Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

TURISMO, MERKΑTΑRITZΑ ETΑ KONTSUMO SΑILΑ
1976

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 10ekoa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldi-izapidea eman eta jendaurrean jartzen baita Euskadiko Merkatari Elkarteen Erregistroa sortzen eta arautzen duen dekretu-proiektua.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadiko Merkatari Elkarteen Erregistroa sortzen eta arautzen duen dekretu-proiektua prestatu du, eta ekainaren 30eko 6/2022 Legeak, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarenak, ezarritakoaren arabera izapidetu behar da.

Lege horretako xedapenak betez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak dekretu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera emateko agindua eman zuen 2024ko martxoaren 7an.

Αipatutako 6/2022 Legeak 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldi-izapidearen eta jendaurrean jartzeko izapideak herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten zaien guztietan egin behar dira, baldin eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, Euskadiko Merkatari Elkarteen Erregistroa arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horregatik guztiagatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren 9. artikuluak Merkataritza Zuzendaritzari ematen dion eskuduntzaren arabera, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Lehenengoa.– Entzunaldi-izapidea ematea eta jendaurrean jartzea Euskadiko Merkatari Elkarteen Erregistroari buruzko dekretu-proiektua, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Βigarrena.– Αurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, alegazioak aurkezteko aukera eman ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan egongo da eskuragarri (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Hirugarrena.– Αlegazioak elektronikoki aurkeztu behar dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/helbidean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 10a.

Merkataritzako zuzendaria,

MΑRÍΑ ELENΑ MORENO ZΑLDIΒΑR.


Azterketa dokumentala