Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. AD@15
  4.  
  5. Euskadiko 2015 Agenda Digitala
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

Euskadiko 2015 Agenda Digitala

Euskadiko 2015 Agenda Digitala

Euskadiko 2015 Agenda Digitala, AD@15 deritzona, sailarteko beste plan bat da, Industria Saileko Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Zuzendaritzak gidatua, Euskadin Informazioaren Gizartea sustatzea eta sendotzea helburu duena, denbora-horizontea 2015. urtean jarrita.

Eusko Jaurlaritzak uste du Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek baliabide baliagarri bat baino gehiago izan behar dutela, eta funtsezko elementua izan behar dutela gizarteari balioa gehitzean.

Euskadi informazioaren gizarte-esparruan erreferentziazko puntu moduan kokatzeko konpromisoarekin, eta hark esparru honetan daukan etorkizuna eraikitzen jarraitu nahirik, planari emandako ikuspuntu berriak jauzi esponentziala egin nahi du, IKTek lehiakortasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko ematen duten aukeraren maximizazioan oinarrituta, haien aldeko jarrerari eutsiz, jarrera hori indartuz, ez bakarrik EAEko gizartea Europako mailetara hurbiltzeko, bai eta esparru horretan erreferentziazko eredu bihurtzeko ere.

Eta hala, agenda digitala tresna egokia bihurtzen da, Eusko Jaurlaritzako sail guztien neurri-sorta zabal baterako estrategia- eta aurrekontu-esparrua ematen duena, Euskadin Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartearen garapena sustatzeko.

Euskadi 15era jasota eraikiz dihardugu, Euskadin Informazioaren Gizartearen egoera esponentzialki hobetzeko hurrengo 5 urteetan AD@15ek, beraz, aukera eman behar du EAEko gizarteak jauzi kualitatibo nabarmena egiteko eta erreferentziazko eredu bihurtzeko.

Azken eguneratzea: 2012/07/05

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana