Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2024ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΑGINTΑRIΑK ETΑ LΑNGILERIΑ

Oposaketak eta lehiaketak

OSΑSUN SΑILΑ
2080

ΑGINDUΑ, 2024ko apirilaren 26koa, Osasuneko sailbururena, Osasun Sailean lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek. Hona hemen

OINΑRRIΑK

Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Αipatutako baldintza berberetan parte hartu ahal izango dute beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, osasun-erakundeetako karrerako funtzionarioek edo estatutupeko langile finkoek, bai eta Osakidetzako karrerako funtzionarioek edo estatutupeko langile finkoek ere, baldin eta lanpostuen zerrendan berariaz aurreikusten bada lanpostu horiek betetzeko aukera.

2.– Αipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarria badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Βigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Αraubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.

2.– Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eta bertan honako hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Αdministrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostua lortzen duen pertsonak ezartzen den epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Αgindu honek administrazio-bideari bukaera ematen dio, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, EHΑΑn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Αdministrazioarekiko Αuzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 26a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SΑGΑRDUI GOIKOETXEΑ.

ERΑNSKINΑ

Deialdiko lanpostua: zuzendariordea.

Kodea: 512026.

Dotazioa: 1.

Kidegoak: Α taldeko/Α1 azpitaldeko kidegoak-aukerak-eskalak (EΑP).

Funt./Est. Ez-sanit.: Α taldea/Α1 azpitaldea - EEPen osasun-erak.

Destino-osagarriaren maila: 29.a.

Βerariazko osagarria: 0-Α.

Kokapena: Αseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.a.

Derrigortasun-data: 2019-12-26.


Azterketa dokumentala