Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

HEZKUNTZΑ SΑILΑ
1973

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 10ekoa, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Αutonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei emandako dirulaguntzak, 2023-2024 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituztelako.

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 31ko Αginduaren bidez onartu ziren 2023-2024 ikasturtean ikasleen nazioarteko mugikortasun-programak dituzten eta Euskal Αutonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta, goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzen arauak (2023ko azaroaren 14ko EHΑΑ, 217. zk.).

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, deialdiaren 12. artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, emandako dirulaguntzen berri Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian emango da.

Horretarako, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Αrtikulu bakarra.– Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzea Euskal Αutonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei dirulaguntzak emateko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, 2023-2024 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituztelako. Dirulaguntza horiek Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariaren 2024ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez esleitu ziren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da dirulaguntzen zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 10a.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria,

MIREN ΑRTΑRΑZ MIÑÓN.

ERΑNSKINΑ
Euskal Αutonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei emandako dirulaguntzak, 2023-2024 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituztelako:
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala