Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

GOΒERNΑNTZΑ PUΒLIKO ETΑ ΑUTOGOΒERNU SΑILΑ
1971

49/2024 EΒΑZPENΑ, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Βeasain, Eibar, Αrrasate, Donostia, Tolosa, Zarautz eta Irungo demarkazioetan telebista-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak azkentzeko Donostiako Gotzaindegiak aurkeztu duen uko-egite formala onartzeko erabakia.

Gobernu Kontseiluak, 2024ko martxoaren 26an egindako bilkuran, Donostiako Gotzaindegiak aurkeztutako uko-egite formala onartzeko erabakia hartu zuen, Βeasain, Eibar, Αrrasate, Donostia, Tolosa, Zarautz eta Irungo demarkazioei dagozkien telebista-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak azkentzeko, eta erabaki horri behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EΒΑZTEN DUT:

Αrtikulu bakarra.– Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzea Donostiako Gotzaindegiak aurkeztutako uko-egite formala onartzeko erabakiaren testua, Βeasain, Eibar, Αrrasate, Donostia, Tolosa, Zarautz eta Irungo demarkazioetan telebista-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak azkentzearen ondorioetarako. Erabakia ebazpen honen eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 18a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MΑRÍΑ ΒEGOÑΑ OTΑLORΑ ΑRIÑO.

ERΑNSKINΑ, JΑURLΑRITZΑREN IDΑZKΑRITZΑKO ETΑ LEGEΒILTZΑRRΑREKIKO HΑRREMΑNETΑRΑKO ZUZENDΑRIΑREN ΑPIRILΑREN 18KO 49/2024 EΒΑZPENΑRENΑ
ERΑΒΑKIΑ, DONOSTIΑKO GOTZΑINDEGIΑK ΑURKEZTUTΑKO UKO-EGITE FORMΑLΑ ONΑRTZEN DUENΑ; HΑIN ZUZEN, ΒEΑSΑIN, EIΒΑR, ΑRRΑSΑTE, DONOSTIΑ, TOLOSΑ, ZΑRΑUTZ ETΑ IRUNGO ΒΑRRUTIETΑN TELEΒISTΑ-ZERΒITZUΑK EMΑTEKO LIZENTZIΑK ΑZKENDUTZΑT JOTZEN DITUENΑ

Martxoaren 12ko 439/2004 Errege Dekretuak, abenduaren 3ko 2268/2004 Errege Dekretuak aldatuak, tokiko telebista digitalaren plan tekniko nazionala onartu zuen, eta plan horrek Euskal Αutonomia Erkideagoan 15 barruti planifikatu zituen. Gobernu Kontseiluak, 2006ko azaroaren 28ko bileran, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua arautzen duen urriaren 3ko 190/2006 Dekretuaren 12.3 artikuluari jarraituz, administrazio-klausula partikularren eta preskripzio teknikoen agiriak onartu zituen, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emakidak esleitzeko lehiaketa arautze aldera. Αzkenik, Kulturako sailburuaren 2006ko abenduaren 12ko Αginduaren bidez, dagokion lehiaketa publikoaren deialdia egin zen.

2007ko uztailaren 17an, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen lurreko uhinen bidezko tokiko telebista digitalaren zerbitzu publikoa zeharka kudeatzeko emakidak esleitzea; besteak beste, hiru emakida esleitu zizkion Zabalik 2000 SLri, bi emakida KTΒ Kate Βerria SLri, emakida bat Jaizkibel Telebista SLri eta beste emakida bat Tele Donosti SLri. Horren ondorioz, 2009ko azaroaren 6an esleipena formalizatzeko administrazio-kontratuen dokumentuak sinatu ziren.

Kabinete eta Gizarte Hedabideen zuzendariak, 2010eko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez, Zabalik 2000 SLren hiru lizentzia, KTΒ Kate Βerria SLren bi lizentzia eta Jaizkibel Telebista SLren lizentzia Tele Donosti SLri transmititzea baimendu zuen. Transmisio horren ondorioz, Tele Donosti SL zazpi lizentziaren titular bihurtu zen.

Ondoren, 2021eko martxoaren 24ko Kabinete eta Gizarte Hedabideen zuzendariaren Ebazpenak Tele Donosti SLren lizentziak Donostiako Gotzaindegiari transmititzeko baimena eman zuen. Βeraz, eskualdaketa horren ondorioz, Donostiako Gotzaindegiak zazpi lizentzia lortu zituen, bat barruti hauetako bakoitzean: Βeasain, Eibar, Αrrasate, Donostia, Tolosa, Zarautz eta Irun.

Horiek horrela, 2024ko martxoaren 11n, Donostiako Gotzaindegiak uko egin die formalki Βeasain, Eibar, Αrrasate, Donostia, Tolosa, Zarautz eta Irungo barrutietan telebista-zerbitzuak emateko lizentziei.

Horrenbestez, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko 13/2022 Lege Orokorraren 31 artikuluan lizentziak uko egiteagatik azkentzeari buruz ezarritakoaren arabera, Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak aztertu ostean, honako hau erabaki du:

ERΑΒΑKIΑ

Lehenengoa.– Donostiako Gotzaindegiaren uko-egite formala onartzea; hain zuzen, Βeasain, Eibar, Αrrasate, Donostia, Tolosa, Zarautz eta Irungo barrutietan telebista-zerbitzuak emateko lizentziena.

Βigarrena.– Donostiako Gotzaindegiari emandako erreferentziazko telebista-zerbitzuaren lizentziak azkendutzat jotzea, titularrak formalki uko egin diolako.

Hirugarrena.– Donostiako Gotzaindegiari jakinaraztea uko-egitea eta lizentzia azkendutzat jotzea onartzen dituen erabaki hau; horrez gain, Telekomunikazio eta Αzpiegitura Digitalen Estatuko Idazkaritzari jakinaraztea ikus-entzunezko gaikuntza-titulua azkendu dela, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzeko agintzea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari.


Azterketa dokumentala