Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Industria kulturalak eta doakotasunaren erronkak

Eztabaida: azken urteotan gero eta ugariagoak dira doan ikus daitezkeen lan kulturalak

Izenburua: Les industries culturelles face aux défis de la gratuité (Industria kulturalak eta doakotasunaren erronkak)
Egilea/ erakundea: Taldea. La Documentation Française.
Hizkuntza: frantsesa
Orrialde-kopurua: 48
Argitalpen-data: 2008ko urtarrila
Argitalpena: La Documentation Française. Bilduma: Problèmes économiques, 2.939 zk. ISSN: 0032-9304

portadaProblèmes économiques bilduman argitaratu du Documentation françaisek industria kulturalen azterketari buruzko txosten hau. Hain zuzen, azken urteetan doako lan kulturalen inguruan sortu diren eztabaida sutsuei buruzko gogoeta bat da.

Aldizkariaren zenbaki honetan, batetik, gaur egun gaiaren inguruan dauden eztabaidak balioztatzen dira; eta bestetik, aro digitaleko industria kulturaletarako etorkizuneko agertoki batzuk irudikatu dira autore entzutetsuen artikulu batzuen bidez. Artikulu hauek jasotzen ditu:

  • “Doakotasunak kultura hilko du?”. Jacques Attali-ren eta Denis Olivennes-en (Le Nouvel Observateur) arteko eztabaida.
  • “Industria digitalak gertuko industria bat plagiatzen duenean”. Jérôme Bouteiller-en eta Olivier Bomsel-en (NetÉco.com) arteko elkarrizketa.
  • “Doakotasuna eta bere etsaiak”. Daniel Cohen-en artikulua (Le Débat).
  • “Doakotasunaren mamua sarri ibiltzen da kapitalismoarekin”. Pierre-Noël Giraud-en artikulua (CERNA - École des Mines de Paris).
  • “Internet eta doako trukea: zer toki betetzen du informazioaren gizartean?”. Bernard Benhamou-ren artikulua (MURS - Collège de France).
  • “Nola garatu eta babestu behar dira lan kulturalak sarean?”. Mission Olivennes-en “ Lan kulturalak sare berrietan garatzen eta babesten diren moduari buruzko txostena” lanaren laburpena.
  • “Artistak eta beren publikoa: lineako musikarekiko harreman berria hasi da?”. Françoise Benhamou-ren artikulua (Espirit).

Azken finean, ikuspegi osoa ematen da eta gogoeta egokia egiten da industria kulturaletan eragin nabarmena izaten ari den gai honen inguruan; gogoeta hori kontuan eduki beharko da kulturaren arloko enpresen etorkizuneko garapenean eta estrategietan.

Euskadi, auzolana