Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Kontseilua arautzeko dekretua onartu du (Gobernu Bilera 2024-4-30)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu ondarearen ekainaren 23ko 5/2022 Legeak bere 21.2 artikuluan jasotzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen eta Dokumentu ondarearen Kontseilua sortzeko beharra. Gobernu Kontseiluak gaur onartu duena Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen dekretua da. Kontseilu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen Sistemaren kudeaketan aholkularitzaz arduratzen den diziplina anitzeko kide anitzeko organoa da, eta orain arteko Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Aholku Kontseilua ordezkatuko du.

Honako hauek izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Kontseiluaren zereginak:

  • Agiriak eta artxiboak kudeatzeari buruzko edozein arauren gaineko informazioa ematea erakunde desberdinei
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen Sisteman sartuta ez dauden sektore publikoko entitateen titulartasuneko dokumentuei dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu Ondareari buruzko deklarazio- eta kanporatze-prozeduretan irizpenak egitea.
  • Profil profesionalen katalogo bat proposatzea, erreferentzia gisa, maila eta funtzio bakoitzerako eskatutako titulazio eta gaitasunekin.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen Sistema kudeatzeko eskumena duen zuzendaritzak eskuordetzen dizkion eginkizunak eta araudiak ezartzen dituenak betetzea.

Guztira 18 kidek osotuko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Kontseilua. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako, EUDEL-eko, hiru foru aldundietako, Batzar Nagusietako, Euskadiko Artxibo Historikoko ordezkariek zein artxiboen eremuan adituak direnek osotuko dute Kontseilua.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)