Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 24koa, HABEko zuzendariarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titulartasuneko euskaltegi publikoei, 2023-2024 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 2118
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/24
  • Argitaratze-data: 2024/05/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko irailaren 6ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei 2023-2024 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egin eta horiek emateko baldintzak eta prozedura arautzen dituen HABEko zuzendariaren 2023ko abuztuaren 31ko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. HABEko zuzendariaren 2023ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2024ko apirilaren 24a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.