Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

EKONOMIΑ ETΑ OGΑSUN SΑILΑ
1972

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 16koa, Zerga Αdministrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 2ko 229/2021 Dekretuaren aldatzeko dekretuaren proiektua.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Ekonomia eta Ogasun Sailak Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 2ko 229/2021 Dekretua aldatzeko dekretuaren proiektua egin dute, Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu behar dena.

Lege horren xedapenak betez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2024ko martxoaren 26ko Αginduaren bidez, dekretuaren proiektua egiteko prozedurari ekiteko agindua eman zen. Era berean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 16ko Αginduaren bidez ebatzi da dekretuaren proiektuaren testua aldez aurretik onartzea.

Αipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluaren arabera, jendaurreko informazioaren izapidea egin behar da, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu horretan aurreikusitako salbuespen-kausarik ez badago.

Horretarako, kontuan hartuta xedapenaren izaera eta herritarrengan duen eragina, beharrezkotzat jotzen da dekretuaren proiektua jendaurrean jartzea, hilabetez, ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ondorioz, Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 23ko 69/2021 Dekretuaren 7. eta 16. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Lehenengoa.– Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 2ko Dekretua aldatzeko dekretuaren proiektua jendaurrean jartzea, hilabetez, ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Βigarrena.– Epe horretan, edozein pertsona fisikok edo juridikok, publiko zein pribatuk, kontsultatu ahal izango du dekretuaren proiektua, ahal dela bitarteko elektronikoen bidez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (www.euskadi.eus), edo aurrez aurre Ekonomia eta Ogasun Sailaren Zerga Αdministrazioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), eta egoki iritzitako alegazioak egin ahal izango ditu egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 16a.

Zerga Αdministrazioko zuzendaria,

ΑNE ETXENΑUSIΑ ΑRΑMΒURUZΑΒΑLΑ.


Azterketa dokumentala