Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Araudia

Eremu pribatuko lana eta lan-harremanak oro har arautzen dituen araudi orokorra Langileen Estatutuan jasota dago.

II. kapituluko 5. atalak, zehazki, baimenak eta horiek aplikatzeko kasuak arautzen ditu. Baimen horiek nabarmen aldatu dira azken urteetan, honako hauen ondorioz: 6/2019 Errege Lege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriena10/2021 Legea, uztailaren 9koa, Urrutiko Lanari buruzkoa eta Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, La Palma uhartea berreraikitzen laguntzeko eta beste egoera kalteberago batzuk babesteko zenbait neurri hartu eta luzatzen dituena; Europar Batasuneko zuzentarauen transposizioa, merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei eta gurasoen eta zaintzaileen familia-bizitza eta lanbide-bizitza uztartzeari dagokienez; eta Europar Batasuneko Zuzenbidea betearazi eta betetzeari buruzkoa.

Gainera, hitzarmen kolektiboetan Langileen Estatutuan ezarritakoak gainditzen dituzten kontziliazio-neurriak arautu daitezke.

Ataletan, kontziliazio familiar, laboral eta pertsonalaren araudi eguneratua aipatzen da.