (0,99 nominala, hileroko epemugekin), maileguak irauten duen artean (tasa aldakorra, finkoa eta mistoa).

Azkenik, ez da aplikatuko birgaitzearen titularrek osatzen dituzten bizikidetza-unitateentzako diru-sarrera haztatuen betekizuna baldin eta birgaitutako etxebizitza hutsik dauden etxebizitzak erakartzeko Eusko Jaurlaritzaren programaren batean sartuko bada.

Ez naiz etxebizitzaren jabea, ba al dut laguntzak jasotzeko aukera?

Birgaitze-jarduketen titularra ez bada etxebizitzaren jabea, baina bertan bizi bada (errentaria, gozamenduna, etab.), jabearen baimena aurkeztu beharko da, bai eta jabearen eta onuradunaren arteko berariazko akordioa ere, birgaitze-obrak nork ordainduko dituen zehazten duena.

Ezingo da onuraduna izan eraikina tolerantzia-egintza soiltzat erabiltzen duena; hau da, eraikinaren gaineko titulu juridikorik egiaztatu ezin duen pertsona.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzez gain, bestelako laguntzaren bat ere eska dezaket birgaitzerako?

Aurreikusitako finantza-lerroak bateragarriak dira elkarren artean, 2. eta 3. lerroetan erkidegoaren obretarako ezarritakoak izan ezik; horiek bateraezinak dira, irisgarritasuna sustatzeko dirulaguntzen lerro berezian izan ezik.

Era berean, beste edozein administraziotatik jaso daitekeen edozein dirulaguntzarekin bateragarriak dira, baldin eta besteak horiekin bateragarriak badira.

Bateragarriak izango dira baldin eta laguntza bateragarri guztien zenbateko osoak diruz lagundu daitezkeen jarduketen kostua gainditzen ez badu.

Birgaitu beharreko eraikuntzan zenbait elementu pribatiboren jabe diren pertsonek edo enpresek 1. lerroko neurriak baliatu ahalko dituzte, edo 2. lerroko neurri indibidualak, baina bati dagozkionak bakarrik.

Aitzitik, bateraezinak dira hauekin:

  • EEEk (Energiaren Euskal Erakundea) kudeatutako PREE programarekin.
  • EGEFek edo Europako beste egitura- eta inbertsio-funts batzuek batera finantzatutako beste edozein laguntza edo dirulaguntzarekin.

Zer egin behar dut EITak justifikatzeko?

Birgaitzeko laguntzak jaso ahal izateko, EITa 2. eta 3. lerroetan adierazitako moduetan egin behar da. Halakoetan, emandako dirulaguntza likidatu aurretik konponduta egon beharko dira EITan identifikatutako patologiak (berehalakoak, oso premiazkoak eta premiazkoak), eta erabilera- eta mantentze-plan bat eduki beharko da.

  • lerroko laguntzei dagokienez, EITak 1., 2., eta 3. motako esku-hartzeak eskatzen baditu, esku-hartze horiek dituzten obrak bakarrik izango dira babesgarriak.
  • lerroko laguntzei dagokienez, EITaren txostenak 1., 2. edo 3. graduko obrak jasotzen baditu, gabezia horiek konpontzeko obrak egin beharko dira esku-hartzean.

Horrez gain, eskaerak aurkezteko orduan, honako hau egin beharko da, 3. lerrokoak badira:

  • EITa EuskoRegiten erregistratu ondoren, ez da beharrezkoa izango dokumentu horiek aurkeztea, eta egiaztapena ofizioz egingo da.
  • Dagokien udal-erregistroan erregistratuta dauden EITen kasuan, erregistro horren egiaztagiria atxikiko da.
  • Irizpenean 1., 2. edo 3. mailako obrak egitea eskatzen bada, honako dokumentu hauetako bat ere aurkeztu beharko da:

- Eraikinen ikuskapen teknikoaren zuzentze-ziurtagiria: EITaren zuzenketa EuskoRegiten erregistratzen denean, ez da beharrezkoa izango dokumentu horiek aurkeztea eta egiaztapena ofizioz egingo da; EITen zuzenketak dagokien udal-erregistroetan erregistratuta badaude, erregistro horren egiaztagiria atxikiko da.

- Erkidego-batzarrak egindako akordioa, EITren irizpenaren 1., 2. eta 3. mailako obrak gauzatzeko konpromisoa adierazten duena.

Zer dira BIAk eta LJEak?

Birgaitze Integratuko Areak edo Area Degradatuak (BIA) dira arkitektura- edo hirigintza-balio nabarmenarengatik edo ondare urbanizatu eta eraikiaren degradazioarengatik arreta berezia behar duten hirialdeko eta baserrialdeko multzoak, alegia, babestuak, kontserbatuak edo hobetuak izateko herri-administrazioen arreta berezia behar dutenak. Horien zerrenda Etxebizitzak erosteko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko urriaren 6ko Aginduaren II. eranskinean ageri da.

Inguru bat BIAtzat har dadin, gizartearen eta ekonomiaren zein hirigintzaren eta arkitekturaren honako degradazio-baldintza hauek bete behar dira:

  • a) Areako biztanleen errenta-mailek Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion lurralde historikoaren batez besteko errentaren % 80tik beherakoak izan behar dute.
  • b) Areako biztanleen langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoa baino handiagoa izan behar da.
  • c) Berriz urbanizatzeko obren zenbatekoak urbanizazioaren balioaren % 40 gainditu behar du.
  • d) Eraikina birgaitzeko obrek, eraikina egiturari eta eraikuntzari dagokienez egokia izateko eta gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzeko, eraikinaren balioaren % 25 gainditu behar dute, lursailaren balioa kenduta.

Lehentasunez Jarduteko Eremuak (LJE) Ezkerraldean, Meatzaldean, Enkarterrian eta Oiartzualdean dauden udalerriak dira, birgaitze- eta leheneratze-eremu berezitzat jotakoak. Horiei aplikatuko zaie denboraldi batez birgaitze integratuko lehentasunezko araubidea, inguru horietan egiten diren jarduketa babesgarrietarako. Onura hauen luzapenak zortzi urteko indarraldia izango du, agindua indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita.

BIE izendatzeko prozeduren abiarazteen eta izendapenen eta eremu narriatu izendapenen zerrenda alfabetikoa (leiho berri batean irekitzen da)

Zer da Alde Bakarreko Hipoteka? Nork egin behar du?

  • Etxebizitza edo lokalen pertsona edo erakunde titularrek, 6.000 euroko edo gehiagoko dirulaguntza ekonomikoak jaso badituzte, laguntza eta/edo interes-puntuen subsidio gisa, irisgarritasuna sustatzeko dirulaguntzen lerro bereziari dagozkionak barne, ezin izango dituzte etxebizitza edo lokal horiek eskualdatu obra gauzatuaren ziurtagiritik 10 urteko epean, jasotako laguntzak itzuli direla egiaztatu gabe, itzuli diren unean eguneratuta, dagokion legezko interesarekin batera. Zenbateko horretan ez dira sartzen jabeen komunitateari zuzenean emandako laguntzak.
  • Itzulketatik kanpo geratzen dira etxebizitzaren edo lokalaren titularkide baten alde egindako esleipenak, ezkontza-banantze, dibortzio, jaraunspen bidezko esleipen, Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dauden edo ez dauden bikoteak haustearen ondorioz sortutakoak, bai eta lehen mailako odolkidetasunezko ahaidetasun-harremanaren bidez elkartutako pertsonek osatutako bizikidetza-unitateak haustearen ondorioz sortutakoak ere. Laguntza honen onuradunak notarioarengana jo behar du, eta alde bakarretik eskaintzen dio Administrazioari hipotekaren eraketa, zor baten berme gisa.
  • Ebazpena jakinarazi ondoren, 6.000 euroko edo gehiagoko laguntza ekonomikoak emateko ziurtagiria, etxebizitzaren edo lokalaren pertsona edo erakunde titularrak (notario baten aurrean) Euskal Autonomia Erkidegoaren aldeko alde bakarreko hipoteka bat eratu eta Jabetza Erregistroan inskribatu beharko du, eskualdaketa hori gertatuz gero laguntzak itzuliko direla bermatzeko.
  • Administrazio emakida-emaileak alde bakarreko hipoteka Euskal Autonomia Erkidegoaren alde erregistroan inskribatu dela egiaztatzen duen agiria jasotzen duenean, eta horretarako aurreikusitako gainerako baldintzak bete direla erosten duenean, laguntza eta/edo sorospena ordaintzeko agindua emango da. Halaber, mailegua eman behar duen kreditu-establezimenduak kontratua sinatu ahal izango du.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana