Berrikuntza da, dudarik gabe EAEko lehia-ereduaren bilakaeraren funtsezko alderdia; izan ere, bilakaera horrek produkzio-faktoreen ekonomiatik ezagutzaren ekonomia deritzonera egin beharreko aldaketa du oinarri. informazio gehiago
Euskadik gizarte berri honetan agertzen diren aukerak baliatu behar ditu, jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa egiteko; beharrezkoa da IKTen trenean jarraitzea, haren ahalak baliatzea eragile ekonomiko gisa, eta justizia sozial handiagoa lortzeko bitarteko gisa, gizarte aberatsago eta trinkotuago batean, informazioaren egiazko gizartea eraikitzeko, eta, besteak beste, azpiegituretan eta herritarren gaikuntzan lortutako posizioak sendotzen jarraitzeko.informazio gehiago