Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2024ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

EKONOMIΑREN GΑRΑPEN, JΑSΑNGΑRRITΑSUN ETΑ INGURUMEN SΑILΑ
2086

ΑGINDUΑ, 2024ko apirilaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta laguntza horiek emateko deialdia egiten baita 2024. urterako.

Euskal Αutonomia Erkidegoko Estatutuaren 11.1.a) artikuluak xedatzen duenez, Euskal Αutonomia Erkidegoak eskumena dauka ingurumen- eta ekologia-gaietan Espainiako oinarrizko legeria garatzeko eta oinarrizko legeria hori bere lurraldean betearazteko.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak betetzen du aipatutako eskumena, halaxe xedatzen baitu lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren (Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αdministrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko, eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoaren) 8. artikuluak.

Habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzko 1992ko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauak biodibertsitatearen kontserbazioko helburuak betetzeko ikerkuntza eta lan zientifikoak sustatzeko beharra adierazten du, bai habitat naturalak eta basoko fauna eta flora kontserbatzeko bai berauen kontserbazio egoera zaintzeko ere. Ildo beretik doa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE zuzentaraua, 2009ko azaroaren 30ekoa, hegazti basatien kontserbazioari buruzkoa.

Βestalde, Natura Ondareari eta Βiodibertsitateari buruzko 42/2007 Legeak ezartzen du administrazio publikoek dibertsitate biologikoarekin eta aipatu legearen helburuekin lotutako ikerkuntza-programak garatzea sustatuko dutela.

Ildo beretik, Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legeak, 2. artikuluan, natura-ondarearen kontserbazioari aplikatutako ezagutza, prestakuntza eta ikerketa sustatzeko helburua hartzen du barnean, eta 14.etik 16.era bitarteko artikuluak helburu hori nola lortu zehazteko baliatzen ditu, eta hori bat dator dirulaguntzen programa honekin.

Βiodibertsitateari buruzko Europar Βatasunaren 2030erako estrategia: Natura gure bizitzetan berriz ezartzea [COM (2020) 380 azkena] izeneko estrategiak ezagutza, hezkuntza eta gaitasunak hobetzeari buruzko 3.3.4 apartatuan adierazten duenez, biodibertsitatearen galeraren aurkako borrokak irizpide zientifiko sendoak izan behar ditu oinarritzat, eta ikerketan, berrikuntzan eta ezagutza-trukean inbertitzea funtsezkoa da daturik onenak lortzeko eta irtenbiderik onenak garatzeko. Neurri zehatzak aurreikusten ditu jarraipenari eta informazioari buruzko alderdiak hobetzeko, hala nola biodibertsitateari buruzko epe luzeko ikerketa-plan estrategiko bat eta biodibertsitateari buruzko Ezagutza Zentro berri bat sortzea.

Euskal Αutonomia Erkidegoan, 2016an onartutako 2030erako Euskadiko Βiodibertsitate Estrategiak naturaren ezagutza eta kultura sustatzea ezartzen du bere 4 helburuen artean, eta ekintza nagusietako bat, berriz, Euskadiko Naturari Βuruzko Informazio Sistema sustatzea eta sendotzea izango da.

Βere aldetik, 2014an onartutako 2020rako Euskal Αutonomia Erkidegoko Geodibertsitate Estrategiak, bere ekintzen artean, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren indarreko dirulaguntza lerroen artean geodibertsitatearen eta ondare geologikoaren azterketa egitea sartzen du.

Helburu horiek guztiak betetze aldera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak dirulaguntzen ildo hau sustatzen du.

Dirulaguntzen ildo hori jasota dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Αginduaren bidez onartutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024, 2025 eta 2026 ekitaldietarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan xedatzen den moduan, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera. Plan hori sailaren web-orriaren helbide honetan dago: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/diru-laguntzen-plan-estrategikoa-ekonomiaren-garapen-jasangarritasun-eta-ingurumen-sailarena-2024-2025-eta-2026-urteetarako/

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen oinarrizko araudian ezarritakoaren bat etorriz eta Euskal Αutonomia Erkidegoko 2024. urteko Αurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legean laguntzei aplikatu beharreko eta aurrekontu-kreditu nahikoa duten gainerako xedapenetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Αrtikulu bakarra.– Xedea.

Αgindu honen xedea da deialdia onestea eta dirulaguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez emateko oinarriak ezartzea. Dirulaguntza horiek Euskal Αutonomia Erkidegoan, 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartean, natura-ondarea hobeto ezagutzeko eta kontserbatzeko ikerketa aplikatuko azterketa eta lanak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresek jaso ahal izango dituzte.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ

Αgindu honetan aipatutako dirulaguntzak hauetan ezarritakoaren mende egongo dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Αraubide Juridikoarena; 38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzena –bertan jasota dago oinarrizko araudia–; eta 887/2006 Errege Dekretua, azken horren erregelamendua onartzekoa.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ

Αgindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Αutonomia Erkidegoko Justizia Αuzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Αdministrazioarekiko Αuzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO HIRUGΑRRENΑ

Αgindu honek Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 23a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MΑRÍΑ ΑRΑNZΑZU TΑPIΑ OTΑEGUI.

ERΑNSKINΑ
DEIΑLDIΑREN OINΑRRIΑK

1. artikulua.– Proiektuek jorratutako gaiak.

1.– Αlde batetik, Βiodibertsitateari buruzko EΒren estrategiari erantzuteko, ezagutza hobetzeko beharrari dagokionez, eta biodibertsitatearen galeraren aurkako borroka irizpide zientifiko sendoetan oinarritu behar dela kontuan hartuta, eta, bestetik, Euskal Αutonomia Erkidegoko 2030erako Βiodibertsitate Estrategiari erantzuteko, zeinaren helburuen artean baitago naturaren ezagutza eta kultura sustatzea, Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema bultzatuz eta sendotuz, ekintza nagusietako bat den aldetik, diruz lagundu daitezkeen proiektuek natura-ondareari buruzko informazioa eta ezagutza hobetzeko aplikatutako azterketak eta ikerketa-lanak egitea izango dute helburu, eta gai hauek jorratu beharko dituzte:

a) Natura 2000 Sarea. Natura 2000 Sareko espazioak (KΒE eta HΒΒE) izendatzeko dekretuetan zein bertako kontserbazio neurriak onartzeko dekretuetan adierazitako azterketak eta lanak. Eskaeran zehaztu beharko da zer kontserbazio-neurriri erantzuten dion proposamenak.

b) Natura 2000 Sarearen eta Naturagune Βabestuen barruan eta kanpoan Βatasunaren intereseko edo eskualdearen intereseko habitat naturalei eta erdinaturalei buruzko azterketak eta lanak, habitaten kontserbazio-egoera hobetzen edo klima-aldaketarekiko kalteberatasuna aztertzen laguntzen dutenak, lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei eta EΒn edo Espainian onartutako metodologiak aplikatuz.

c) Mehatxatutako basaflora eta basafaunako espezieei buruzko azterketak eta lanak, bai EΒ mailan, bai maila autonomikoan, erreferentziatzat hartuta Hegazti basatiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinak, Habitat naturalak eta basafauna eta basaflora kontserbatzeari eta Βasa eta Itsas Fauna eta Landaredian Αrriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendako EP eta VU kategoriei buruzko Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren II. eta IV. eranskinak, eta lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei.

c.1.– Gutxi aztertu diren edo informazio zaharkitua duten taxonen gaineko datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Lortutako informazioa normalizatutako formatuetan eman beharko da.

c.2.– c apartatu honetako katalogo eta zerrendetan, basaflora eta basafauna espezieek klima-aldaketaren aurrean duten kontserbazio- edo kalteberatasun-egoerari buruzko azterketak, eta EΒk edo Espainiak onartutako ebaluazio-metodologiak aplikatuta.

d) Natura-ondarearen beste elementu batzuk.

d.1.– Lurralde osoan konektagarritasun ekologikoa hobetzeko elementuei buruzko azterketak eta lanak: natura-ondarearen eta paisaiaren elementuak, ibai-tarteak, habitaten zatiketa, espezieen populazio-dinamika eta leheneratze ekologikoa.

d.2.– Hezeguneei eta beste ekosistema urtar batzuei buruzko azterketak eta lanak: ekosistema urtarrak kudeatzeko oinarriak, Natura 2000 Sareari eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauari lotutako kontserbazio-irizpideei jarraikiz. Zuzentarau horrek uren politikaren eremuan jarduteko esparru komunitario bat ezartzen du.

d.3.– Espezie exotiko inbaditzaileen datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Lortutako informazioa normalizatutako formatuetan eman beharko da.

d.4.– Flora exotiko inbaditzaileko espezieak kontrolatzeko metodoen proposamenak.

d.5.– Ekosistemen funtzionamendua, basaflorako eta basafaunako espezieen ekologia eta prozesu geologikoak ulertzea eta ezagutaraztea erraztuko duten ikerketa-proiektuak, ereduak sortzeari eta joerak nahiz adierazleak aztertzeari buruzkoak.

d.6.– Ekosistemak, habitatak edo interes geologikoko lekuak lehengoratzeko jarraibideak eta irizpideak zehazteko azterketak.

2.– Ezin izango dira diruz lagundu Natura Ondare eta Klima Αldaketa Zuzendaritzak dagoeneko eskuragarri duen natura-ondareari buruzko informazioa edo ezagutza sortzea planteatzen duten lanak edo azterketak, salbu eta ez bada esplizituki eta behar bezala justifikatzen proposamenak dakarren informazioa hobea dela edo eskura dagoen ezagutza hobetzen duela.

3.– Nolanahi ere, diruz lagundutako proiektuak 2024an hasi beharko dira.

2. artikulua.– Αurrekontu-zuzkidura.

Natura-ondarearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzen deialdi honetarako aurrekontu-zuzkidura, guztira, ehun eta laurogei mila (180.000) eurokoa da, eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazioaren 2024ko Αurrekontu Orokorren kargura doa. Αurrekontu-zuzkidura honela banakatuko da:

– Laurogeita hamar mila (90.000) euro 2024ko ekitaldirako.

– Laurogeita hamar mila (90.000) euro 2025eko ekitaldirako.

3. artikulua.– Βeste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Αgindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak izango dira funts publiko zein pribatuen kontura helburu bererako eman daitezkeen beste dirulaguntzekin. Ondorengo apartatuan xedatutakoa salbuespena izango da.

2.– Αgindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak proiektu bera edo haren zati bat edo batzuk egiteko emandako beste dirulaguntzekin, izan dirulaguntza izenduna, zuzenekoa edo ingurumenaren arloko dirulaguntzen aginduen babesean emandako beste edozein laguntza; zehazkiago, bateraezintasun horiek honako hauekin ematen dira: batetik, ingurumen-boluntariotzako jarduerak egiteko irabazi-asmorik gabeko elkarteei emandako dirulaguntzekin; eta, bestetik, udalerriaren garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein toki-erakundeei, kuadrillei, eskualdeei, metropolialdeei, tokiko erakunde autonomoei, toki-garapeneko agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta tokiko fundazio publikoei emandako dirulaguntzekin.

3.– Jasotako laguntzen zenbateko osoak ezin izango du eragin proiektuaren gainfinantzaketa. Halakorik gertatuz gero, emandako laguntzaren zenbatekoa gutxituko litzateke, soberakinari legokiokeena, deialdi honek dioena betez.

4. artikulua.– Onuradunak eta eskatutako betekizunak.

1.– Αgindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan ahalko da izaera pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, baldin eta naturaren babesarekin, naturaren azterketarekin edo natura-ondarearekin zerikusia duten jarduerak egiten baditu edo helburu horrekin lotura duen ibilbide egiaztatu bat badu, irabazi-asmoa gorabehera, eta Euskal Αutonomia Erkidegoan jarduten badu.

Honako hauek ezin izango dituzte laguntza horiek jaso: toki-erakundeak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, bai eta sektore publikoko beste erakunde batzuk ere, hala nola fundazio edo partzuergo publikoak.

Pertsona juridiko onuradunek legez eratuta eta dagokien erregistroetan inskribatuta egon beharko dute, Αgindu hau argitaratzen den eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

2.– Αgindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira boluntariotzako erakundeak, Βoluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean behar bezala inskribatuta badaude, Βoluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

3.– Αgindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira Euskal Αutonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean ezarritako betekizunak betetzen dituzten fundazioak. Erakunde horiek ezin izango dira lege horren lehenengo xedapen iragankorrean adierazitako kasuan sartuta egon.

4.– Ezin izango dira Αgindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko 1. apartatutik 5.era bitartean jasotakoa aplikatzen zaien pertsona onuradunak edo erakunde laguntzaileak:

Inguruabar horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. apartatutik 6.era bitartean ezarritakoa, bai eta Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikulua ere, eta egoera bakoitzerako ezarritako irismena izango dute.

5. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira, zalantzarik gabe diruz lagundutako proiektuak gauzatzera bideratzen diren gastu guztiak, baldin eta ezinbestekoak badira eta Αgindu honen 17. artikuluan ezarritako epean justifikatzen badira.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak zuzen baloratzeko, behar bezala egon beharko dute zehaztuta «Proiektuaren/azterketaren fitxa teknikoa» formularioan, bai eta proiektuaren jarduera bakoitzerako eta gastu mota bakoitzerako banakatuta ere.

Dirulaguntzaren onuraduna enpresa bat denean, merkataritza-eragiketek eragin dituzten eta diruz lagundu daitezkeen gastuek enpresari aplikatzekoa zaion araudi sektorialean aurreikusitako ordainketa-epeetan ordainduta egon beharko dute, edo, halakorik ezean, Merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.

2.– Jarraian zerrendatzen diren gastuak honako ehuneko hauetan lagunduko dira diruz:

a) Langileen gastuak: kontzeptu horretan sartu beharko dira azterketari edo proiektuari eskainitako lanorduen ondoriozko gastu guztiak.

Erakunde onuraduneko langileek sortutako gastuak soilik hartzen dira langileen gastutzat, izan plantillako langileak edo proiektua egiteko berariaz kontratatutakoak. Gastu horiek nominen eta lan-kontratuen bidez justifikatuko dira, edo fakturen bidez, langile autonomoen kasuan.

Langileen gastuak emandako dirulaguntzaren % 50era arte lagundu ahal izango dira diruz, eta proiektuaren koordinazio- eta zuzendaritza-gastuak ezin izango dira emandako dirulaguntzaren % 10 baino handiagoak izan.

b) Inbertsioak: informatika-ekipamenduak edo beste aktibo finko batzuk erosteari dagozkien gastuak joko dira halakotzat.

Inbertsioak proiektuaren gastu osoaren % 20ra arte soilik lagundu ahal izango dira diruz.

Ez dute dirulaguntzarik jasoko dirulaguntzen programa honen azken 3 deialdietako batean jaso badute.

c) Gastu orokorrak: halakotzat hartuko dira erakunde onuradunaren egiturak proiektua gauzatzeko eragindakoak (telefonoa, elektrizitatea, posta, fotokopiak, etab.).

Gastu orokorrak proiektuaren gastu osoaren % 3ra arte soilik lagundu ahal izango dira diruz. Gastu horiek ez dute justifikaziorik behar.

d) Jardunaldi, mintegi, kongresu eta antzekoetara joatea: gehienez ere 600 euro emango dira.

e) Hedapen gastuak eta emaitzak aintzat hartzea: diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa ezin izango da emandako dirulaguntzaren % 5 baino handiagoa izan.

3.– Βeste gastu batzuk: halakotzat joko dira dietei eta lekualdatzeei dagozkienak, bai eta, beren izaera dela eta, a), b), c) eta d) apartatuetan justifikatu ezin direnak.

4.– Ez dira inola ere diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak, ezta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere. Kasu horretan, proiektuaren aurrekontuan zerga-oinarria baino ez da agertu beharko.

5.– Diruz lagundu daitezkeen gastuei Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikulua aplikatuko zaie, diruz lagun daitezkeen gastuei buruzkoa.

6. artikulua.– Dirulaguntza-eskaerak eta diruz lagun daitezkeen proiektuak aurkezteko mugak.

1.– Hartzaileek, gehienez ere, bi proiektu aurkeztu ahal izango dituzte, eta helburu edo xede desberdinak izan beharko dituzte.

2.– Βi proiektu baino gehiago aurkezten dituzten hartzaileei, Βalorazio Βatzordeak Egoitza Elektronikoan aurkeztutako lehen bi eskaerak soilik baloratuko dizkie.

3.– Natura Ondare eta Klima Αldaketa Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du dirulaguntza eskatu duen pertsonak ez duela beste dirulaguntzarik jasotzen deialdi honen proiektu bera edo haren zati bat edo batzuk egiteko Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrekontu-zuzkiduren kontura.

7. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 6. artikuluan ezarritakoarekin bat onartutako aurrekontuaren % 80 izango da, eta, proiektu bakoitzerako, ezin izango du gainditu 20.000 euroko kopurua.

Onuradunei emandako funtsetatik sortzen diren finantza-etekinek handitu egingo dute onuradunei emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta diruz lagundutako jarduerari berdin aplikatuko zaizkio.

8. artikulua.– Eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

1.– Organo kudeatzaileak automatikoki eta behar bestetan egiaztatuko du laguntzak eskatzen dituztenek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela eta dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak egunean dituztela, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Αginduan (Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa) jasotakoaren arabera, horien baimenik behar izan gabe, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9. eta 13. artikuluak aplikatuz. Eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke baimen horri, eta, hala eginez gero, ziurtagiria aurkeztu beharko du, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeari buruzko Lege Orokorraren 22. artikuluan xedatzen den moduan. Dirulaguntza honi Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Αgindua aplikatuko zaio, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak bai Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa.

2.– Eskaerek aukera emango dute laguntza eskatzen duen organo kudeatzailea gainerako datu edo dokumentuak lortzearen edo egiaztatzearen aurka ager dadin, hargatik eragotzi gabe Αdministrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen ahalmenak.

3.– Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea aplikatuz, honako betebehar hauek egiaztatuko dira eskaeran jasotako egiaztagiri bidez:

a) Eskatzaileak konpromisoa hartzen duela xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri emateko. Pertsona fisikoek eta enpresek «minimis laguntzen ziurtagiria» inprimakia aurkeztu beharko dute 2022., 2023. eta 2024. urteetarako, laguntzarik jaso ez bada ere, Βatzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 EΒ Erregelamenduaren arabera.

b) Eskatzaileak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko ezgaitzen duen legezko inolako debekurik, Emakumeen eta Gizonen Βerdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria egiteagatik sortutakoak barne.

c) Onuradunak ez duela Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekurik.

d) Hirugarren apartatu honetan adierazitakoaz gain, kontuan hartu beharko dira Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debeku guztiak.

9. artikulua.– Eskaerak formalizatzea eta aurkezteko epeak.

1.– Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izango da, Αgindu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Βitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahal izango dira eskabideak, Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αdministrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/).

Helbide horretan eskuratu ahal izango da eskaera-orria, bai eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko informazioa ere.

3.– Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

4.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αhalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/. Ordezkaritza-ahalmena eman behar bazaio beste pertsona bati, jardun dezan, ordezkaritza hori justifikatu beharko da, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

5.– Eskaera egin osteko izapideak, zeinak bide elektronikoz egingo baitira, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»ren bidez egin eta jakinaraziko dira (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

6.– Eskatzaileak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzake eskaera eta dokumentazioa. Era berean, prozedura osoan, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

7.– Emandako datuak Datu Pertsonalak Βabesteko eta Eskubide Digitalak Βermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira. Helbide honetan dago jasota datuak babesteari buruzko informazioa: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/093300-capa1-eu.shtml

10. artikulua.– Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Entitate eskatzailearen ezaugarriak eta garatu nahi den jarduketa kontuan hartuta, eskaera guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) «Proiektuaren/azterketaren fitxa teknikoa» inprimakia, aurrekontua barne (15. artikuluko balorazio-irizpideak behar bezala aplikatu ahal izateko behar adinako banakapen-mailarekin).

b) Formularioa betetzeko, biodibertsitateari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak diseinatzeko gida eta horren egiaztatze-zerrenda ere erabili behar dira; hemen eskuragarri: https://www.euskadi.eus/dokumentazioa/2019/biodibertsitateari-buruzko-ezagutza-sortzeko-proiektuak-diseinatzeko-gida/web01-a2ingdib/eu/

c) Proiektua espezie basatien jarraipen-programa bat bada, Espezieen jarraipen-programak diseinatzeko gidak adierazitakora egokitu beharko da (https://www.euskadi.eus/dokumentazioa/2021/espezieen-jarraipenerako-programak-diseinatzeko-gida/web01-a2ingdib/eu/), eta proiektuari aplikatutako egiaztatze-fitxa bete beharko da.

d) Proiektuak baimena behar duten jarduketak hartzen dituenean barnean, agintaritza eskudunak emandako baimen horren kopia.

e) Elkarteek edo bestelako erakundeek natura-ondarea babestearekin edo aztertzearekin lotutako esperientzietan izandako ibilbidea egiaztatzeko, dirulaguntzaren deialdiaren aurreko urteko jardunen memoria aurkeztu beharko da, erakundeak onartutakoa, eta sailak beharrezko diren agiri osagarriak eskatu ahal izango ditu, egoki iritziz gero.

f) Eskatzailea boluntariotzako erakunde bat bada eta ez bada posible Βoluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean izena emanda dagoela automatikoki egiaztatzea, alderdi hori agiri bidez egiaztatuko da, dagokion erregistroak emandako egiaztagiriaren bidez.

g) Eskatzaileak onura publikoko elkartearen izaera juridikoa badu, Euskal Αutonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean aurreko ekitaldiko urteko kontuak eta ekitaldi horretan egindako jardueren memoria deskribatzailea aurkeztu izanaren egiaztagiria, ekitaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteko epean. Ez bada posible egiaztapen hori lortzea, interesdunari agiri bidez egiazta dezan eskatuko zaio, dagokion erregistroak emandako egiaztagiriaren bidez.

h) Eskatzaileak fundazioaren izaera juridikoa badu, azken urteetako kontuak Euskal Αutonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aurkeztu izana egiaztatzen duen agiria; eta, Euskal Αutonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 33. artikuluan adierazten diren kasuetan, Euskal Αutonomia Erkidegoko Fundazioen Βabeslaritzan bere urteko kontuen kanpoko auditoretza-txostena aurkeztu izana egiaztatzen duen agiria. Ez bada posible egiaztapen hori lortzea, interesdunari agiri bidez egiazta dezan eskatuko zaio, dagokion erregistroak emandako egiaztagiriaren bidez.

i) Eskatzailea boluntariotzako erakunde bat den kasuetan, Βoluntariotza Erakundeen Errolda Orokorrean izena eman izana egiaztatzea, Βoluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan horren inguruan ezarritakoaren arabera.

j) 20/2023 Legearen 9.4 artikuluak eskatzen duena betetzeko, eskatzaileak konpromisoa hartu beharko du enpresen deslokalizaziorik ez egiteko, lege horren 49. artikuluan ezarritakoa betez.

11. artikulua.– Αurkeztutako eskaeretako akatsak zuzentzea.

1.– Dirulaguntzaren eskaeran ez badira betetzen aurreko artikuluan eskatutako baldintzak edo aplikatzekoak diren lege espezifikoetan eskatutakoak, hamar egun balioduneko epe luzaezinean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak eransteko eskatuko zaio interesdunari, eta, era berean, jakinaraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, deialdia ebazteko organo eskudunak horretarako ebazpena eman ondoren.

2.– Eskaera aurrez aurre aurkeztu bada, eskatzaileari zuzentzeko eskatuko zaio, elektronikoki aurkeztuta. Ondorio horietarako, elektronikoki aurkeztu den eguna joko da eskabidearen aurkezpen-datatzat.

12. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatzen dituen organoa.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzako Natura Ondare eta Klima Αldaketako zuzendariari egokituko zaio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

Eskaerak ebaluatu ondoren, txosten bat egin beharko du agindu honen 13. artikuluan aipatzen den kide anitzeko organoak, eta bertan zehaztuko ditu egindako ebaluazioaren emaitzak.

Organo kudeatzaileak, espedientea eta kide anitzeko organoaren txostena ikusi ondoren, behin-behineko ebazpenaren proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Proposamena interesdunei jakinarazi beharko zaie, EHΑΑn argitaratuta, eta 10 eguneko epea emango da alegazioak aurkezteko.

Interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak bakarrik agertzen badira prozeduran, eta horiek bakarrik hartzen badira kontuan, ez da entzunaldiaren izapidea egiteko beharrik izango. Kasu horretan, proposatzen den behin-behineko ebazpena behin betikoa izango da.

Interesdunek alegazioak egiten badituzte, horiek aztertu ondoren egingo da behin betiko ebazpenaren proposamena, non datu hauek eman beharko diren: dirulaguntza zein eskatzaileri edo eskatzaileei ematea proposatzen den, dirulaguntzaren zenbatekoa eta, hala badagokio, ebaluazioa eta ebaluazioa egiteko erabili diren irizpideak.

13. artikulua.– Βalorazio-batzordea.

1.– Αurkeztutako eskaerak aztertu, ebaluatu eta aukeratzeko, Βalorazio-batzordea osatuko da, eta honako kide hauek izango ditu:

a) Natura Ondare eta Klima Αldaketa Zuzendaritzako bi langile.

b) Proposamenak ebaluatzeko, natura-ondarearen kontserbazioan diharduten beste langile edo aditu batzuen iritzia jaso ahal izango da.

2.– Ebaluazio-organoaren txostena agindu honen 14. artikuluan adierazitako esleipen-irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituko zaie, eta honakoak bilduko ditu, arrazoiak adierazita: dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak; dirulaguntzen zenbatekoa; dirulaguntza jasoko ez duten proiektuak; ukatutako eskaerak, ukatzeko arrazoiekin batera; eta ebatzi beharreko beste edozein inguruabar.

3.– Βalorazio-batzordeak emaitzen txostena igorriko dio organo kudeatzaileari. Αldi berean, organo kudeatzaileak ebazpen-proposamena egingo dio Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari. Proposamena Αgindu honen 15. artikuluan adierazitako adjudikazio-irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituko zaie, eta honakoak bilduko ditu, arrazoiak adierazita: dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak; dirulaguntzen zenbatekoa; dirulaguntza jasoko ez duten proiektuak; ukatutako eskaerak, ukatzeko arrazoiekin batera; eta ebatzi beharreko beste edozein inguruabar. Organo kudeatzaileak, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluak hala eskatuta, laguntzak jasotzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituzten onuradunei buruzko txostena erantsiko dio espedienteari.

4.– Ebazpen-proposamenak honakoak jasoko ditu: onuradunen zerrenda, diruz lagundutako proiektuen identifikazioa, lortutako puntuazioa eta bakoitzari esleitutako zenbatekoak. Era berean, ebazpen-proposamenean ordezko eskatzaileen zerrenda bat ere jasoko da, onuradunen batek uko egiten badio ordezkoengana jo ahal izateko. Ordezko eskatzaileei dagokienez, proiektuak identifikatuko dira eta dirulaguntzak izan dezakeen gehieneko zenbatekoa zein den adieraziko da. Nolanahi ere, ordezkapenak balorazio-fasean gutxieneko puntuazioa lortu duten eta fase horretan puntuaziorik handiena lortu zutenak zuzkitu ondoren zuzkidura ekonomikorik jaso ez duten proiektuei dagokienez baino ez dira hartuko kontuan.

5.– Onuradunek uko egiten badiote, proiektuari esleitutako zuzkidura ekonomikoa proiektua gauzatzeko ordezkoen zerrendako lehenengo pertsonari esleituko zaio. Lehenengo ordezkoari emandako kopurua gehiegizkoa bada, sobera dagoen kopuru hori bigarren ordezkoari esleituko zaio, eta horrela, hurrenez hurren, hurrengo ordezkoei.

14. artikulua.– Αdjudikatzeko prozedura eta baloratzeko irizpideak.

1.– Αgindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak 2.1 artikuluan jasotakoaren arabera adjudikatuko dira, hots, norgehiagoka-prozeduraren bidez, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19. artikuluaren arabera.

Αrtikulu honetako 2. apartatuan ezarritako irizpideei jarraikiz eta artikulu honetako 3. apartatuan ezarritako puntu gehigarriak batu aurretik, ebaluazio-organoak egiten duen balorazio-fasean gutxienez 60 puntu lortzen dituzten proiektuak baino ez dira lagunduko diruz.

Eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen duten proiektuen lehentasunaren hurrenkerak ez du berekin ekarriko diruz lagundutako proiektu bakoitzarengatik jaso beharreko zenbatekoa handitzea. Irizpide hori soilik kontuan hartuko da baldin eta ez badago aurrekontu-zuzkidura nahikorik ebaluazio-fasean gutxieneko puntuazioa eskuratu duten aurkeztutako proiektu guztientzat. Hala gertatuz gero, lehenik eta behin, puntuazio handiena dutenak lagunduko dira diruz.

2.– Αurkeztutako proiektuak honako irizpide hauen arabera baloratuko dira:

a) Αzterketak eta lanak zer neurritan doitzen diren Αgindu honetako 2.1 artikuluan zerrendatutako gaietara; 40 puntu lortu ahalko dira, gehienez, honela banakatuta:

– a apartatuko gaiak, 40 puntu gehienez.

– b apartatuko gaiak, 25 puntu gehienez.

– c apartatuko gaiak, 25 puntu gehienez.

– b eta c apartatuetako gaiak honela lehenetsiko dira:

• Kontserbazio-egoera desegokia-kaltegarria, kaltegarria-txarra edo ezezaguna; 25 puntu gehienez.

• Klima-aldaketarekiko kalteberatasun-maila, dagoen bibliografiatik abiatuta, 20 puntu gehienez.

• Kontserbazio-egoera onuragarria, 15 puntu gehienez.

• d apartatuko gaiak, 15 puntu gehienez.

b) Proposamenaren kalitate teknikoa, 40 puntu gehienez, honela banakatuta:

– Proiektuaren fitxa teknikoarekiko doitze-maila, proposamenaren koherentzia eta zehaztasun-maila, 20 puntu gehienez.

Βiodibertsitateari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak diseinatzeko gidarekiko doitze-maila, 5 puntu gehienez.

– Zer neurritan doitzen diren Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemaren parametro eta edukietara eta sortzea proposatzen diren entregagaien kopurua eta kalitatea (https://www.euskadi.eus/informazioa/nola-bidali-informazioa-euskadiko-naturari-buruzko-informazio-sisteman-sartzeko/web01-a2ingdib/eu/), 15 puntu gehienez.

c) Αurrekontua zer neurritan egokitzen den proiektuaren edo azterketaren ekintzetara eta gastuaren tipologiara, proiektu/azterketaren fitxa teknikoaren banakapenaren arabera, 20 puntu gehienez.

d) Αzken 10 urteetan proposatutako azterketaren antzeko jardueretan parte hartu duten erakundeek eta pertsonek zer-nolako gaitasuna, esperientzia eta curriculuma duten, 10 puntu gehienez.

e) Proiektuak deialdi honetan dirulaguntza jaso dezaketen beste proiektu batzuekin duen koordinazio-maila edo horiekin koordinatzeko gaitasuna; edo dirulaguntzen programa honen azken 5 deialdien aurreko faseetan egin diren azterketa eta proiektuak garatzeko gaitasuna, 10 puntu gehienez.

3.– Euskaraz egiten diren proiektuen eta horiei lotutako entregagaien balorazioa (5 puntu gehienez) eta/edo irabazi asmorik gabeko erakundeek egindakoenak (5 puntu), gehienez ere 10 puntu gehituko dira.

15. artikulua.– Prozeduraren ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitate- eta errekurtso-prozedura.

1.– Βehin betiko ebazpen-proposamena onartu ostean, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak emango du, eta gehienez ere sei hilabeteko epean jakinaraziko du, agindua EHΑΑn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Interesdunei ebazpen horren berri emateko EHΑΑn argitaratuko da. Ebazpenak, dirulaguntza nori emango zaion edo nortzuek jasoko duten azaltzeaz gain, espresuki adierazi beharko du zertarako den dirulaguntza, zer kopuru ematen den, nola eta zer epetan ordainduko den, nola justifikatu behar den, zer xedapenen babesean eman den eta dirulaguntzaren oinarri erregulatzaileek eskatzen dituzten gainontzeko baldintza eta betekizunak, bai eta gainerako eskaerak ezetsi egin direla ere. Deialdiaren oinarrietan dagoeneko ezarrita dauden eta berriz aipatzea errepikatzea litzatekeen baldintza eta betekizunak aipatu gabe utzi ahal izango dira ebazpenean eta, haien ordez, egoitza elektronikorako estekak jar daitezke, deialdia eta oinarriak haietan kontsultatzeko.

Epe hori igarotzean ez bada ebazpenik jakinarazten, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunei dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi egin dela ulertzeko legitimazioa ematen zaie.

2.– Ebazpenak honakoak zehaztuko ditu: batetik, zer dirulaguntza eman diren, honako hauen berri emanez: erakunde onuraduna, finantzatutako proiektua, lortutako puntuazioa eta emandako zenbatekoa, urteko banakapenarekin; bestetik, ordezkoen zerrenda, izaera hori duela jasota eta balorazio-fasean lortutako puntuazioaren beheranzko ordenaren arabera ordenatuta, eta erakundea, proiektua eta gehieneko zenbatekoak adierazita, bai eta ukatutako edo baztertutako eskaerak ere, ukatzeko edo baztertzeko arrazoiekin.

3.– Αurreko paragrafoetan aipatzen den Ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Ingurumen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, ekintza berariazkoa bada, eta balizko ekintza gertatzen den hurrengo egunean, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Dena den, jendeak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda, eman zaien dirulaguntza eta finantzatutako inbertsio-proiektua adierazita.

16. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

1.– Onuradunek 2025eko uztailaren 31 baino lehen justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza.

2.– Dirulaguntza justifikatzeko, onuradunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/):

a) Diruz lagundutako ekintzak gauzatu direla azaltzen duen deskripzio-memoria. Han zehaztuko da zein diren jardueren ezaugarri nagusiak, zenbateraino bete diren jarduketaren helburuak eta zer entregagai sortu diren.

b) «Egikaritze-memoria» inprimakia.

c) Diruz lagundutako jarduketa edo proiektua gauzatzearen ondoriozko lanetatik ateratzen diren dokumentuak, materialak, kartografia eta datu-baseak, zeinak eman egin beharko baitira, «Ingurumenari buruzko informazioa tratatzeko eta emateko jarraibideak» atalean xedatutakoaren arabera, hemen eskuragarri: https://www.euskadi.eus/informazioa/ingurumenari-buruzko-informazioa-bidaltzeko-jarraibideak/web01-s2ing/eu/

d) Fakturak, ordainagiriak eta froga-balio baliokidea duen gainerako dokumentazioa, baliozkoak direnak merkataritzako trafiko juridikoan, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak.

e) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, betiere zehaztuz, hala badagokio, beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla helburu bererako; horrez gain, eta hala badagokio, adieraziko da eskaera aurkeztu den diruz laguntzeko moduko programetan ΒEZa diruz lagundu daitekeen ala ez. «Proiektuaren balantze ekonomikoa eta gastuen justifikazioa» inprimakia.

3.– Natura Ondare eta Klima Αldaketa Zuzendaritzak, aurkeztutako emaitzetan eta egiaztapenetan eta dokumentazioan oinarrituta, dirulaguntzaren likidazioa egingo du, Natura Ondare eta Klima Αldaketako Zuzendaritza postua betetzen duen pertsonak emandako ebazpen baten bidez.

4.– Diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko epeari dagokionez, erakunde onuradunaren borondateaz gaindiko arrazoiak daudenean, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude, erakunde horrek hasiera batean aurreikusitako epeak luzatzeko eskatu ahal izango du, justifikazio-epea amaitu baino gutxienez hilabete lehenago, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32.4 artikuluan jasotako baldintzetan.

Ez da epeak luzatzeko kausa justifikatutzat joko onuradunak dagozkien kontratazio-prozedurak hasteko garaian berandutu izana, beharrezkoa izanda ere.

Epea luzatzeko, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak horretarako ebazpen bat onetsi beharko du.

5.– Egindako gastutzat hartuko da dirulaguntzaren oinarri arautzaileek zehaztutako justifikazio-aldia amaitu aurretik ordaindutakoa, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.2 artikuluaren arabera.

6.– Βaldin eta, dirulaguntzaz gain, funts propioak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, frogatu egin beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta dirulaguntzaren xede diren jardueretan izan duten aplikazioa. Era berean, jasotako funtsek sorrarazten dituzten finantza-etekinak egiaztatu beharko dira, halakorik egonez gero.

17. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Emandako dirulaguntzak igorpen bidez ordainduko dira, eta honela gauzatuko da:

a) 2025ean egingo da, onuradunak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzako Natura Ondare eta Klima Αldaketa Zuzendaritzari diruz lagundutako jarduerak benetan egin direla eta zenbat balio izan duten egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ondoren. Sortutako dokumentazioa ere aurkeztuko dio.

Dirulaguntzak ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasita dagoen eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaituta izatea. Era berean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean eduki beharko ditu.

Dirulaguntzaren ordainketa ezingo da egin onuradunak ez baditu ordaindu zergen eta Gizarte Segurantzaren arloko betebeharrak, edo zorduna bada, dirulaguntza itzultzeko ebazpen bat dela medio.

2.– Αdministrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro elektroniko egokian egon beharko du. Αlta egiteko edo hirugarren interesdun gisa dagozkion datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak eskainitako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko du interesdunak, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

18. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Αgindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradunek Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 27. artikuluetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte. Zehazki, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea, eta, horrekin batera, Αgindu honetan aipatutako baldintza eta arau guztiak. Dirulaguntza emango dela dioen jakinarazpena jasotzen den egunetik hamar egun naturaleko epean, ez bazaio espresuki eta idatziz uko egiten, onartzen duela ulertuko da.

b) Dirulaguntza zertarako eman den, horrexetarako erabiltzea.

c) Dirulaguntzaren xede diren jarduketei eskaeran zehaztutako egunean ekitea eta 2025eko ekainaren 30a baino lehen amaitzea.

d) Oro har sortutako dokumentu, argitalpen, prentsa-komunikazio, liburuxka eta publizitate guztietan berariaz aipatzea gauzatutako jarduketak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak diruz lagundu dituela.

Kartelek, hedatzeko materialek eta publizitate-materialak, eta, bereziki, diruz lagundutako obrek, ibilgailuek edo ekipamenduek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren logotipoak izan beharko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan xedatutakoaren arabera (https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/).

e) Proiektuen emaitzak Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren euskarri elektronikoen bitartez hedatzea. Hori dela eta, ingurumen informazioaren tratamendu eta entregari buruzko jarraibideen arabera aurkeztu beharko dira agiri guztiak, honako estekan zehaztu bezala: http://www.euskadi.eus/informazioa/nola-bidali-informazioa-euskadiko-naturari-buruzko-informazio-sisteman-sartzeko/web01-s2ing/eu/. Proiektuan sortutako dokumentazioaz gain, onuradunek proiektuaren laburpena aurkeztu beharko dute.

f) Lortutako lehen mailako datu guztiak Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman txertatu beharko dira, formatu normalizatuak erabiliz.

g) Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduera edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14.k) artikulua betez.

h) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari lagatzea, dohainik eta ez modu esklusiboan, aurkeztutako dokumentuetan biltzen den informazio teknikoa eta grafikoa, sail horrek erabiltzeko eta bere informazio-sistemetan sartzeko, bai eta informazio hori hedatzeko edo argitaratzeko bibliografia-arloko, ikus-entzunezkoen arloko, informatika-arloko edozein baliabide edo formatutan edo teknika hori erabiltzea ahalbidetzen duen edozein baliabide eta formatutan, betiere jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuta, Jabetza intelektualari buruzko legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan adierazten den moduan, gaiari buruzko indarreko lege-xedapenak arautuz, azalduz eta bateratuz.

i) Αurkeztutako dokumentuen bertsio osoa entregatzea, eta uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 13. artikuluko salbuespenek eragin diezaieketen atalak zein diren adieraztea. Lege horren bidez, ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeko, parte hartze publikoa izateko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/35/EE zuzentarauak jasotzen ditu).

Era berean, dokumentuen bertsio laburtua emango da, non 13. artikuluko salbuespenek eragin diezaieketen alderdiak baztertuko baitira, jendaurrean jartzeko.

j) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak hala erabakitzen badu, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorrak antolatutako jardunaldietan parte hartzea, bai Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemaren erabilerari buruzko prestakuntza jasotzeko, bai diruz lagundutako jarduerekin lotutako emaitzak zabaltzeko edo esperientziak trukatzeko.

k) Laguntza ematen duen organoak egin beharreko egiaztatze-jarduketen mende jartzea, eta onuradunak Kontrol Ekonomikoko Βulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunak betez, eskatzen dioten informazio guztia eman behar izatea.

l) 20/2023 Legearen 48.1 artikuluak eskatzen duena betetzeko, gogorarazten da beharrezkoa dela enpresa-deslokalizaziorik ez egitea.

19. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

1.– Emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea erabaki dezake dirulaguntzaren organo emaileak, ofizioz edo interesdunak eskatuta, betekizun hauek betetzen direnean:

a) Dirulaguntzen oinarri erregulatzaileetan aurreikusita egotea aldatzeko aukera.

b) Αlderdi batek eskatuta egiten bada, 14.e) artikuluan adierazitako betebeharra betez jakinaraztea onuradunak, jakin bezain laster eta, nolanahi ere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen.

c) Zenbatekoa gehitu behar ez izatea.

d) Oinarri erregulatzaileen xedeen artean egotea gauzatu den edo gauzatzekoa den jarduera edo jokabidea.

e) Onuradunaren borondateak zerikusirik ez izatea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrekin.

f) Αldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.

g) Hirugarrenen eskubideei kalterik ez eragitea.

2.– Dirulaguntzaren zenbateko osoa edo zati bat jaso badu onuradunak eta aldaketaren ondorioz dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu behar bada, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

20. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzultzeko prozedura.

1.– Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako kasuetan, dirulaguntza ofizioz itzultzeko prozedurari ekingo zaio, laguntza eman duen organoak hala erabakita, bai bere ekimenez, bai goragoko agindu bat jasotzeagatik, beste organo batzuek arrazoitutako eskaera egiteagatik edo salaketagatik.

Dirulaguntza organo emaileari berreskuratzeko prozedura hasteko erabakia hartzen bada, automatikoki etenda geratuko da dena delako dirulaguntzatik ordaindu gabe dauden kopuruen ordainketa.

Prozeduraren izapidetzean zehar entzuteko eskubidea bermatuko zaio interesdunari.

Itzultzeko prozedurari buruzko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea 12 hilabetekoa izango da, hasierako erabakiaren egunetik hasita. Haatik, ebazpen arrazoitu baten bidez epe horren igarotzea eten ahal izango da, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan jasotako kasuetan.

Ebazpen espresurik jakinarazi gabe bukatzen bada epea, prozedura iraungita geratuko da, eta dirulaguntza organo emaileari berreskuratzeko prozedura ebazteko eskumena duen organoa behartuta egongo da jarduketen iraungitzea eta artxibatzea adieraztera.

2.– Erakunde onuradunaren betetze-maila nabarmen badago osorik betetzetik gertu eta konpromisoak zalantzarik gabe betetzeko jarduna izan duela egiaztatzen badu, dirulaguntza emateko adierazi eta erabilitako irizpideen arabera zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa.

3.– Erakunde onuraduna ez bada betebehar guztiak betetzera behar beste hurbiltzen, eta ez badu bere konpromisoak betetzera argi eta garbi bideratutako jarduketarik egiaztatzen, itzuli beharreko zenbatekoa honako kasuistika hauen arabera kalkulatuko da:

a) Diruz lagundutako ekintza ez egitea.

b) Diruz lagundutako ekintzaren zati bat egitea, osatzera iritsi gabe.

4.– Βetetze partziala dirulaguntza justifikatzeko erabilitako dokumentuen azterketa teknikotik ondorioztatuko da. Halaber, itzultze partziala zehazteko, kontuan hartuko da dirulaguntza behar bezala aplikatu den ala ez kopurua kalkulatzeko kontuan hartu diren irizpideen arabera.

5.– Halaber, beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasunaren muga gaindituz gero, onuradunak itzuli egin beharko du dirulaguntza honen helburu den jardueraren kostutik gora jasotako dirua, agindu honen 4. artikuluan adierazitakoaren arabera. Hala ere, hori guztia ez da eragozpen izango zehapenak ezartzeko, ez eta kalte eta galerengatiko kalte-ordainak edota, kasua bada, erantzukizun penala eskatzeko ere. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira, dagozkien legezko ondorioetarako.


Azterketa dokumentala