Agenda digital berriaren hedapena zuzenean erlazionatutako lau ardatz estrategiko abiaraztearen bidez gauzatzen da; ardatzok zenbait jarduera-ildo biltzen dituzte, eta ildo horien barruan programa-kopuru handi bat egongo da; programetan, azkenik, 2015era bitartean zehaztuz eta garatuz joango diren zenbait proiektu edo ekimen jasoko dira.
Aipatutako lau ardatzekin batera, beste ardatz bat dago, ardatz operatibo bat. 2015erako Agenda Digitalaren Kudeaketa eta Sustapena deritzo ardatzari. Ekimen horrek berezko garrantzia eman nahi die Planaren kudeaketa-, koordinazio-, komunikazio- eta sustapen-zereginei.
Hauek dira plan berrirako finkatutako ardatz estrategiko bakoitzean lortu nahi diren xedeak:
Ondoren, agenda digital berrian, zehaztutako ardatz estrategiko bakoitzaren barruan, landu nahi diren jarduera-ildo nagusiak aurkezten dira:
1.- Gaitasun digitalak
2.- Hezkuntza eta prestakuntza digital berritzailea
3.- e-Parte-hartzea
4.- Etxe digitala
5.- Konfiantza digitala
6.- IKT-Lan
7.- Negozio-eredu berritzaileak sarean
8.- IKT sektorearen lehiakortasunaren garapena
9.- IKTak eta iraunkortasuna
10.- Nazioartekotzea
11.- Administrazio bideratzailea, hurbila eta eraginkorra
12.- IKTetan oinarritutako sistema soziosanitarioak
13.- Euskadi sarean
14.- Tokiko Agenda Digitalak
15.- Azpiegitura eta sare ultralasterrak
16.- Segurtasuna eta konfiantza sarean
17.- Mugikortasuna eta zerbitzuetara nonahi sartzea
18.- Euskadiko 2015 Agenda Digitalaren kudeaketa eta sustapena