Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berrikuntza Euskadin
  4.  
  5. Helburuak
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

Berrikuntza Euskadin

Helburuak

Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusia da enpresei laguntza ematea etengabe berri daitezen, berrikuntzaren eta Euskadirentzat etorkizuneko aukera berriak sortzearen bidez. Lan-ildo nagusiak hauek dira:

Berrikuntza EAEko enpresa guztietara zabaltzea, errentagarritasuna hobetzeko tresna delako, balio erantsi handiagoa lortzen laguntzen dielako.
Berrikuntza areagotzea, enpresen arteko eta esparru publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren bidez, berrikuntza-sistemako eragileekin elkarlanean diharduten enpresen esparrua zabalduz.
Informazioaren gizartearen garapena sustatzea EAEko gizarte osoan.
EAErako aukera estrategiko berriak identifikatzea, ekonomia etengabe berritu ahal izateko, lehia-testuinguru berriak hori eskatzen duelako.
Enpresei laguntzea, onura atera dezaten aukera berri horietatik, ekimen estrategikoak abiaraziz interesgarrienak diren eta aukera gehien duten berrikuntza-nitxoetan.

Azken eguneratzea: 2012/07/16

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana