Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Erakundeko zuzendaritzaren konpromisoa

Kontziliazio-plana ezartzeko erabakia zuzendaritzatik bertatik atera daiteke, edo langileek zuzenean banaka edo haien legezko ordezkarien bidez kontziliaziorako dituzten eskaeren erantzunetik.

KONTZILIAZIO-PLANA EZARTZEKO ARRAZOIAK

Kontziliazio-plan bat martxan jartzeak enpresari mesede egiten dio hainbat arrazoiengatik:

  • Enpresak lana- eta familia-bizitza uztartzeko beharrei erantzuteko duen interesaren pertzepzioak langileak motibatzen ditu, eta horrek errendimendua handitzen du.
  • Langileek bizitza-arlo pertsonala, familakoa eta lanekoa bateratu ditzake, eta horrela, motibazioa handitzen du eta erakundean duen produktibitatea ere.
  • Kontziliazio-planak absentismo-indizea gutxitzen dute, langileek malgutasuna baitute lanean.
  • Kontziliazio-planak dituzten enpresek lortzen dute langile baliotsuak mantentzea, eta horrek enpresa indartsuagoa bilakatzen du lehiakideen aurrean.
  • Kontziliazio-planek enpresaren irudia hobetzen dute eta pertsonentzako erakargarriago bihurtzen dira.

Kontziliazio-planaren arrakasta bermatzeko, beharrezkoa da zuzendaritzaren konpromisoa eta inplikazioa fase guztietan, neurrien inplantazioa eraginkorra izan dadin.

Atal honetan konpromiso-eredu bat txertatzen dugu erreferentziatzat, enpresa bakoitzak beharren arabera moldatu dezakeena. Egin klik hemen (DOCX, 410 KB) (leiho berri batean irekitzen da) konpromiso-eredua jaisteko

2en fasea: KONPROMISOAREN KOMUNIKAZIOA