Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Finantziazioa

Gure etxebizitza erostean, orokorki Finantza Erakunde batetara jo beharko dugu, erosketako momentu berean ordaintzeko behar dugun dirua kopuru gehiena mailegatzeko.

Nahiz eta beste finantzaketa formula batzuk egon (mailegu pertsonalak, etabar), ohizkoena, eskatzen den diru kopurua eta ordainketarako epe luzea kontutan izanik, hipoteka mailegua da. Honekin aldian aldi diru kopuru bat epe luze batetan ordaintzera konprometitzen gara.

Hipoteka Maileguaren Aukeraketa

Lehen momentuan eskaintza baten edo bestearen aukeraketak larritu egin gaitzake, hasera batean ezezagunak eta zailak izan daitezkeen termino eta zenbaki batzuekin. Sail hau bisitatu ondoren, beraiekin ohitzera eta erabaki hoberena hartzera eraman zaitzala espero dugu.

Informatu eta konparatzeko beharra

Finantza Erakundeen artean (Banku edo Kutxak) mugitzea deseroso xamarra izan daiteke, ezaguna zaigun eremu bat baita eta menperatzen ez ditugun termino eta zenbakiekin ibiltzera behartuak baitaude.

Hala ere, pena merezi du ahalegin txiki bat egitea eta "betiko" Banku edo Kutxari ez mugatzea erakunde baten eta bestearen arteko baldintzen ezberdintasuna oso garrantzitsua izan baitaiteke eta urte askotarako gure etxeko ekonomia baldintzatuko duen banku eragiketa batean diru asko jokatzen ari baitara.

Hala ba, eskaintza batetara bakarrik mugatzeak ez du merezi, zenbaiten (arrazoizkoa 2 edo 3 dirudite) artean konparatzea gomendagarria delarik. Kalkula itzazu zure hipotekaren kuotak.

Kreditu eta maileguaren arteko ezberdintasuna

Kreditu eta mailegu kontzeptuak askotan era bereiztezin batean erabiltzen dira; hala ere, ezagutzea ongi datorren garrantzizko ñabardura ezberdinak daude. Beraz, gure egoera partikularra eta etorkizuneko aurreikuspena kontutan izanik modalitate bat edo beste aukeratzea komenigarriagoa izango da.

Igo orriaren hasierara

Banku Erakundeek Eskatutako Dokumentazioa

Finantza Erakundeetara mailegu bat eskatzera joaterakoan zenbait dokumentu eskatuko dizkigute, batzutan oso pertsonalak, baina aurkeztera behartuak egongo garenak gure eskaera begiratzea eta proposamen sendo bat egitea nahi badugu.

Eskatzaile bakoitzeko hau aurkeztea da ohizkoena:

Dokumentazio pertsonala

  • NIF edo CIF (baten bat autonomoa bada)-aren fotokopia
  • Egoera zibila. Bikotea bazarete, bikotearen erregimen ekonomikoaz informatu beharko duzue (Irabazpidezkoak edo Ondasun-banatzea). Zure egoera banandutakoa edo dibortziatutakoa bada dagokizun ziurtagiria aurkeztu beharko duzu.

Ekonomiko erako Dokumentazioa

Besteen kontura lan egiten dutenak:

  • Eskatzaile bakoitzaren azken hiru soldatak- Azken bi Errenta Aitorpenak.
  • Beste diru sarrera batzuen egiaztagiriak, aldizka jasotzen badira.
  • Lanean ari garen enpresan urte bete baina gutxiago badaramagu, posible da lan kontratuaren fotokopia eskatzea.

Bakoitzaren kontura lan egiten dutenak (profesionalak, autonomoak, etab):

  • Azken bi Errenta Aitorpenak
  • Diru sarreren egiaztagiriak
  • BEZ-aren urteroko azken aitorpena eta PFEZ eta BEZ-aren azken ordainketa zatikatuak.

Etxebizitzari buruzko dokumentazioa

  • Eskrituren fotokopia
  • Homologatutako balioztatze Erakunde batek egindako balioztatze balioa, zeina guk aurkezten dugun edo bestela gure baimenarekin Finantza Erakundea arduratzen den.

Dokumentazio guzti hau kontutan izanik, ohizkoena Finantza Erakundeak zuzenean Erregistro Ziurtagiri bat eskatzea da, etxebizitza horren titularra eta bere gain eduki ditzakeen kargak begiratzeko.

Eskaintza Loteeslea

Gure lehenengo bisitan, normalena Finantza Erakundeak liburuxka bat ematea da edo, beste kasu batzuetan, Internet bidez ikusi ahal izatea, non bere hipoteka maileguen baldintza orokorrak zeintzuk diren ikus ditzakegun.

Hasiera batean interesgarria iruditzen bazaigu hurrengo pausua eskaera sendo bat egitea litzateke eta, eskatu zaigun dokumentazioaren aurkezpenaren ondoren Erakundeak banku eragiketa bere interesekoa dela kontsideratzen badu, Eskaintza lotesle bat aurkeztu beharko digu non oso argi gelditu beharko diren eskaintzen ari zaigun maileguaren termino guztiak.

Dokumentu honek gutxienezko 10 egunetako balioa izango du, epe horretan guk erabakia hartu ahal izateko eta badaude Erakunde batzuk Eskaintza hori egiteagatik dirua kobratuko digutenak zeina "Azterketa Gastu" gisa ezagutzen den.

Banku erakundeek maiz jarraitzen dituzten irizpideak:

Gure eragiketa aztertu eta beraien eskaintza aurkeztu ala ez erabakitzerakoan Finantza Erakundeek bi aldagai erabakigarri edukiko dituzte kontuan:

  • Etxebizitzaren Tasazio balioa
  • Kaudimen ekonomikoa eta etorkizunean eskatzaileen zor gaitasuna edo, bere kasuan, banku eragiketa abalatu eta bermatzen duten hirugarrenena.

Eskaintza lotesle batean konparatzeko elementuak

Eskaintza lotesleak banku eragiketako aspektu finantzario guztiak argitasun osoz bildu behar ditu:

  • Itzultze kopuru (balioztatze balioaren gaineko %) eta epea.
  • Amortizazioa: Kuota kopurua; aldizkakotasun epeak (hilerokoa, hiru hilerokoa, etabar); lehen eta azken kuotaren ordainaren kopurua eta data; etabar.
  • Interesa: nominala; U.T.B. arekiko baliokidetasuna; interes finkoa edo interes aldakorra den, eta bigarren kasuan, nola, noiz eta zein Erreferentzi Indizearen funtzioan berrikusi eta erabiliko den ezarriko den Diferentzialaren %.
  • Komisioak: Irekiera Komisioa eta Kitapena Aurreratzeagatiko Komisioa - osoa edo zatikakoa-, hau ematen den heinean hala nola eman daitezken beste Komisio batzuk.
  • Bezeroaren eskutik joango diren beste gastuak; tasazioa, Notariotza Erregistro gastuak, etabar.
  • Eskakizun gehigarriak (berme osagarriak (abalak, etabar); Beharrezko seguruak; Soldataren helbideratzea, etabar.

Horrela bada, jaso ditugun eskaintza lotesle guztiak lasaitasunez begiratzea komeni da; beharrezkoak diren argibideak eskatu eta Erakunde bat edo bestea aukeratu aurretik ongi pentsatu.

Igo orriaren hasierara

Hipoteka Maileguaren Barne Sartzen ez diren Zenbatekoak

Etxebizitzaren erosketa mahai gainean jartzerakoan, maileguaz gain, hasiera batetatik aurreikusi behar dugun diru kopuru batekin kontatu behar dugula kontuan eduki behar dugu, zeren eta bestela egoera larri batean ikus gaitezke. Kontuan hartu beharreko kopuruak honako hauek dira:

Maileguaren aurretik egin beharreko ordainketak:

Behin egiaztapenak eta argiketak egin ondoren etxebizitza bat erostea erabaki badugu eta gu eta saltzailea konprometituko duen kontratu pribatua sinatzeko prest bagaude, ohizkoena berma izeneko aurrerapen edo seinale bat ematea da.

Zenbateko hori etxebizitzaren salneurritik deskontatuko da gero , eta eskrituren sinadura eta mailegua jaso aurretik ematen da, kontratu pribatua egiten den unean.

Kopuru hau etxebizitzaren prezio osoaren %10aren inguruan ezartzen da.

Maileguaren barne sartzen ez diren kopuruak:

Finantza Erakundeak etxebizitzaren tasazio balorearen %80aren inguruan kokatuko den mailegu bat eskainiko digula kontuan eduki behar dugu; ez gehiago. %100a finantzatzea nahi badugu beharbada betetzea oso erraza egingo ez zaizkigun zenbait baldintza eta berma eskatzea posible da.

Horregatik, erostera goazen etxebizitzaren salneurriaren %20aren zorpeko bat geratuko zaigula pentsatu behar dugu.

Honetaz gain, gure baliabideekin aurre egin behar diegun eta finantzatuko ez zaizkigun beste gastu batzuk (Notariotza, Zergak, Erregistroa, Altzariak, etabar) ere badaude zeinak etxebizitzaren balorearen %15-%20a suposatuko dutela kalkulatu behar dugun.

Aldaketa eta Berritze Aukerak

Zure Finantza Erakundearekin pozik ez bazaude eta merkatuan dauden beste eskaintzekiko zure kredituaren baldintzak zahartuak geratu direla ulertzen baduzu, ez etsi eta Finantza Erakundea aldatzeko ez ezazu inongo arazorik eduki.

Gaur egungo araudiak Erakundeen aldaketa zailtasun askorik gabe egiten uzten du eta gutxieneko kostu batzuetara gainera, zure mailegu berriko baldintzak hobetzerakoan orekatuko dituzularik.

Erakunde batetik besterako Hipoteka maileguaren aldaketa Finantza Erakundearen Subrogazio gisa ezagutzen da eta Erakunde berriak interes tasan hobekuntza bat eskaini behar dizu, beste baldintza guztiak errespetatuz (epeak, amortizazio sistema, etabar) eta proposatzen dituen baldintzekin eskaintza lotesle bat aurkeztu beharko dizu.

Azkenean Erakundez ez aldatzea erabakitzen baduzu eta orain mailegua izenpeturik daukazunarekin baldintzen hobekuntza bat lortzen baduzu, "novación" izenekoa egiten ariko zinateke zeina gero eta sarriagoa den.

Etxebizitzaren Aurrezki Kontua

Etxebizitza erosteko larrialdirik ez badaukagu eta pare bat urtetako epearekin planteatzen dugun zerbait bada, Etxebizitzaren Aurrezki Kontu bat irekitzean pentsatzea oso interesgarria da, bere garaian oso ondo etorriko zaigun diru kopuru bat metatzen joateko.

Gogoan eduki behar da, lehenago esan dugun bezala, Finantza Entitateek, normalean, asko jota etxebizitzaren salneurriaren %80a emango digutela eta gainera aurrera atera beharko ditugun eta finantzatuko ez dizkiguten beste gastu batzuk (Notariotza, Zergak, Erregistroa, Altzariak, etabar) ere badaudela.

Gainera, Etxebizitzaren Aurrezki Kontuak urtez urte PFEZ-eko gure kuotatik metatzea lortu ditugun kopuru berrien edo ekitaldi bakoitzean Etxebizitzaren Kontuan lortu dugun saldoaren gehikuntza garbien %18a (%15a EAEtik kanpo bizi bazara) desgrabatzen joateko aukera ematen digu, etxebizitzako inbertsioa 6 urte baina gehiagoko epe batean egiten ez dugun bitartean (4 urte EAEtik bizi bazara).

Aurrezte mota hau martxan daukan edozein Kreditu Erakundeetan ireki daitekeen kontu bat da eta bere helburua ez da lehenengo ohizko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko baliabideak metatzen joatea baino.

Aurrezki normala (interes altuagoak ongarrituko dizkigute) baina hobeto ordaindutako kontuak dira normalean eta oso malguak, ekarpen edo kuota finkorik eman behar ez denaren zentzuan, une bakoitzean ongi datorkigun kopuruak sartzen joan ahalko baitara, eta, gainera, nahi dugunean ekarpenen zati bat edo guztia ateratzea izango dugu.

Eusko Jaurlaritzak Finantza Erakudeekin duen Hitzarmena. Laguntza eta Programak

Zortea izan baduzu eta BOE baten esleipenduna izan bazara, Eusko Jaurlaritza eta Finantza Erakunde ezberdinen artean sinatzen eta urteko berritzen den Finantza Lankidetzako Hitzarmena ezagutzea interesatuko zaizu.

Bere helburua berau sinatzen duten Finantza Instituzioen arteko lankidetza terminoak zehaztea da eta Euskal Erkidego Autonomoaren esparruan etxebizitza eta zoru alorrean emango diren portaera babestuekiko finantzaketa ildoak arbitratzea.

Hitzarmen honi (hitzarmenaren addenda)abegi egitea oso posible da eta berak eskaini diezazkizun abantaila eta bermeetatik etekina ateratzea. Hitzarmen bakoitzeko hasierako eta berrikusitako interes-tasak, 2013ko uztailaren 01a, hemen aurkituko dituzu.

Ondorioak/ Etxebizia baten Erosketagatik Sortutako Onura Fiskalak

Zergadunaren ohizko etxebizitzara zuzenduko den etxebizitza baten erosketa edo birgaitzeak etxebizitzaren esleipenengatik dedukzio fiskal (PFEZ) garrantzitsuetara eskubidea ematen du, urteko Errenta Aitorpena aurkezten den heinean.

Dedukzioa ezarri behar zaion zifra ez da etxebizitzaren transmisoreari erosketagatik ordaindutakora bakarrik mugatzen, beste gastu batzuk ere sartu daitezkeelarik, honako hauek bezala: bankuko komisioak; notariotza; erregistroa; gestoria; aseguruak; zergak; etabar.

Dedukzio hauek bi kontzeptuetatik deribatu daitezke:

Inbertsiogandik dedukzioak:

Euskadin, ohizko etxebizitzarako zuzenduko den etxebizitzaren erosleak, bai BPE edo etxebizitza librea, maximoko 36.000 eurotako banakako kreditu fiskal bat izango du.

Kreditu fiskal honetan oinarriturik erosketan, inbertitutako kopuruaren %18a deduzitu ahalko da. 35 urte baina gutxiago badauzka dedukzioaren portzentaia %23ra igotzen da.

Era berean, Etxebizitzaren Aurrezki kontuetan sartzen duten diru kopuruaren %18a deduzitzeko eskubidea dute. Etxea erosteko edo birgaitzea egiteko gehienezko epea 6 urtekoa da.

Finantzazioagandik dedukzioak:

Zergadunak bere etxebizitza ordaintzeko kreditu bat eskatu badu, urtero ordaintzen doan interesen %18aren dedukziorako eskubide ere badu (dedukzio hau %23koa da zergadunak 35 urte baina gutxiago badauzka)

Errenta Aitorpena aurkezten den ekitaldi bakoitzean, dedukzio bien (inbertsioagatik eta finantzaketagatik) diru kopura ezin da 2.760 euro baino gehiagokoa izan.

Azken eguneratzea: 2013/07/17
Euskadi, auzolana