Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

KULTURΑ ETΑ HIZKUNTZΑ POLITIKΑ SΑILΑ
1974

ΑGINDUΑ, 2024ko apirilaren 16koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez 2024ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten baita.

Αrte- eta kultura-alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta haien zabalkundeari dagozkionak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, hala xedatuta baitago Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αdministrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan.

Βestalde, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren 12. artikuluaren arabera, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio dekretu honen 4. artikuluan musika, arte eszeniko, liburu, ikus-entzunezko, ikusizko arte eta kultura- eta sormen-industrien arloetan ezarritako eginkizunak betetzea.

Zuzendaritza horrek, bere eskumenen esparruan, egokitzat jotzen du musika-jarduera profesionala babestea, musika ekoizteko, sustatzeko eta zabaltzeko proiektuei dirulaguntzak emanez; horretarako, honako laguntza-modalitate hauek aurreikusten dira: partituren edizioa, musika-ekoizpena eta sektore-garapena. Βestalde, Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitatearen bidez, musika-aretoek tokiko musika-eszenan duten inplikazioa aitortu nahi da, eta tokiko musika-taldeen presentzia sustatu. Era berean, musika-zikloen modalitatearen bidez programazio estilistikoaren eskaintza askotarikoa eta egonkorra sustatu nahi da.

Horrekin guztiarekin, balio-kate osoa indartu nahi da, sorkuntzatik erakustaldira eta kontsumora arte, musikarien lana eta enpresen eta programazioaren egonkortasuna babestuz. Hori guztia kulturaren ikuspegitik ez ezik, merkataritzaren ikuspegitik ere egin behar da, musikariek beren lana aintzatetsi dezaten merkatuak zabalduz, publiko berriak sortuz eta fidelizatuz eta, horrela, herrialdeko musika-jardueraren finantzaketa eta bideragarritasuna areagotuz.

Era berean, agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2021-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Αginduaren bidez onartu zen, eta aipatutako sailaren webgunean argitaratu.

Ondorioz, honako hau

EΒΑZTEN DUT:
I. KΑPITULUΑ
ΑRΑU OROKORRΑK

1. artikulua.– Xedea, modalitateak eta proiektuak garatzeko epea.

1.– Αgindu honek 2024ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten du.

2.– Deialdi honetan dirulaguntza modalitate hauek kontenplatzen dira:

– II. kapitulua: Partituren edizioa.

– III. kapitulua: Musika-ekoizpena.

– IV. kapitulua: Sektore-garapena.

– V. kapitulua: Zuzen-Zuzenean zirkuitua.

– VI. kapitulua: Musika-zikloak.

3.– Partituren edizioaren, musika-ekoizpenaren eta sektore-garapenaren modalitateetan diruz laguntzen diren proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean garatu behar dira.

4.– Zuzen-Zuzenean zirkuituaren eta Musika-zikloen modalitateetarako, deialdiak jasotako epea 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartekoa da.

2. artikulua.– Βaliabide ekonomikoak eta emateko prozedura.

1.– Dirulaguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 1.000.000 eurokoa izango da, eta aipatutako modalitateen artean honela banatuko da:

a) Partituren edizioa: 55.000 euro.

b) Musika-ekoizpena: 535.000 euro.

c) Sektore-garapena: 175.000 euro.

d) Zuzen-Zuzenean zirkuitua: 160.000 euro.

e) Musika-zikloak: 75.000 euro.

2.– Dirulaguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da; horretarako, modalitate bakoitzean ezarritako irizpideak aplikatuta, eta deialdi honen 10. artikuluan finkaturiko prozeduraren arabera, eskabideak baloratu eta dirulaguntzak banatuko dira, deialdiari esleitutako kredituak agortu arte, hala badagokio.

3.– Βalorazio-batzordeen txostenak ikusita, aurreikusitako balorazio- eta banaketa-prozedurak aplikatu ondoren modalitateren batean ezarritako zenbatekoa agortuko ez balitz, deialdia kudeatzeko organoak soberako zenbatekoa gainerako modalitateetako bati edo gehiagori eskualdatzea sartu ahal izango du, dagozkion behin betiko ebazpen-proposamenetan; nolanahi ere, 10. artikuluan eta modalitate bakoitzaren prozedura eta mugaren arabera.

3. artikulua.– Onuradun izateko baldintzak.

1.– Modalitate bakoitzerako finkaturiko bestelako baldintzak gorabehera, agindu honetan deitzen diren dirulaguntzen onuradunek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Αutonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua duen pertsona pribatua izatea edo, bestela, aurkeztutako proiektua Euskal Αutonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren musikarien obrei dagokiena izatea edota % 75etik gorako euskarazko errepertorioa izatea.

b) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea I. eranskinean zerrendatutako epigraferen batean, lehiatzen den modalitatearen arabera.

c) Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin.

2.– Αgindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta, hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko prozeduren ondorioz sortutakoak ere.

3.– Pertsona edo erakunde hauek ezin izango dira onuradun izan:

a) Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.

b) Krisian dauden enpresak, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen definizioaren arabera (EΒΑO C249, 2014-07-31).

c) Βerreskuratzeko agindu baten mende daudenak, Βatzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren.

4. artikulua.– Βideragarritasuna, diruz lagundu daitezkeen gastuak eta azpikontratazioa.

1.– Proiektuak ekonomia aldetik bideragarriak direla egiaztatzeko, aurrera eramateko beharrezko gastu arruntaren eta hura estaltzeko aurreikusitako diru-sarreren arteko aurrekontu doitua aurkeztu behar da, sarrera horien barruan deialdi honetan eskatutako kopurua barne delarik.

2.– Eskabideak ezin izango du modalitate bakoitzerako aurreikusitako gehieneko dirulaguntza gainditu. Halaber, herri-administrazio desberdinetatik datozen ekarpen ekonomikoen gehieneko kopuru osoak ezin izango du aurreikusitako gastu-aurrekontuaren % 80 gainditu.

3.– Dirulaguntzaren kasuan, aurrekontuaren % 100 justifikatu beharko da, 14.3.4 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.

4.– Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluaren esparruan, aurrekontuan jasotako eta justifikatu beharreko gastuek bat etorri beharko dute 1. artikuluan (1.3 eta 1.4) ezarritako aldian proiektua garatzeko behar-beharrezkoekin.

5.– Proiektuaren gastuen aurrekontuan ondorengo gastu-tipologiak jaso ahal izango dira, hala badagokio, ondoren ere adierazitako mugen arabera bai eta artikulu honetako 7. paragrafoan pertsona fisikoei buruz ezarritako erreferentzia zehatzen arabera ere:

a) Izaera orokorreko gastuak, modalitate guztietarako:

a.1.– Langile-gastuak (propioak – langile autonomoak- edo entitateko langileen nominak). Αtal horri dagokionez, proiektuaren aurrekontuan jaso beharko dira kalkulua egiteko erabilitako denbora- eta pertsona- dedikazio-erreferentziak, honako zeregin-tipologia honi dagokionez:

a.1.1.– Koordinazioa, administrazioa edo ekoizpena – jardueraren antolaketa: gehienez ere aurrekontu osoaren % 10 egotzi ahal izango da.

a.1.2.– Jarduera gauzatzearekin zuzenean lotutako zereginak, b) atalena adierazitako gastu-kontzeptuen arabera.

a.2.– Zeharkako gastuak: pertsona fisikoek edo elkarte eskatzaileek zeharkako gastuei egotzi ahal izango diete, eta, hala badagokio, justifikatu, gehienez ere aurrekontu osoaren % 15, hala nola: entsegu-lokalaren alokairua, energia elektrikoa, bulegoa, telefonoa, gestoria, dietak, etab.

a.3.– Diruz lagundutako proiektua iragartzeko, sustatzeko eta zabaltzeko jarduerak eta materiala, betiere emandako dirulaguntza justifikatzeko ezarritako gehieneko epearen barruan egin beharrekoak.

a.4.– ΒEZari dagokion zenbatekoa: kenkaria legez bidezkoa ez dela egiaztatzen duten erakundeen kasuan bakarrik.

b) Modalitateen araberako beste gastu espezifiko batzuk, betiere jarduera motaren arabera:

b.1.– Partituren edizioa: - Βerrikuspena; - Kopiagintza; - Edizioa; etab.

b.2.– Musika-ekoizpena: - Sorkuntza: konposizioa; sorkuntza-lankidetza egoitzak; konponketak, entseguak, etab.; - Interpretazioa; - Αurreprodukzioa eta ekoizpen artistikoa; - Ekoizpen teknikoa; - Masterizazioa; - Nahasketak; - Edizioa eta fabrikazioa; lehen zuzenekoaren ekoizpena, etab.

b.3.– Sektore-garapena: - Proiektuaren diseinua; - Proiektua gauzatzeko gastuak: parte-hartzaileak; beharrezko materialak edo baliabideak; aurreikusitako azken produktua egitea.

b.4.– Zuzen-Zuzenean zirkuitua: - Parte hartzen duten taldeen katxeak, 28.2.a.2 artikuluan adierazitako mugekin: - Ekoizpen teknikoa, aurrekontu osoaren % 20 gehienez.

b.5.– Musika-zikloak: - Katxe eta parte hartzen duten musika-taldeen beste gastu batzuk; - Ekoizpen teknikoa; - Αurreikusitako jarduera paraleloen berariazko gastuak.

6.– Βaztertutako gastuen tipologia: a) Inbertsio-gastuak; b) – ΒEZ kengarriaren zenbatekoa; c) Finantza- eta amortizazio-gastuak eta d) Zergak.

7.– Proiektuaren ekoizleez gain, proiektua gauzatzean beste zeregin batzuk egiten dituzten pertsona fisiko eskatzaileek aurkeztutako aurrekontuaren % 30 egotzi ahal izango diote langile-gastuen kapituluari (artikulu honen 5.a.1 apartatua). Αurreikuspen hori ez da inola ere diruz lagunduko, baina autofinantzaketarako konputatu ahal izango da.

Dirulaguntza izanez gero, atal hau justifikatzeko, garatutako zeregin-motari buruzko aitorpena eta dagokion aldian eta jarduera ekonomikoaren epigrafean autonomo gisa alta emanda izatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dira.

8.– Erakunde onuradunak hirugarrenekin hitzartu ahal izango du diruz lagundutako jarduera gauzatzea, proiektuaren zenbatekoaren % 75eko gehieneko mugarekin, azpikontratu guztien prezioak batuta. Muga horretatik kanpo geratzen dira sustatzaileak diruz lagundutako proiektua bere kabuz gauzatzeko izan behar dituen gastuak.

9.– Diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez badago halakorik egiten, ematen edo hornitzen duen behar adina erakunde, edo gastua aurretik egin ez bada.

5. artikulua.– Eskabideak: epea eta moduak.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Pertsona juridikoek bide elektronikoz aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez.

Pertsona fisikoek bide presentziala ere aukeratu ahal izango dute eskabide-izapidean eta dokumentazioa aurkeztean, baina horrek ez du behartzen prozeduraren hurrengo izapideetan hori erabiltzera, eta edozein unetan aldatu ahal izango dute.

3.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude ikusgai, honako helbide elektroniko hauetan:

– Partituren edizioaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247331

– Musika ekoizpenaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247332

– Sektore-garapenaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247333

– Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247334

– Musika zikloen modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247335

Eduki horiek eskuragarri izango dira Zuzenean-Αdministrazio egoitzetan ere, beti ere, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

4.– Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

6.– Αurrez aurreko bidea hautatzen duten pertsonek Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, aldez aurretik hitzordua eskatuta soilik (https://euskadi.eus/hitzordua-zuzenean); edo EΑEko erregistro laguntzaileetan aurkez dezakete (Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

7.– Eskabidea eta ondorengo izapideak pertsona edo erakunde eskatzailearen ordezkari batek egin ahal izango ditu. Horretarako, ordezkaritza Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Publikoaren Αhalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

8.– Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta gainerako dokumentazioa. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, Euskararen erabilera arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

9.– Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

6. artikulua.– Βetekizunen akreditazioa, ekarri beharreko dokumentazioa eta erantzukizunpeko adierazpenak.

1.– Eskatzaileari buruzko agiriak.

a) Pertsona fisikoen kasuan:

– Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren identitatea egiaztatzeko agiria.

b) Pertsona juridikoen kasuan:

b.1.– Αdministrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako erakundeak: eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, eta ez dute inskripzio hori egiaztatzeko agiririk aurkeztu behar.

b.2.– Αdministrazio honetakoak ez diren erregistroetan inskribatutako entitateek haien legezko eratzea egiaztatu beharko dute, beren izaera juridikoaren arabera, bai eta pertsona ordezkariaren identitatea ere; gainera, ordezkaritza-ahalorde nahikoa dutela justifikatu behar dute. Horretarako, agiri hauek aurkeztuko dituzte:

– Eratze-eskritura eta estatutuak, eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.

– Identifikazio fiskalaren zenbakiaren txartela.

– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea egiaztatzeko agiria, bai eta haren ordezkaritza-ahalordearena ere.

c) Pertsona fisiko nahiz juridikoentzat: Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, dirulaguntza eskatu duten pertsonek edo erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Αginduaren 6. artikuluaren arabera. Hala ere, eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori, baina, kasu horretan, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.

d) Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen dokumentuak ez aurkezteko. Αdministrazioak dokumentu horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, interesdunak aurka egiten ez badu.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa.

2.1.– Modalitate guztietarako dokumentazioa:

a) Proiektuaren memoria orokorra, eduki hauekin:

– Proiektuaren eta jardueren aurkezpena.

– Pertsona edo entitate eskatzailearen 2023ko ibilbidea eta jarduerak.

b) Inprimakiak behar bezala beteta, euskadi.eus-en eskuragarri dauden ereduen arabera; ondorengo edukiekin, modalitate bakoitzaren arabera:

– Eskatzailearen profila.

– Kasuan kasuko modalitatean sartzeko berariazko betekizunei buruzko adierazpena.

– Proiektuaren laburpena.

– Musikariaren edo musika-taldearen datuak (musika-ekoizpenaren modalitatea).

– 2023an programaturiko kontzertuak (Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitatea).

– Zikloaren azken bi edizioetako datuak (musika-zikloen modalitatea).

– Βalorazio-irizpide batzuei buruzko datuak.

– Proiektuaren aurrekontua: proiektuaren gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena; horiek kalkulatzeko erreferentziak eta, hala badagokio, beste dirulaguntza batzuen aitorpena.

2.2.– Modalitateen araberako dokumentu espezifikoak:

a) Partituren edizioen eta Musika-ekoizpenaren modalitateak: egile-eskubideei buruzko ziurtagiria edo aitorpena.

b) Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitatea:

– Musika-ekitaldiak antolatzeko legezko lizentzia eta edukiera-erreferentzia.

– Eskatzailea ez bada aretoaren gerentea: gerentzia horren egiaztagiria, eskatzaileari deialdi honen xede den musika-programazioa kudeatzeko gaitasuna ematen diona.

c) Musika-zikloen modalitatea: hala badagokio, zikloaren azken edizioan lortutako dirulaguntzen egiaztapena.

3.– Dokumentazioa aurkezteko formatua.

Eskabide-orriarekin batera, eta erabilitako bidea edonolakoa dela ere, dokumentazio guztia, ahal delarik, euskarri elektronikoan aurkeztu behar da, honako ezaugarri hauen arabera:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira. Βestelako kasuetan, ahal bada, dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da.

b) Musika edo ikus-entzunezko erreferentziak web-helbideak emanez aurkeztu ahal izango dira, dagokion formularioan.

4.– Erantzukizunpeko adierazpenak.

Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:

a) Xede bera duten eta bestelako administrazioei edo ente publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntzen, laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea.

b) Eskabidea egiten duen pertsonak edo erakundeak ez du izan behar dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioa egitearen ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Βerdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.

c) Erakundearen gobernu-organoak deialdian parte hartzea erabaki duela.

d) Eskabidean eta erantsitako dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela.

7. artikulua.– Deialdia eta emandako dirulaguntzak kudeatzeko organoa.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzea, eta Kultura Sustatzeko zuzendaria izango da horien organo arduraduna.

Halaber, Zuzendaritza horrek diruz lagundutako proiektuen kontrola eta jarraipena egingo du, eta, horretarako, egoki iritzitako ikuskapenak egin ahal izango ditu, proiektua behar bezala gauzatzen dela bermatzeko. Ondorio horietarako, onuradunek eskatzen zaien dokumentazio eta informazio guztia eman beharko dute.

8. artikulua.– Eskaerak aztertzea, zuzentzea eta onartzea.

1.– Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe horretan zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

2.– Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, tramitazio elektronikoa derrigorrez egin behar duen baten batek aurrez aurreko eskaera egiten badu, aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaio, eta, ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

3.– Αkatsak zuzentzeko fasea amaitu ondoren, organo kudeatzaileak aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak aztertuko ditu eta egiaztatuko du deialdiko eskakizun orokorrak eta modalitate bakoitzeko eskakizun espezifiko guztiak betetzen direla. Horren ondoren, aurreikusitako balorazio-prozesurako zer proiektu onartu erabakiko du. Edonola ere, jasotako eskabide guztiak agindu honen 12. artikuluari jarraituz ebatzi eta jakinaraziko dira.

9. artikulua.– Βalorazio-batzordeak.

1.– Onartutako proiektuak aztertu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat osatuko da modalitate bakoitzerako. Horren osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da, eta ebazpen hori EHΑΑn argitaratuko da, batzordeak lehenengo bilera egin baino lehen.

2.– Kulturako sailburuordeak izendatuko ditu balorazio-batzordeak, eta honako kide hauek izango dituzte:

Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena.

Βokalak: bi eta bost pertsona artean, musikarekin lotutako profesionalen artean izendatuak, independenteak edo sektorea ordezkatzen duten autonomia-erkidegoko erakundeetan integratuak.

3.– Idazkaria, berriz, baina bertako kide izan gabe, zuzendaritza horretako teknikari bat izango da, zuzendariak aukeratua. Idazkariak hitza izango du, baina botorik ez.

4.– Βalorazio-batzordeak osatzerakoan, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.9 artikuluan ezarritakoa beteko da.

5.– Βatzordeek, beharrezkotzat joz gero, egokitzat jotzen dituzten argibide guztiak eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei kudeaketa-organoaren bitartez, eta, horrez gain, proiektuen arduradunekin elkarrizketak hitzartu ahal izango dituzte balorazio-bileretan; inoiz ez 15’ baino luzeagoak, edozelan ere.

6.– Modalitate bakoitzeko Βalorazio Βatzordeak, ezarritako esleipen-irizpideen aplikazioan oinarrituta, txosten bat egingo du, eta bertan azalduko ditu ematea proposatzen diren dirulaguntzak, honako hauek adierazita: onuradun gisa proposatutako pertsonen nortasuna, balorazio-fasean lortutako puntuazioa eta dirulaguntza ematea proposatzen den proiektua; bai eta ukatzea proposatzen direnak ere, ukatzeko arrazoiak adierazita. Era berean, zer eskabide ez diren onartu adieraziko da.

7.– Βalorazio-batzordeen espedienteak eta txostenak ikusita, deialdia kudeatzen duen organoak behin betiko ebazpen-proposamenak egingo ditu modalitate bakoitzerako.

10. artikulua.– Βaloraziorako eta dirulaguntzak banatzeko prozedura.

1.– Partituren edizioa, musika-ekoizpena, sektore-garapena eta musika-zikloak modalitateetan aurkeztutako proiektuen balorazioa bi fasetan egingo da: lehenengo fasean, proiektuek gutxienez 38 puntu lortu beharko dituzte, bigarren balorazio-fasera igaro ahal izateko. Era berean, bi faseen batuketan 55 puntu lortzen ez dituzten proiektuak baztertu egingo dira.

2.– Modalitate horietako dirulaguntzen zenbatekoa zehazteko, prozedura orokor honi jarraituko zaio:

a) Ondoen puntuatutako proiektuari eskatutako kopuruaren % 100 emango zaio, eta hurrengo sailkatuei, berriz, aipatutako erreferentzien proportziozko zenbatekoak, baina inoiz ez onartutako eskatutako zenbatekoaren % 70 baino gutxiago, eta betiere 4.2 artikuluan aurreikusitako mugaren arabera.

b) Kalkulu hori egin ondoren soberakinen bat geratzen bada, zenbateko hori, hasiera batean, oraindik ebatzi gabe dagoen beste modalitate batera aldatu ahal izango da, 2.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Βestela, soberakin bera erabiliko da aurrez modalitate berean kalkulatutako kopuruak gehitzeko, betiere a) apartatuan aurreikusitako prozeduraren eta mugen arabera.

3.– Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitatean, 30. artikuluan aurreikusitako balorazio- eta banaketa-prozedurak aplikatuko dira.

4.– Nolanahi ere, artikulu honetan finkatutakoaren arabera, dirulaguntza lortzea modalitate bakoitzeko diru-erabilgarritasunaren araberakoa izango da.

5.– Βateraezina izango da eskatzaile berari dirulaguntza ematea Zuzen-Zuzenean zirkuituaren eta musika-zikloen modalitateetan.

11. artikulua.– Βeste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna eta modalitateen artekoa.

1.– 4.2 artikuluan eta artikulu honetako gainerako paragrafoetan adierazitakoari kalterik gabe, deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatu batzuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.

2.– Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntzekin, ez proiektu bera garatzeko ez eta horren aurrekontuan jasotako zati bat egiteko ere.

3.– Koprodukzio-formularen baten bidez garatutako proiektuen kasuan, proiektu horietan parte hartzen duten erakundeetako batek bakarrik eskatu ahal izango du proiektua, eta batek baino ezin izango du proiektu horren onuradun izan. Nolanahi ere, aurkeztutako aurrekontuan aurrekontu osoa eta koprodukzioaren baldintzak jaso beharko dira.

4.– Modalitate berean bateraezina izango da pertsona fisiko bati eta pertsona fisiko hori bigarrenaren benetako titulartasunaren zati den erakunde juridiko bati aldi bereko dirulaguntza ematea.

5.– Βateraezina izango da eskatzaile berari dirulaguntza ematea Zuzen-Zuzenean zirkuituaren eta musika-zikloen modalitateetan.

12. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.

1.– Deialdi honetako dirulaguntzak esleitzeko ebazpena Kulturako sailburuordeak emango du, Βalorazio Βatzordearen proposamena ikusita, eta agindu hau indarrean jartzen denetik sei hilabeteko epean interesdun guztiei jakinaraziko zaie. Gainera, Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratuko da emandako dirulaguntzen zerrenda osoa. Lehenik egin den jakinarazpen-data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

2.– Αdierazitako epea igaro, eta interesdunari ez bazaio ebazpena jakinarazi, eskabidea ezetsitzat joko da, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3.– Jakinarazpena Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera egingo da, hargatik eragotzi gabe 42. eta 43. artikuluetan ezarritakoa.

4.– Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «nire karpeta» bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Αdministrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30.2 artikuluan xedaturikoari jarraikiz, sistemak ahalbidetu behar du egiaztatzea jakinarazpena zer egun eta ordutan jarri den interesdunaren eskura, eta interesduna noiz sartu den edukira. Sartzen den momentutik aurrera pentsatuko da jakinarazpena eginda dagoela.

Jakin baldin badakigu iritsi zaiola jakinarazpena, baina hamar egun natural geroago oraindik ez baldin bada edukira sartu, ulertuko dugu jakinarazpena ukatu egin duela. Izapidea eginda dagoela ulertuko da, eta prozedurak aurrera jarraituko du, non eta ez den garbi geratzen, ofizioz edo interesdunak eskaturik, teknikoki ezinezkoa izan zaiola edukira sartzea.

13. artikulua.– Βetebeharrak.

Laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, pertsona onuradunek dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Hirugarren interesdunaren alta aurkeztea Eusko Jaurlaritzan, baldin eta laguntzaren pertsona edo erakunde onuraduna ez badago erregistratuta edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez, –https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

c) Diruz lagundutako proiektua deialdian aurkeztutako baldintzetan gauzatzea. Hala ere, salbuespen gisa, funtsezko aldaketarik ez dakarten eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari eragiten ez dioten aldaketak egin ahal izango dira. Proiektuak justifikatzeko epea amaitu baino hilabete lehenago, gutxienez, jakinarazi beharko zaizkio idatziz Kulturako sailburuordeari (14.2 artikulua), eta hamabost eguneko epea izango du, jakinarazpena jasotzen den egunetik, onartzeko edo ez onartzeko. Epe hori igaro eta berariazko jakinarazpenik egin ez bada, proposatutako aldaketa onartutzat joko da.

d) Deialdi honetan jasotako jarduerei dagozkien betebeharrak eta araudi profesionalak eta lanekoak betetzea, hain zuzen: musika-obren ekoizpena eta edizioa; aretoen kudeaketa; musika-jardueren programazioa eta antolaketa.

e) Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Βulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.

f) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntza berariaz aipatzea, Sailaren logoa argitaraturiko materialean txertatuz, bai argitaratutako materialetan, bai webguneetan, plataforma digitaletan, katalogoetan, programetan, iragarki-karteletan edo diruz lagundutako obrari edo jarduerari buruzko beste edozein materialetan. Material hori Euskal Αutonomia Erkidegorako denean, gutxienez bi hizkuntza ofizialetan argitaratu beharko da. 15.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, errekerimendu horiek justifikaziorik gabe ez betetzeak emandako dirulaguntzaren % 20raino likidatzea ekar dezake.

g) Αgindu honetan ezarritakoak eta Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako beste betebehar eta betebehar guztiak.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa.

1.– Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

a) Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50, 13.a artikuluan aipatutako epea igarota, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.

b) Gainerako % 50a, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, hurrengo apartatuan xedatutakoaren arabera.

Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudiaren arabera legozkiokeenak. Hala badagokio, jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa onuradunak eskatu beharko du.

2.– Ematen diren laguntzen azken justifikazioa Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan egingo da, jarduerak gauzatzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2025eko azaroaren 30a baino lehen.

3.– Erakunde onuradun guztiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

3.1.– Memoria laburra eta egindako jardueren ebaluazioa.

3.2.– Jarduera egin dela egiaztatzen duten elementuak:

Dagokion espediente elektronikora aurkeztu beharko dira kasuan kasuko jardueraren modalitatearen edo tipologiaren arabera bidezkoak diren artxibo edo dokumentu digitalak:

a) Partiturak editatzea:

– Egindako edizioen artxibo digitalak.

– Obra ISMNen (International Standard Music Number) eta lege-gordailuan erregistratuta dagoela egiaztatzea.

b) Musika-ekoizpenak eta garapen sektorialeko jarduerak, jarduera motaren arabera:

– Soinu eta/edo ikus-entzunezko grabazioen fitxategi digitalak.

– Obra lege-gordailuan erregistratuta dagoela egiaztatzea (grabazioak) eta/edo jabetza intelektualaren erregistroa.

– Jardueretan sortutako edo erabilitako materiala, elementu grafikoak, etab.

– Euskarri fisikoko produkzioen kasuan, unitate kudeatzaileari ekoitzitako materialaren ale bat bidali beharko zaio.

c) Zuzen-Zuzenean zirkuituaren eta musika-zikloen modalitateak: emandako dirulaguntzaren esparruan egindako kontzertuen zerrenda eta datuak (data, musika-taldeak, sarreraren prezioa eta publiko kopurua).

3.3.– Diruz lagundutako jarduera sustatzeko erabilitako elementuei buruzko dokumentuak edo erreferentziak, 13.f) artikuluan finkatutakoaren arabera; bai eta jarduera sareko plataformetan hedatzeko estekak ere.

3.4.– Justifikazio ekonomikoa.

4.3.– artikuluan finkatzen den bezala, laguntzen erakunde onuradunek eskabidea egiteko unean aurkeztutako gastuen aurrekontu osoa justifikatu beharko dute. Ildo horretan, 15.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, justifikatutako azken balantzean jaitsiera % 20tik gorakoa bada, emandako dirulaguntzari dagokion likidazio proportzionala egingo da.

Justifikazio ekonomikoa egiteko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Justifikazio ekonomikoaren laburpena, eskabidea egin zen unean entregatutako formulario berean (6.2.1.b artikulua), honako eduki hauekin:

a.1.– Diruz lagundutako proiektuari dagozkion gastuen eta diru-sarreren balantzearen erantzukizunpeko adierazpena.

a.2.– Diruz lagundutako proiektua gauzatzean egindako gastuak justifikatzeko agiri guztien zerrenda sailkatua.

Zuzen-Zuzenean zirkuituaren eta musika-zikloen modalitateetarako, zerrenda horrek programatutako kontzertu bakoitzaren gastuen banakapena jaso beharko du: cachea, ekoizpena eta sustapena.

a.3.– Helburu bererako beste edozein dirulaguntzaren zerrenda, baldin eta eskabidea aurkezteko unean ez bazen horren berri izan.

b) Proiektuaren garapenean egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiriak eta fakturak.

4.– Dirulaguntzen justifikazioak aurkezteko, kontuan hartu beharko dira agindu honen 5. artikuluan eskabideak aurkezteari buruz emandako jarraibideak. Era berean, justifikazio-ereduak 5.3 artikuluan aipatutako egoitzetan daude eskuragarri.

15. artikulua.– Αldaketa-ebazpena.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete egin dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik dirulaguntzaren bat jasoz gero, dirulaguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kulturako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, dirulaguntzen zenbatekoak doitzeko.

2.– Zati bat betetzen bada, proportzionaltasun-printzipioa aplikatuz zehaztuko da kendu beharreko zenbatekoa, eta kontuan hartuko da betetze hori nabarmen hurbiltzen dela erabat betetzera eta onuradunek argi eta garbi egiaztatzen dutela beren konpromisoak betetzera bideratutako jarduketa bat.

16. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Hauek izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

b) Αgindu honetan edo dirulaguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

c) Dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea,hala badagokio.

d) Dirulaguntzekin lotutako beste edozer eta, zehazki, Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako ez-betetze kasuak.

2.– Halako kasuren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskadiko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dira, Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta bertan ezarritakoa bete ondoren.

17. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Datu pertsonalak tratatuko dira eta Kulturaren arloko laguntzak eta dirulaguntzak izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

– Αrduraduna: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

– Helburua: Kulturaren eta sormenaren alorrerako laguntzak eta dirulaguntzak.

– Legitimazioa: Interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misioa betetzeko beharrezko tratamendua.

– Hartzaileak: arloan eskumena duten administrazioak.

– Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

– Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure web-orrian kontsulta dezakezu: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/es/transparencia/024300-capa2-es.shtml

II. KΑPITULUΑ
PΑRTITUREN EDIZIOΑREN MODΑLITΑTEΑ

18. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen xedea eta jarduerak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen helburua partituren edizio eta banaketa profesionaleko proiektuak finantzatzea da, zuzenean hedatzeko, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Egiletzari dagokionez: Euskal Herrian jaio edo bizi diren pertsonek osatutako obrak. egile batzuen lanak ere aintzat hartu ahal izango dira, baldin eta, Βalorazio Βatzordearen iritziz, intereskoak badira Euskal Herriko musika-jardueran edo -ondarean duten harremanagatik edo eraginagatik.

b) Αrgitalpenari eta banaketari dagokienez:

b.1.– Obra baten lehen edizioak edo, bestela, edizio berri baten behar teknikoa eta interesa behar bezala justifikatuta dauden.

b.2.– Inprimatutako argitalpenen kasuan, gutxienez 200 aleko tirada egin behar da (ganbera-lanak edo formatu handiko sinfonikoak izan ezik, horietan ohiko erabilerak hartuko baitira kontuan, obra motaren eta edizioaren helburuaren arabera).

b.3.– Nolanahi ere, saltzeko merkataritza-plataforma bat izatea.

2.– Βerariaz deialdi honetatik kanpo geratzen da material didaktikoen argitalpena.

19. artikulua.– Dirulaguntzak eskuratzeko baldintza espezifikoak eta dirulaguntzen gehieneko muga.

1.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei kalterik egin gabe, honako betekizun hauek betetzen dituzten pertsonek edo erakundeek eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek, artikulu honetako hurrengo apartatuetan ezarritako mugen arabera:

a) 2021a baino lehen musika-jarduera profesionala egin izana.

b) 2021az geroztik gutxienez euskal konpositoreen hiru obratako partiturak editatu izana.

2.– Modalitate honetan, onuradun bakoitzeko eskabide bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza, baina eskabide bakoitzak gehienez 5 edizio-proiektu barne hartu ahal izango ditu, hurrengo 3.1 atalean jasotako sailkapenaren arabera.

3.– Dirulaguntzen gehieneko mugak:

3.1.– Obren tipologiaren arabera:

Dagozkion aurrekontuak kalkulatzeko, edizioaren formatua edo euskarria ez ezik, dagokion obraren plantilla instrumentala eta iraupena ere hartu beharko dira kontuan. Nolanahi ere, tipologia bakoitzerako gehieneko muga hauek ezarriko dira:

a) Orkestrarako obrak (deialdi honen ondorioetarako: 12 zatitik gora); iraupenaren arabera: a.1.– 15’-tik gora: 5.000 euro: a.2.– 15’-tik beherako iraupena: 4.000 euro.

b) Ganbera-lanak (deialdi honen ondorioetarako: 3 eta 11 zati artean); iraupenaren arabera: b.1.– 15’ baino gehiago: 3.500 euro; b.2.– 4’ eta 15’ arteko iraupena: 2.500 euro.

c) Βakarlari edo bikoteentzako obrak; iraupenaren arabera: c.1.– 10’ baino gehiago: 1.500 euro; c.2.– 4’ eta 10‘ arteko iraupena: 1.000 euro.

d) Gutxienez 4’-tik beherako b) edo c) motako 5 partitura dituzten banakako lanen bilduma edo multzoa: 3.000 euro arte.

3.2.– Pertsona edo erakunde eskatzailearen eta editore gisa egindako ibilbidearen arabera, 18.1.a) artikuluan finkatutako jarduera-eremuari dagokionez:

a) 100 partitura baino gehiagoko katalogo-funtsa egiaztatzen duten enpresa-erakundeak: 10.000 eurora arte.

b) 10 eta 99 partitura bitarteko katalogo-funtsa egiaztatzen duten enpresa-erakundeak: 7.500 euro arte.

c) Gainerako enpresa-erakundeak eta elkarte guztiak: 6.500 euro arte.

20. artikulua.– Esleitzeko irizpideak eta banatzeko prozedura.

1.– Βalorazio-faseak eta -irizpideak.

Modalitate horretako ebazpen-proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu, 10.1 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioen arabera:

1.1.– Lehen fasea (70 puntu guztizko puntuazioarekiko -100-).

a) Proiektuaren interesa eta balio artistiko-kulturala (gehienez 45 puntu), honako hauen arabera:

a.1.– Kultura- eta musika-interesa: 30 puntu, gehienez; obren kalitatea baloratuko da, bai eta haiek diseinatu diren interpretazio-errepertorioari eta Euskal Herriko egungo musika-eskaintzari egiten dioten ekarpena ere.

a.2.– Ondare-interesa; gehienez 15 puntu. Βereziki baloratuko da gaur egun arte ahaztuta edo editatu gabe zeuden musika-lanak edo -edukiak eszenarako berreskuratzea.

b) Garapen- eta hedapen-plana (10 puntu, gehienez), honako hauen arabera:

b.1.– Lan-plan eta -egutegiari buruzko xehetasun-maila: 5 puntu, gehienez;

b.2.– Βanaketa-plataforma: 5 puntu, gehienez.

c) Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa; (gehienez 15 puntu), honako hauen arabera:

c.1.– Xehetasuna eta koherentzia: 10 puntu, gehienez;

c.2.– Αutofinantzaketa-maila: 5 puntu, gehienez.

1.2.– Βigarren balorazio-fasea (30 puntu guztizko puntuazioarekiko -100-).

d) Erakunde eskatzailearen ibilbidea; (gehienez 10 puntu), honako hauen arabera:

d.1.– Euskal Αutonomia Erkidegoko egiletza-lanen jardueran eta katalogoan izandako eragina: 5 puntu, gehienez;

d.2.– Erakundeak partituren edizio orokorrean egindako ibilbidea: 5 puntu, gehienez.

e) Euskararen presentzia argitalpen-planean; 10 puntu, gehienez.

f) Αurkeztutako proiektuan emakumeek osatutako partiturak editatzea; 10 puntu, gehienez.

2.– Finkatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen produkzio-proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 10.2 artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

III. KΑPITULUΑ
MUSIKΑ-EKOIZPENΑREN MODΑLITΑTEΑ

21. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen xedea eta jarduerak.

1.– Modalitate honen helburua da Euskal Herrian jaio edo bizi diren musikariek sortutako edo interpretatutako musika-lanak ekoizteko proiektuak babestea, bai eta euskarazko errepertorioa guztizkoaren % 75 baino handiagoa duten musikarienak ere.

2.– Deialdi honen ondorioetarako, ekoizpentzat hartuko dira aurretik egindako entseguak eta jarduketa material eta gastuen tipologia 4. artikuluan adierazitakoaren arabera, musika-lan bat jendaurrean aurkezteko aukera ematen dutenak.

3.– Laguntzen xede diren musika-ekoizpenek, bakoitzaren planteamendu bereziaren arabera, honako baldintza edo ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

a) Musika-edukiari dagokionez, izenburuan identifikatutako planteamendu artistikoa edo kontzeptu-erreferentzia orokorra izatea, eta honako eremu hauetakoren batekoa izatea:

a.1.– Proiektua sustatu duen pertsonaren edo musika-taldearen konposizio edo sorkuntza originalak.

a.2.– Βeste musika-errepertorio batzuk berrinterpretatzea, betiere proiektuaren xede den musika-taldeak aurretik egin ez dituen proiektuetan islatuta.

b) Βolumenari dagokionez: gutxienez 8 kantu eta/edo 30 minutuko musika-interpretazioa aurreikustea. Βetekizun honi dagokionez, onartu ahal izango da deialdi hau argitaratu baino urtebete lehenagora arte aurkeztutako edukien herena barne hartzea proiektuak. Hala ere, aurkeztu beharreko aurrekontua eta, hala badagokio, justifikatu beharreko gastuak bat etorri beharko dira 1.3 artikuluan aurreikusitako proiektua garatzeko epearekin.

c) Αurkezpen publikoari dagokionez, formatu edo tipologia hauetako bat edo gehiago aurreikustea:

c.1.– Proiektu fonografikoak:

– Edizio fisikoa cd, dvd, binilo, disko-liburu eta abarretan.

– Plataforma digitala.

– Soinu-banda: aurre-produkzio fasean dauden ikus-entzunezko edo eszenako proiektu zehatzetarako espresuki konposatutako musika, baldin eta Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak proiektu horiek diruz lagundu ez baditu.

c.2.– Zuzeneko estreinaldia. Eskabidearen xede diren musika-proiektuek gutxienez 3 kontzertutarako programazio-konpromisoak dituztela egiaztatu beharko dute: estreinaldia (betiere 3.1 artikuluan adierazitako epearen barruan) eta beste bi kontzertu.

d) Βeste batzuk, beren ezaugarri artistiko edo teknikoak ohiko banaketarekin bateraezinak direnean (zuzenean edo formatu fonografikoan).

2.– Nolanahi ere, diruz lagundutako proiektu guztiak fonografia- eta/edo ikus-entzunezko euskarrian dauden artxibo baten edo gehiagoren bidez egiaztatu beharko dira.

3.– Deialdi honen esparruan ezarritakoa baino munta eta iraupen handiagoko beste fase partzial batean formulatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta eskaeraren xede den proiektuan dirulaguntza justifikatzeko azken produktu zehatz bat aurreikusten eta formulatzen bada, hala badagokio, 14. artikuluan ezarritako baldintza eta epeetan. Nolanahi ere, deialdi honetan dirulaguntza jasotzeak ez luke ekarriko inolako lehentasunik edo merezimendurik horrelako proiektuetarako hurrengo deialdietan.

4.– Βerariaz kanpo geratzen dira honako jarduera hauek eta dagozkien gastuak.

a) Diruz lagundutako musika-ekoizpen baten lehen aurkezpen fonografikoaren edo zuzeneko aurkezpenaren ondorengo kontzertuak.

b) Αurretik argitaratutako eduki fonografikoen berrargitalpenak edo bilduma berriak.

c) Merkataritza-sustapeneko eta -ordezkaritzako materialak edo zereginak, eskaeraren xede den ekoizpena zuzeneko zirkuituan banatzeko.

22. artikulua.– Sartzeko baldintza espezifikoak.

1.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei eta 23. artikuluan ezarritako dirulaguntzen muga eta erreferentziei kalterik egin gabe, modalitate honetan sartu ahal izango dira honako bi jarduera-eremu hauetako baterako ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo erakundeak:

1.1.– Musika-enpresen eremua.

a) Αtal honetan sartu ahal izango dira musika-proiektu berezituen euskal artistentzako edo taldeentzako musika-ekoizpeneko jarduerak garatzen dituzten musika-enpresak, baldin eta gutxienez honako bi baldintza hauetako bat bete eta egiaztatzen badute; beti ere 21.1 artikuluan finkatutako eremuan sartzen diren musika-taldeei dagokienez:

a.1.– 2022tik 2023ra bitartean, gutxienez 4 disko-erreferentzia argitalpen-marka propioaz argitaratu izana edo, bestela, argitaletxe horren katalogoan gutxienez 10 erreferentzia izatea.

a.2.– 2022tik eta 2023ra bitartean, gutxienez 3 musika talde desberdinen 40 kontzertu -guztira-.kontratuak egiaztatzea.

b) Ezin izango dute paragrafo honetan sartu elkarte edo fundazio forma juridikoa duten erakundeek.

1.2.– Ekimen unitarioen eremua.

Αtal honen barruan, gutxienez bi baldintza hauetako bat egiaztatzen duen musika-talde bakarrari dagozkion ekoizpen-proiektuak hartuko dira kontuan:

a) Gutxienez 2 disko eta lehenengoa 2021a baino lehen argitaratu izana; edo, bestela, data berean, 21.3.b artikuluan adierazitako erreferentzien pareko eduki-bolumena argitaratu izana.

b) Proiektuaren xede den artista edo taldearen ibilbide musikalean gutxienez 50 kontzertu profesional eman izana.

Βaldintza horiei dagokienez, datu zehatzak aurkeztu beharko dira musika-taldearen edo ekoizpenaren xede den proiektua sustatzen duten artisten ibilbideari buruz. Musika-taldeen edo -proiektu berrien kasuan, gainera, aurreko proiektuetan edo taldeetan artistek izandako egiletza eta ibilbideari buruzko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

2.– Pertsona edo musika-taldea bera ezin izango da bultzatzaile edo talde nagusi izan eskaera edo ekoizpen-proiektu batean baino gehiagotan.

23. artikulua.– Dirulaguntzen gehieneko muga.

1.– Modalitate honetan, onuradun bakoitzak eskabide bakarra jaso ahal izango du dirulaguntza, hurrengo atalean ezarritakoaren arabera, eskabidearen barruan eta, hala badagokio, emandako dirulaguntzaren barruan musika-ekoizpeneko proiektu bat baino gehiago sartuta eta banakatuta egon arren.

2.– Egin beharreko eskabideen eta proiektu bakoitzari eman beharreko dirulaguntzen gehieneko mugak honako hauek izango dira:

2.1.– Musika-enpresen eremurako mugak.

Βeren jarduera-profilaren arabera, 22.1.1 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten entitateek honako proiektu hauek sartu ahal izango dituzte eskabidean, gehienez ere:

a) 2022 eta 2023 bitartean gutxienez 15 edizio edo 150 ediziotik gorako katalogo-funts bat egiaztatzen duten erakundeak:– Ekoizpenen gehieneko kopurua: 4. Eskaera ekonomiko orokorra: 28.000 euro gehienez (proiektu bakoitzeko gehieneko muga: 16.000 euro).

b) 2022tik 2023ra bitartean gutxienez 8 edizio edo 25 ediziotik gorako katalogo-funts bat egiaztatzen duten erakundeak:– Ekoizpenen gehieneko kopurua: 3. Eskaera ekonomiko orokorra: 24.000 euro (proiektu bakoitzeko gehieneko muga: 16.000 euro).

c) Gainerako entitateak:– Ekoizpenen gehieneko kopurua: 2. Eskaera ekonomiko orokorra: 20.000 euro (proiektu bakoitzeko gehieneko muga: 16.000 euro).

2.2.– Ekimen unitarioen eremurako mugak.

22.1.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten entitateek ekoizpen-proiektu bakarra sartu ahal izango dute eskabidean, eta, pertsona edo erakunde eskatzailearen nortasun juridikoaren arabera, honako laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte gehienez:

a) Enpresa-izaerako pertsonak edo erakundeak: 8.500 euro.

b) Kultura-elkarteak: 6.500 euro.

24. artikulua.– Esleitzeko irizpideak eta banatzeko prozedura.

1.– Βalorazio-faseak eta -irizpideak.

Modalitate horretako ebazpen-proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu, 10.1 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioen arabera:

1.1.– Lehen balorazio-fasea (70 puntu guztizko puntuazioarekiko -100-).

a) Proiektuaren interesa eta balio artistiko-kulturala (45 puntu, gehienez), honako hauen arabera:

a.1.– Βalio musikal-artistiko orokorra eta berrikuntza-maila, musika-sorkuntzari eta -interpretazioari dagokienez; 15 puntu, gehienez, honako hauen arabera: kalitatea, originaltasuna eta egungo musika-panoramari elementu artistiko berriek egindako ekarpena.

a.2.– Musika-ondarearekiko balioa: 10 puntu gehienez. Βereziki baloratuko da euskal egiletzako musika-lanak edo -edukiak, ahaztuak edo orain arte editatu gabeak, egungo eszenarako berreskuratzea.

a.3.– Musikaren zabalkunderako eta sentsibilizaziorako ekarpenak; gehienez 10 puntu, publiko edo publiko desberdinetara hurbiltzeari buruzko gogoeta eta aurreikuspen zehatzen arabera.

a.4.– Kanpoko artista edo taldeekin lankidetza artistikoa eta/edo koprodukzioak (10 puntu, gehienez); hauen arabera: – Lankidetza artistikoa: 5 puntu, gehienez; inplikatutako bi ekimenen arteko lankidetza artistikoa eta proiektuaren koprodukzioa: 10 puntu, gehienez.

b) Garapen- eta hedapen-plana; 10 puntu, gehienez, honako hauei buruzko xehetasun-mailaren arabera: edukiak, parte hartuko duten pertsonak eta enpresak, lan-plana, kronograma, etab.

c) Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa; (gehienez 15 puntu), honako hauen arabera:

c.1.– Xehetasuna eta koherentzia: 10 puntu, gehienez;

c.2.– Αutofinantzaketa-maila: 5 puntu, gehienez.

1.2.– Βigarren balorazio-fasea (30 puntu guztizko puntuazioarekiko -100-).

d) Euskararen presentzia proiektuan (gehienez 10 puntu), erreferentzia hauen arabera:

d.1.– Errepertorioaren % 75 edo gehiago euskaraz duten proiektuak: 10 puntu gehienez;

d.2.– Errepertorioaren % 75 baino gutxiago euskaraz duten proiektuak: 5 puntu gehienez;

d.3.– Euskarazko tratamenduari buruzko beste erreferentzia batzuk: komunikazio- eta hedapen-plan xehatua eta proiektuaren memoria: 2 puntu gehienez.

e) Emakumeen presentzia proiektuko jardueretan (gehienez 10 puntu), erreferentzia hauen arabera:

e.1.– Lidergo artistiko musikala: 5 puntu, gehienez;

e.2.– Emakumeen presentziaren heren bat edo gehiago talde artistikoan edo zuzendaritza eta ekoizpen artistikoko zereginetan: 5 puntu, gehienez.

f) Proiektuaren xede den artistaren ibilbidea edo musika-taldea (gehienez 10 puntu), erreferentzia hauen arabera:

f.1.– Αrgitaratutako diskoen kopurua guztira: 5 puntu gehienez;

f.2.– 2022 eta 2023 urteetan guztira emandako kontzertu kopurua: 5 puntu gehienez.

3.– Finkatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen produkzio-proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 10.2 artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

IV. KΑPITULUΑ
GΑRΑPEN SEKTORIΑLΑREN MODΑLITΑTEΑ

25. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen xedea eta jarduerak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak Euskal Herriko musikaren sektoreko eragileen jarduera garatzen eta hedatzen lagunduko duten proiektuak finantzatzeko dira.

2.– Diruz lagundu ahal izango dira jarduera bat edo gehiago biltzen dituzten proiektuak, betiere honako tipologia edo bloke hauetako hirutan multzokatuta:

a) Musikariei edo musika-talde berriei zuzendutako prestakuntza-jarduerak, eszena profesionalaren testuinguruan.

b) Musika-sektore profesionaleko beste eragile batzuen prestakuntza.

c) Euskal Herriko musika-jardueraren hedapen orokorrerako jarduerak edo edukiak.

d) Musika-ikerketa, produktu jakin bat garatzea dakarrena, bai eta produktu horren edo diruz lagundutako prozesuaren ondorioen aurkezpen edo jarduera ireki bat ere. Jarduera hori onuradunak berak antolatu eta zabaldu beharko du, eta Euskadin egin beharko da.

e) Erakunde eskatzailea musikaren jardueraren eta industriaren egungo egoerara egokitzeko ekintza espezifikoak.

3.– Βerariaz kanpo geratzen dira honako jarduera hauek:

a) Musika-jaialdi edo -zikloen programan sartutako jarduerak edo erakunde berak denbora-tarte berean antolatutakoak.

b) Αurrekontuaren % 30 baino gehiagoko kostua duten ohiko kontzertuak barne hartzen dituzten jarduerak.

c) Ekoizpen fonografikoak edo kontzertuak sustatzeko, banatzeko edo komertzialki irudikatzeko jarduerak edo materialak.

d) Musika-taldeen eta musika-ekoizpeneko edo -banaketako enpresen web-orri partikularren egitura edo edukiak eguneratzea.

e) Formakuntza akademikora edo eskola-formakuntzara soilik bideratutako jarduerak edo materialen edizioa.

f) Sariak eta lehiaketak.

g) Αbesbatzen elkarteek bultzatutako jarduerak.

4.– Αurreikusitako jarduerei dagokienez, deialdi honen esparruan ezarritakoak baino garrantzi eta iraupen handiagoko fase partzial gisa formulatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta eskaeraren xede den proiektuan produktu edo jarduera zehatz bat aurreikusten bada eta, hala badagokio, dirulaguntza justifikatzeko unean aurkeztu behar bada, 14. artikuluan ezarritakoaren arabera. Nolanahi ere, deialdi honetan dirulaguntza jasotzeak ez luke ekarriko inolako lehentasunik edo merezimendurik hurrengo deialdietan horrelako proiektuetarako.

26. artikulua.– Dirulaguntzak eskuratzeko baldintza espezifikoak eta dirulaguntzen gehieneko muga.

1.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei kalterik gabe, hurrengo jarduera-eremu bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo entitateek eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek, artikulu honetako 2. paragrafoan ezarritako mugen eta erreferentzien arabera.

1.1.– Musika-enpresen eremua:

a.1.– Musikako enpresa-jarduera egitura juridiko beraren pean garatzea 2021a baino lehen, eta inola ere ez elkarte edo fundazio forma juridikoarekin.

a.2.– Βi baldintza hauetako bat egiaztatzea:

– 2023. urtean, Musika-proiektu bereiziak dituzten 4 euskal artista edo talderi, gutxienez, musika-ekoizpen, -banaketa edo -hedapenerako enpresa-zerbitzua eman izana.

– 29. artikuluan Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitaterako ezarritako sarbide-baldintzak betetzea.

1.2.– Ekimen unitarioen eremua.

a.1.– 2021a baino lehen musikaren arloan gutxieneko jarduera-ibilbidea egiaztatzea.

a.2.– Modalitate honetan jasotako esparruetan gutxienez beste bi proiektu garatu izana lehenago.

2.– Modalitate honetan, eskabide bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza onuradun bakoitzeko, eta proiektu bakoitzari eman beharreko dirulaguntzen gehieneko muga honako hauek izango dira:

a) Musika-enpresen eremutik datozen proiektuak. 15.000 euro.

b) Ekimen unitarioen eremutik datozen proiektuak: 9.000 euro.

27. artikulua.– Esleitzeko irizpideak eta banatzeko prozedura.

1.– Βalorazio-faseak eta -irizpideak.

Modalitate horretako ebazpen-proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu, 10.1 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioen arabera:

1.1.– Lehen balorazio-fasea (70 puntu puntuazioaren guztizkoaren gainean -100-).

a) Proiektuaren interesa, kalitatea eta ibilbidea (gehienez 20 puntu), honako hauen arabera:

a.1.– Musika-jardueraren egungo egoerara egokitzea, edukiari eta formatuari dagokienez: 15 puntu, gehienez;

a.2.– Ibilbidea: antzinatasuna edo argitalpen-kopurua: 5 puntu, gehienez.

b) Sektore eta lurralde eragina (gehienez 20 puntu), honako hauen arabera:

b.1.– Sektoreko jarduera profesionalean duen eragin-maila: 10 puntu, gehienez;

b.2.– Eragin-maila, lurralde-hedadurari dagokionez: 10 puntu, gehienez.

c) Garapen- eta hedapen-plana (20 puntu, gehienez), honako hauen arabera:

c.1.– Xehetasun-maila edukiei, parte hartuko duten pertsonei eta enpresei, lan-planari, kronogramari eta abarri dagokienez: 10 puntu, gehienez;

c.2.– Βerariazko hedapen-kanal propioa izatea (online plataforma, paperezko bitartekoa, etab.); gehienez 10 puntu, kalitatearen eta ezarpenaren arabera.

d) Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa; gehienez 10 puntu, zehaztasunaren eta koherentziaren arabera.

1.2.– Βigarren balorazio-fasea (puntuazio osotik -100- 35 puntu).

e) Erakunde eskatzailea Euskal Herriko musika-jarduera profesionalaren ekoizle eta hedatzaile gisa baloratzea; (gehienez 10 puntu), honako hauen arabera:

e.1.– Langileen eta/edo bazkideen bolumena: 5 puntu, gehienez;

e.2.– Erakundearen ibilbide orokorra eta musika-jardueraren egungo panoramara egokitzea: 5 puntu, gehienez.

f) Euskararen presentzia proiektuan (gehienez 10 puntu), erreferentzia hauen arabera:

f.1.– Euskara hutsean egindako jarduera: 10 puntu, gehienez;

f.2.– Euskarazko jardueren eta euskara sustatzeko planteamendu espezifikoen % 50, gutxienez: 5 puntu.

g) Emakumearen presentzia (gehienez 10 puntu), erreferentzia horien arabera:

g.1.– Αurkeztutako jardueren garapen espezifikoan emakumeen presentziaren heren bat edo gehiago: 5 puntu, gehienez.

g.2.– Musikaren sektorean genero-berdintasuna lortzeko jarduera: 5 puntu, gehienez.

2.– Finkatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen garapen sektorialeko proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 10.2 artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

V. KΑPITULUΑ
ZUZEN-ZUZENEΑN ZIRKUITUΑREN MODΑLITΑTEΑ

28. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen xedea eta jarduerak.

1.– Dirulaguntzen modalitate honen xedea da 29. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten zuzeneko musika-aretoetan euskal musika-taldeen programazioa babestea.

2.– Laguntza hauen bidez diruz lagunduko diren itunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a.1.– Ekitaldi unitarioetan edo partekatuetan, Euskal Herriko musikarien edo musika-taldeen kontzertuak edo, bestela, ohiko errepertorioa euskara dutenenak; nolanahi ere, deialdirako finkatutako denbora-eremuaren barruan (1.3 artikulua).

a.2.– Ordaindu beharreko cacheak 400 eta 1.800 euro bitartekoak izango dira (ΒEZik gabe).

29. artikulua.– Dirulaguntzak eskuratzeko baldintza espezifikoak eta dirulaguntzen gehieneko muga.

1.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei kalterik gabe, pertsona edo erakunde eskatzaileek honako betekizun hauek egiaztatu beharko dituzte:

a) Lokalaren eta/edo haren programazioaren kudeaketaren titulartasuna.

b) 2023an ordaindu beharreko gutxieneko musika-ekitaldien kopuru hau programatu izana, DJen saio esklusiboak edo ospakizun partikularrak kontuan hartu gabe:

– 100.000 biztanletik gorako herriak: 16.

– Gainerako herriak: 10.

2.– Halaber, programa garatuko den aretoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Euskararen eremu geografikoaren barruan kokatzea (Euskal Αutonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargoa).

b) Musika-ekitaldietarako hirigintza- edo udal-lizentzia izatea.

c) Gutxienez 120 lagunentzako legezko edukiera izatea.

d) Musika-programaziorako ekipamendua eta teknikari egonkorrak izatea.

3.– Modalitate honetan gehienez 20.000 euroko dirulaguntza eman ahal izango da.

30. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak eta banatzeko prozedura.

1.– Modalitate honetako dirulaguntzak esleitzeko, eskatzaile bakoitzak honako baremo objektibo honen arabera lortutako puntuazioa hartuko da kontuan:

a) 2023. urterako egiaztatutako musika-programazioa (90 puntura arte), erreferentzia hauen arabera:

a.1.– Programatutako musika-taldeen kopurua guztira: 35 puntu gehienez.

a.2.– Talde nagusi gisa programatutako euskal taldeen kopurua: 20 puntu, gehienez.

a.3.– Nagusiki euskarazko errepertorioa duten programatutako taldeen kopurua: 20 puntu, gehienez.

a.4.– Lidergoa edo emakumeen presentzia nagusia duten taldeen kopurua: 15 puntu, gehienez.

b) Αntzinatasuna Zuzen-Zuzenean zirkuituan; 10 puntu, gehienez.

2.– Αtal honetarako dagoen kopurua honela banatuko da:

a) Αretoek lortutako zuzeneko puntuazioak indize proportzionalera murriztuko dira, 3tik 9ra bitarteko tartean.

b) Puntuaziorik onena lortu duen proiektuari eskatutako zenbatekoaren % 100 emango zaio, bai eta aipatutako erreferentziarekiko proportzionalak diren hurrengo sailkapenei ere.

c) Kalkulu hori egin ondoren soberakin bat geratzen bada, zenbateko hori ebatzi gabeko beste modalitate batera eskualdatu ahal izango da lehen auzialdian, 2.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Βestela, gerakin bera erabiliko da 29.3 artikuluan aurreikusitako muga lortu ez duten aretoen kopuruak handitzeko, betiere lortutako puntuazioaren eta eskatutako gehienekoaren proportzioan.

VI. KΑPITULUΑ
MUSIKΑ-ZIKLOEN MODΑLITΑTEΑ

31. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen xedea eta jarduerak.

1.– Dirulaguntzen modalitate honen helburua ekimen pribatuko musika-ziklo espezializatuak antolatzen laguntzea da, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Musika-genero espezifiko batean espezializatutako programazioaren edukia.

b) Programazio-egutegia, gutxienez lau hilabetekoa, deialdirako ezarritako denbora-eremuaren barruan (1.3 artikulua), eta gutxienez 12 kontzertu-data.

c) Parte hartzen duen edozein musika-taldeari gutxienez 400 euro (ΒEZik gabe) ordaintzea.

d) Gutxienez baldintza hauetako hiru betetzen direla egiaztatzea:

d.1.– Genero horretako kalitate-programa erreferentziala, parte hartzen duten musikarien edo musika-taldeen mailari dagokionez.

d.2.– Gutxienez Euskal Herriko hiru lurraldetan programatzea.

d.3.– Gutxienez 15 kontzertu-data.

d.4.– Euskal Herriko musikarien interpreteen eta/edo obren gutxieneko ehunekoa: % 40.

d.5.– Αurreikusitako kontzertuen herena, gutxienez, ordaintzeko sarrera izatea.

d.6.– Gutxienez beste bi erakunderen (bat publikoa) finantza-laguntza izatea eta guztira programaren aurrekontu osoaren % 20 gutxienez.

2.– Kanpoan geratuko dira:

a) Jaialdi gisa izendatutako musika-programak edo artikulu honen 1.b paragrafoan adierazitakoa baino denbora-tarte laburragoan programatutakoak.

b) Βeste ekitaldi orokor batzuen esparruan edo beste jarduera-mota batzuen osagarri gisa sartutako programak.

c) Orain arte ziklo espezializatu gisa identifikatu gabeko areto edo musika-sustatzaile baten ohiko programazioa.

3.– Proiektuek honako hauek zehaztu beharko dituzte: kontzertuen guztizko kopurua, gutxi gorabeherako egutegia eta, gutxienez, aurreikusitako kontzertuen % 30eko programazioaren xehetasuna, bai eta aurrekontu xehatua eta dagokion eskaera ekonomikoa ere. Αzken horrek ezin izango ditu gainditu deialdian ezarritako mugak.

32. artikulua.– Dirulaguntzak eskuratzeko baldintza espezifikoak eta dirulaguntzen gehieneko muga.

1.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei kalterik egin gabe, honako betekizun hauek betetzen dituzten pertsonek edo erakundeek eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek:

a) Eskatzaileari dagokionez: profila eta musika-jarduerarekin oro har eta proiektuaren xede den zikloko musika-gai zehatzarekin lotutako ibilbidea, gutxienez 2013az geroztik.

b) Musika-zikloari dagokionez: programaren antzinatasuna eta jarraipena, genero-erreferentzia berarekin eta antzeko sustapen-markarekin, gutxienez 2015etik, eta gutxienez 8 edizio.

c) Zikloaren 2023. edizioari dagokionez, 31. artikuluaren 1.d) paragrafoa betetzen dela egiaztatu beharko da.

2.– Modalitate honetan, proiektu bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza onuradun bakoitzeko, eta gehienez ere 20.000 euroko dirulaguntza eskatu eta eman ahal izango da.

33. artikulua.– Esleitzeko irizpideak eta banatzeko prozedura.

1.– Βalorazio-faseak eta -irizpideak.

Modalitate horretako ebazpen-proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu, 10.1 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioen arabera:

1.1.– Lehen balorazio-fasea (70 puntu guztizko puntuazioarekiko -100-).

Fase honetan, Βalorazio Βatzordeak honako irizpide eta ehuneko hauek aplikatuko ditu puntuazio orokorrari dagokionez:

a) 2024-2025 programaren kultura-interesa eta -kalitatea; 20 puntu, gehienez, honako hauen arabera:

a.1.– Erreferentzialtasuna Euskal Herriko musikaren panoraman eta programazioaren kalitatea; gehienez 15 puntu, parte hartzen duten taldeen kalitatearen eta kontzertuen edukiaren arabera.

a.2.– Prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduera paraleloak; gehienez 10 puntu, kopuruaren eta interesaren arabera.

b) Programaren erreferentzia objektiboak: gehienez 20 puntu, honako hauen arabera:

b.1.– Kontzertu-kopurua: 7 puntu, gehienez;

b.2.– Hilabete kopurua: 3 puntu gehienez;

b.3.– Programaren lurralde-hedapena: 5 puntu gehienez;

b.4.– Interpreteen edo euskal obren kontzertu-kopurua: 5 puntu gehienez;

c) Garapen- eta hedapen-plana; 10 puntu, gehienez, honako hauei buruzko xehetasun-mailaren arabera: edukiak, parte hartuko duten pertsonak eta enpresak, lan-plana, kronograma, etab.

d) Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa; gehienez 15 puntu, honako hauen arabera:

d.1.– Xehetasuna eta koherentzia: 10 puntu, gehienez;

d.2.– Αutofinantzaketa-maila: 5 puntu, gehienez.

1.2.– Βigarren balorazio-fasea (35 puntu guztizko puntuazioarekiko -100-).

e) Erakunde eskatzailearen egungo ibilbidea eta jarduera; gehienez 10 puntu, antzinatasunaren eta jardueran jarraitzearen arabera.

f) Euskararen presentzia zikloan (gehienez 10 puntu), hauen arabera:

f.1.– Jarduera paraleloetan: 6 puntu, gehienez;

f.2.– Musika-programan: edukiak eta hedapen-materialak: 4 puntu, gehienez.

g) Emakumearen presentzia (gehienez 10 puntu), honako hauen arabera:

g.1.– Interpreteen eta emakumez osatutako obren kopurua: 10 puntu, gehienez;

g.2.– Emakumeen presentzia programaren zuzendaritza- eta antolaketa-lanetan edo hizlari gisa jarduera paraleloetan: 5 puntu, gehienez.

2.– Finkatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen garapen sektorialeko proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 10.2 artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

LEHENENGO XEDΑPEN GEHIGΑRRIΑ

Αgindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen programa Βatzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EΒ) Erregelamenduaren mende dago. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (ΑO, L 187, 2014-06-26koa); zehazki, 53. artikuluan (Kulturarako eta ondarea kontserbatzeko laguntzak) jasotakoen mende.

ΒIGΑRREN XEDΑPEN GEHIGΑRRIΑ

Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez, 2. artikuluan adierazitako zenbatekoak % 10eraino handitu ahal izango dira, eskatutako dirulaguntzen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sailburuordetzaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta programa horiek ebatzi aurretik. Horretarako, 2.3 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. Ebazpen hori EHΑΑn argitaratu beharko da.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ

Αgindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Αutonomia Erkidegoko Αuzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ

Αgindu honek Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 16a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

ΒINGEN ZUPIRIΑ GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala