[ATZERMASTER]  Atzerrian EAErako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak egiteko beken 2013/2014rako deialdia

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea unibertsitateko goi-mailako tituludunentzat atzerrian EAErako interesgarriak diren gaietako master ofiziala lortzeko espezializazio-ikasketak egiteko, ofiziala lortzeko, 2013/14 ikasturterako beken oinarri arautzaileak ezarri eta horietan izena emateko deialdia egitea da.Deialdiaren barruan badago beka berriak ematea zein 2012/13 ikasturterako beken berritzea.

Entitateak edo pertsona eskatzaileak
  • Unibertsitate tituludunak informazio zehatza

    Unibertsitateko goi mailako tituludunak.

    Betebeharrak:
    • Errolda
    • Egoitza-baimena

      Europar Batasunetik kanpoko atzerritar etorkinen kasuan, dagokien egoitza-baimena eduki behar dute.

    • Titulu hauetako bat izatea.
      • Lizentziatuaren, ingeniariaren edo arkitekturaren Espainiako ikasketa ofizialen titulua izatea edo titulua eskuratzeko ikasketak amaituta izatea.
      • Diplomatuaren, ingeniaria teknikoaren edo arkitekto teknikoaren Espainiako titulu ofiziala izatea edo titulua eskuratzeko ikasketak amaituta izatea eta unibertsitateko ikasketa ofizialetan zehar 240 ECT(Europan Credit Transfer System) gaindituta izatea, horietako 60 ECT, gutxienez, master ofizial batean izan behar dira.
      • Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremuko graduko ikasketen titulua izan edo amaituta izatea eta 240 ECTS kreditu gutxienez gainditu izana, gradu-eta master-ikasketenak barne.
      • Goi mailako arte irakaskuntzen titulua izatea edo titulua eskuratzeko ikasketak amaituta izatea.
      • Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremutik kanpo eskuratutako tituludunek eskumena duen ministerioaren homologazio-ziurtagiria aurkeztu beharko da hori egiaztatzeko.
    • Lizentziaturaren, ingeniaritzaren,arkitekturaren, graduaren, diplomaturaren, ingeniaria teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo Goi mailako arte irakaskuntzen ikasketak 2009ko ekainean edo beranduago amaitu izana.

      Eskatzaileak eskatzen zaion titulazioa 2013eko uztailerako lortzea espero badu, onartu egingo zaio eskabidea, eta behin behinean ebaluatuko da. Laguntza emateko, eskatzaileak agiri bidez egiaztatu beharko du 2013 ko uztailerako ikasketak amaitu dituela. Horretarako, Zientzia Politikarako Zuzendaritzara bidali behar ditu jatorrizko ziurtagiri akademikoak edo konpultsatuak eta baita ere titulua edo titulua emateko eskubideen ordainketa egiaztatzen duen agiria, 2013ko abuztuaren 14an beranduenez.

    • Espediente akademikoaren batez besteko nota 6,50 puntukoa edo altuagoa izatea. Nolanahi ere, ingeniaritzarako eta arkitekturarako 6,00ko batez bestekoa eskatuko da.
Laguntza eskatzeko betebeharrak
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duten zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Diru kopurua
485.032,00 (euro)
Araudi aplikagarria
BOPV Nº 02538/2013 Deialdiaren araudia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntza eskabidea
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
[Egitura]: Eusko Jaurlaritza / Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Ebazten duen organoa
[Egitura]: Eusko Jaurlaritza / Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita
Diru-laguntzaren emateko tipoa
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

Kontaktu-datuak