[ATZERMASTER] Atzerrian EAErako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak egiteko beken 2013/2014rako deialdia

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Kanal elektronikoa: Gora jotzeko errekurtsoa
1. Izapidearen gaineko informazioa
Irakurri informazio hau izapidea hasi aurretik.

Espedientean atzera egiteko sartu diru-laguntzen aplikazioan.

Ziurtagiri elektronikoa erabiltzea gomendatzen da.

Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

Zer egintzaren aurka jartzen da?

  • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
  • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

Zer organori jartzen zaio?

  • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

  • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
  • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

 Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

  •  3 hilabete.

 Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

  • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
  • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

 Zer errekurtso jar dezakezu gero?

  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
  • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

 

2. Aurkeztu beharreko agiriak
Ez da dokumentaziorik eskatzen izapide honetarako.
3. Zerbitzu elektronikorako sarbidea
Lotura honen bidez, zerbitzu elektronikora sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako ziurtagiri elektroniko bat duzula.