Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Museoetako profesionalentzako etengabeko trebakuntza

Kasuak aztertuz eta zenbait adituren ekarpenen bidez, Europako museoetako eta galerietako langileen ikaskuntza-prozesua aztertzen du argitalpen honek.

Izenburua: Lifelong learning in museums. A European handbook (Etengabeko trebakuntza museoetan. Europar eskuliburua)
Egilea/Erakundea: Kirsten Gibbs, Margherita Sani, Jane Thompson
Hizkuntza: ingelesa
Orrialde-kop.: 112
Argitaratze-data: 2007
Non eskuratu: EDISAI, s.r.l. ISBN: 978-88-95062-00-6. Euskal Kulturaren Behatokiko bulegoan kontsulta daiteke, Lakuan.

ciberOndasun Artistiko, Kultural eta Naturalen Institutuak (Emilia-Romagnaa eskualdea, Italia) argitaratu du bi urtez behingo Lifelong Museum Learning (LLML) (2004-2006) proiektuaren azken emaitza biltzen duen dokumentu hau, Europako Batzordeak finantzatua, I. Socrates Grundtwig programan. Proiektuaren helburua da helduen heziketaz arduratzen diren museo eta galerietako langileen trebakuntza sustatzea eta ikasteko aukerak, erakusketak eta baliabide berak izatea denek.

Eskuliburuan jaso dira proiektuan egin diren jarduerak, hala nola Europako trebakuntza-beharren azterketak, hezkuntza- eta museoen didaktika-arloko curriculumen analisia, eta helduentzat jarduera kulturalak egiteko jarraibideen definizioa. Sei atal hauetan dago egituratua eskuliburua:

  • Lehenengo atalean, oztopoak eta ikastera bultzatzen duten jarrerak eta motibazioak aztertzen dira;
  • bigarren atalak museoetako ikaskuntza-prozesuraren gainean dihardu, ikaskuntza-teorien ulerkuntzaren eta haien emaitzen identifikazioaren bidez;
  • hirugarren atala metodologia-esparruari buruzkoa da. Talde-lana eta asoziazionismoa sakon aztertzen ditu;
  • laugarren atalak museoetako publiko helduetako zenbait kasu eta jardunbide egoki aztretzen ditu.
  • atal hau museoei eta horien garrantziari buruzkoa da, eta kasu-azterketa batekin osatua dator.
  • Trebakuntzaren ondorioei buruzko eranskinak eta eskuliburua egiteko erabilitako bibliografia dakartzate azken hiru atalek.
Euskadi, auzolana