Berrikuntza informazioa gizartea

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazioaren Gizartea
  4.  
  5. Abiapuntuko egoera
Internet hegaz doa Online medikuntza Nabigatu beldurrik gabe Tokiko agendak Zure kutxa gotorra Interneten

 

Abiapuntuko egoera
Ardatz:

HERRITARRAK: IKTen sarrera

Azken urteetan, IKTak gero eta gehiago sartu dira EAEko gizartean, poliki-poliki izan bada ere, eta sakelako telefonoa herritarren artean izugarri zabaldu izana nabarmentzen da.

2010. urtean, EAEko etxeetako %62,9k zeukan Interneterako konexioa; Estatuan, batez beste, %59,1ek zeukan; EB27n, berriz, batez beste %70ek; eta aurreneko postuan dauden herrialdeek (EB5+), azkenik, %85ek.

Aurreko urtearekin alderatuta, Internet gehiago sartu da EAEko etxeetan (%5,5 inguru), baina esparru horretan nabarmen hobetzeko aukerak daude, bai belaunaldi berriko azpiegiturak zabaltzearen eta haiek edukitzeko aukeraren bidez, bai tarifa merkeagoei esker.

Era berean, etxeetan banda zabala erabiltzeari dagokionez, Euskadi leku nabarmenean dago, Europako eta Estatuko batez bestekoaren gainetik; horrek argi uzten du azken urteetan zer ahalegin egin den inbertsioetan.

Euskal familien egoeraren alderaketa IKTak abiapuntu

HERRITARRAK: Erabiltzaileak

Etengabe egin da aurrera EAEko biztanleen artean Internet erabat sozializatzeko bidean.

2010ean, Euskadiko 16 urtetik 74 urtera arteko biztanleen %58,5ek erabiltzen zuen Internet; ehuneko hori Estatuko eta EB27ko batez bestekoaren azpitik zegoen (%64,2 eta %69, hurrenez hurren). Gainera, ikusten da Internet erabiltzen duten biztanleen hazkunde-erritmoa moteldu egin dela azken urte honetan aurreko urteekin alderatuta.

Segmentazioei erreparatuz, Euskadin argi eta garbi hobetu da eten digitala Interneten erabileran, bai adinari dagokionez, portzentajezko 5 puntutan gutxitu baita azken urtean (eta portzentajezko 36 puntutan kokatu), bai jarduerari dagokionez, portzentajezko 6 puntutan gutxitu baita (eta portzentajezko 29 puntutan gelditu).

Internet erabiltzen duten biztanleak sexu, adin eta jarduearen arabera

Alde horretatik, oraindik ere hobetzeko aukerak hautematen dira baztertuta gelditzeko arrisku handiena duten kolektiboetan (zaharrak, langabeak), bultzada handia eman bailekieke IKTak hurbilduz erabiltzen ohituta dauden gailuen bidez (sakelakoa, LTD eta abar).

Azken eguneratzea: 2012/07/17

Euskadi innova

ikanos

2015 Euskadiko Agenda Digitala

Euskadi, auzolana