[ATZERMASTER] Atzerrian EAErako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak egiteko beken 2013/2014rako deialdia

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Kanal elektronikoa: Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
1. Izapidearen gaineko informazioa
Irakurri informazio hau izapidea hasi aurretik.
  • Ziurtagiri elektronikoa erabiltzea gomendatzen da diru-laguntza eskatzeko.
  • Hurrengo pausuan aurkituko den dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
  • Zerbitzu elektronikora sartu: eskabidea bete eta prestatutako dokumentuak erantsi.
Oharra: Ez ahaztu “Eskabidea bukatu” botoiari sakatzea eskabidea bukatzeko.

 

2. Aurkeztu beharreko agiriak
a) Bete inprimakiak.
b) Behar denean, prestatu betekizunak egiaztatzeko dokumentazioa.
c) Aurkeztu dokumentazioa zehaztutako lekuren batean edo zerbitzu elektronikoan.
  • Berriak

    Eskatzailea EAEko udalerriren batean gaur egun eta 2012ko urtarrilaren1etik erroldatuta dagoela egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria.

    • Eskatzaileak deialdi honen helburuarekin zerikusia duten unibertsitate-ikasketak direla-eta betebehar hori beteko ez balu,agiri hauek aurkeztu behar ditu:ikasketa horien matrikula edo hori egiaztatzen duen beste agiri ofizialen bat eta honekin batera, EAEn lehenagotik ohiko erroldatua izatearen agiria eta beste Autonomi Erkidegoren bateko errolda-agiria edo,atzerrian bizi izanez gero, enbaxadaren erregistro-agiria, hau guztia egiaztatu beharreko absentzialdi osoari dagokiona.

    Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako eskatzaileek, aurrekoaz gain, egoitza-baimenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu behar dute.

    Tituluaren fotokopia konpultsatua, edo berau eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren agiriak, homologazio-ziurtagiriarekin, hala behar bada.

    Jatorrizko ziurtagiri akademiko osoa edo bere fotokopia konpultsatua. Aipatutako ziurtagirian honako hau agertu behar da:ikasketen izena, dagokion titulazioaren programa osoaren barruko gaiak, gainditutako ikasgaiak, lortutako kalifikazioak eta horiek noiz lortu diren adierazita.

    • Ikasketak atzerrian egin dituzten eskatzaileek, ziurtagiri akademikoarekin batera, ziurtagiriaren zinpeko itzulpena aurkeztu behar dute, baldin eta EAEn ofizialak diren bi hizkuntzetako batean edo ingelesez idatzita ez badago. Nolanahi ere, ziurtagirian edo atxikitako bestelako agiri batean jaso beharko da zein diren ebaluazio-sistemako gehienezko eta gutxieneko kalifikazioak, eta zein, irakasgai bakoitza gainditzeko behar den gutxieneko kalifikazioa.

    Normalizatutako curriculum vitaea, jatorrizko sinadurarekin, eta, bertan alegatutako merezimendu guztiak ziurtatzeko agirien kopia. Eskatzaileak argitalpenak egin baditu, horien lehenengo orrialdearen fotokopia erantsi behar da, eta bekarik eskuratu badu, emate-ebazpenen fotokopia.

    Memoria (gehienez 2 orri). Egin nahi den ikasketa-programa azaldu behar da bertan, ikastaroen eta ikasgaien edukiak zehaztuta, bai eta noiz hasi eta bukatzen diren ere. Horrekin batera hori bermatzen duen dokumentazio ofiziala.

    Eskatutako ikasketa-programan baldintzarik gabe onartua izan dela ziurtatzen duten agiriak, arduradunaren jatorrizko sinadurarekin.

    Eskatzaileak egindako matrikula-gastuen kalkulua eta kalkulu hori bermatzen duten agiri ofizialak. Kalkulu honetan tasa akademikoak bakarrik hartuko dira kontuan. Tasa akademikoak bat baino gehiago badira, bereizita eta labur deskribatuta aurkeztuko dira.

    Erantzunkizunpeko adierazpenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorreko Printzipio Ordenatzaileen Legearen 50.6 artikulua betetzen dela egiaztatuko dutenak, eskaeran agertzen den inprimaki normalizatuaren arabera.

     

    Berriztapenak

    2012-2013 ikasturtea baino iraupen luzeagoko ikasketak egiteko beka eskatu zuten onuradunek soilik eskatu ahal izango dute 2012-2013 deialdian emandako beka berritzeko.

    Eskaera aurkeztu behar da Agindu honen 7 artikuluan adierazten den forman, epean eta lekuan.

    Segidan aipatzen den dokumentazioa berritzeko eskabideari erantsi beharko zaio, eta aplikazioaren bidez aurkeztu beharko da:

    • 2012/2013 ikasturtean egindako jarduera akademikoen txostena (gehienez 2 orrialde), Masterraren arduradunaren edo tutoraren sindurarekin berretsita.
    • Bekaren onuradun izandako aldian zehar lortutako kalifikazio akademikoak jasotzen dituen espediente akademikoaren jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua.
    • 2013-2014 ikasturtean egin beharreko ikasketa-programaren memoria (2 orrialde gehienez). Beka berritu behar izanez gero, ikasketak eta arloak adierazi behar dira, bai eta haietako bakoitza noiz hasi eta noiz amaitzen den ere, hori bermatzen duen dokumentazio ofizialarekin batera.
    • Eskatzaileak egindako matrikula-gastuen kalkulua eta kalkulu hori bermatzen duten agiri ofizialak. Kalkulu honetan tasa akademikoak bakarrik hartuko dira kontuan. Tasa akademikoak bat baino gehiago badira, bereizita eta labur deskribatuta aurkeztuko dira.

    Artikulu honetako bigarren atalean eskatzen dena betetzen ez duten eskabide eta agiriak aurkeztuz gero, agindu honen 8. artikuluan zehaztu bezala jardungo da.

    Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren bidez berrituko dira 2012-2013 deialdian emandako bekak, agindu honen 10. artikuluko bigarren atalean zehaztutako Ebaluazio Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta. Prozedura hau amaitzeko, emandako laguntzak, ordezkoak, ukatuak eta baztertuak zehazten dituen ebazpena eman, jakinarazi eta argitaratuko da, agindu honen 11. artikuluan xedatutakoari jarraiki, denek jakin dezaten, eta, artikulu horrek 5.idatzi-zatian xedatu bezala, haren aurka egin ahal izango da.
     


     

3. Zerbitzu elektronikorako sarbidea
Lotura honen bidez, zerbitzu elektronikora sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako ziurtagiri elektroniko bat duzula.