Behatokiaren urtekariak

Azken urteetan kulturaren errealitateak zer bilakaera izan duen jakiteko aukera ematen duten denbora-serieak eskaintzen dira. Horrez gain, Behatokiaren webgunean argitaratutako txostenetara estekak ere eskaintzen dira, informazioan sakontzeko eta egin diren irakurketa interpretatiboak kontsultatzeko aukera ematearren.

Kulturaren Euskal Behatokiak Kultura 10-11 aurkeztu nahi du, EAEko kultura-estatistiken informaziorik garrantzitsuenaren laburpena, alegia. Kultura-sektoreen eta zeharkako elementuen (esaterako, gastu publikoa, enpresak eta enplegua) datu batzuk biltzen dira bertan.

Kultura 08-09 bi helbururekin egiten den argitalpena dugu: batetik, kultura-politikekin lotutako gai bati buruzko hausnarketa sortzea eta bestetik, erabakiak hartzea erraztuko duen informazio sendoa ematea. Bi zatitan egituratuta dago, eta datuei buruzko ikuspuntuak eta interpretazioak hainbat ikuspegitatik erakusten dituen monografiko bat eta EAEko kultura-egoeraren informazio-errealitatearen erakusgarri den estatistika-hautaketa bat hartuko ditu barnean.

Behatokiak kultura-errealitatea, sektoreen egoera eta kultura-politikek beregan duten eragina aztertzeko helburuarekin sortutako kultura-tresnak dira. Guztiek partekatzen dituzte ezaugarri batzuk, nahiz eredu eta garapen desberdinak egon, abiapuntu bera baitute: behatzeko funtzioa. Funtzio hori da hurrengo paragrafoetan aztertuko dena, eta hortaz, behatoki guztientzat balio dezakeen hausnarketa.

Euskadi, auzolana