Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Espainiako ikusizko arteen alderdi ekonomikoa

Espainiako ikusizko arteen alderdi ekonomikoak aztertzen ditu argitalpen honek, eta arte garaikidearen ekonomiaren egoeraren egungo irudi zehatza ematen du.

Izenburua: Espainiako ikusizko arteen alderdi ekonomikoa
Egilea/Erakundea: Associació d’Artistes Visuals de Catalunya
Hizkuntza: gaztelania
Orrialde-kop.: 211
Argitaratze-data: 2006
Non eskuratu: Associació d’Artistes Visuals de Catalunya. Lege-gordailua: M.50.603-2006. Euskal Kulturaren Behatokiko bulegoan kontsulta daiteke, Lakuan.

portadaAssociació d’Artistes Visuals de Catalunya-k (AACV) eta Arte y Derecho Fundazioak elkarrekin sinatu zuten akordioaren ondorioa da dokumentu hau. Akordioaren helburua da Artea eta Ekonomia proiektua sustatzea, eta proiektu horretan sartzen da azterketa hau. Bere helburua da Espainiako ikusizko arteen alderdi ekonomikoa zehaztea; hala, lortutako emaitzetatik abiatuz, arte-sektorean garapen ekonomikorako zenbait gomendio estrategiko eta programatiko ezarri nahi dira

Horretarako, AACVko kideek eta elkarteko Batzorde Exekutiboak hartu dute parte, baita sektoreko beste elkarte profesional batzuek eta kulturaren ekonomian aditu diren askok ere. Jakintza, ikerketak, azterketak eta hausnarketak ekarri dituzte parte-hartzaile horiek guztiek. Ekarpen horien laguntzaz, ikusizko arteen sektorearen ekonomiaren kuantifikazioaren lehenengo hurbilketa bat egin da.

Bi zati hauek ditu azterketak:

  • Lehenengoa: batetik, ikusizko arteen zenbait alderdiren datu ekonomikoak aztertzen dira, hala nola trebakuntza, produkzioa, hedapena, merkaturatzea, bildumak eta administrazio publikoak; bestetik, sektoreko testuinguru ekonomiko eta sozialaren analisi kualitatiboa egiten da.
  • Bigarrena: arte garaikideko museoek hirietan duten inpaktuaren azterketa kuantitatiboaren gainean dihardu zati honek.
Euskadi, auzolana