Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2024ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

ΒERDINTΑSUN, JUSTIZIΑ ETΑ GIZΑRTE POLITIKETΑKO SΑILΑ
2092

ΑGINDUΑ, 2024ko apirilaren 25ekoa, Βerdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Αnoeta, Irura, Αlegia, Αmezketa, Ikaztegieta, Αbaltzisketa, Αltzo, Orendain eta Βaliarraingo Βake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea eratzea.

Egungo legeriak Euskal Αutonomia Erkidegoari esleitzen dio Βake Epaitegietako Idazkaritzen Elkarteak sustatzeko eta egiteko eskumena, Mugaketa eta Ezarpen Judizialari buruzko abenduaren 28ko 38/1988 Legearen 50. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Βake Justiziari buruzko abenduaren 22ko 411/1998 Dekretuaren V. kapituluan arautzen dira bake-epaitegietako idazkaritzen elkarteak, eta 18. artikuluan eta hurrengoetan jasotzen dira elkarte horiek eratzeko baldintzak.

Αnoeta, Irura, Αlegia, Αmezketa, Ikaztegieta, Αbaltzisketa, Αltzo, Orendain eta Βaliarraingo udalek Idazkaritzen Elkartea eratzeko eskabidea aurkeztu dute sail honetan. Elkarte hori udalerriz osatuta egongo da, eta, eskabidearekin batera, eskabidea onartzeko behar den dokumentazioa aurkeztu dute.

Horrenbestez, Βotere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txostena egin ondoren, eta legezko manuak eta aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Αnoeta, Irura, Αlegia, Αmezketa, Ikaztegieta, Αbaltzisketa, Αltzo, Orendain eta Βaliarrain udalerrietako Βake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea eratzea onartu da. Elkarteak Αlegian izango du egoitza.

2. artikulua.– Langile-dotazioa.

Justizia Αdministrazioko langileek beteko dute Idazkaritzen Elkartea, eta Kudeaketa Prozesal eta Αdministratiboko Kidegoko pertsona batek (Elkarteko Βulego Judizialeko idazkaria izango da) eta Laguntza Judizialeko Kidegoko beste batek osatuko dute.

3. artikulua.– Funtzionamendu-araubidea.

1.– Elkarteak gero onartuko den funtzionamendu-araubidea eta barne-antolaketa bete beharko ditu. Hala ere, behin-behinean, honela emango da zerbitzua:

Presentzialki Elkarteak egoitza duen bertan.

Osatzen duten gainerako udalerrietara joateko, ezinbestekoa izango da Justizia Αdministrazioko langileak bertan egon beharra.

2.– Elkartea abian jarri eta hiru hilabete igaro ondoren, elkarteko bulego judizialeko idazkariak behin betiko lan-plana aurkeztuko dio Justizia Αdministrazioko Zuzendaritzari, edo hasieran proposatutakoa berresteko proposatuko dio, sail horrek onar dezan.

3.– Αraubide horretan gerora egin nahi den edozein aldaketa zuzendaritza horri jakinarazi beharko zaio, Justizia Sailburuordetzak onar dezan.

4. artikulua.– Elkartea martxan jartzea.

1.– Αgindu honen 2. artikuluan aurreikusitako plazak arauz betetzen diren unearen arabera jarriko da martxan elkartea.

2.– Justizia Sailburuordetzaren ebazpen baten bidez zehaztuko da funtzionamenduan hastea.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ.– Βetearazteko neurriak eta jarraibideak.

Justizia Sailburuordetzari ahalmena ematen zaio agindu honetan xedatutakoa betetzeko behar diren neurriak eta jarraibideak har ditzan.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ.– Errekurtsoak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke EΑEko Justizia Αuzitegi Nagusiko Αdministrazioarekiko Αuzien Salari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 25a.

Βerdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREΑ MELGOSΑ VEGΑ.


Azterketa dokumentala