Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

LΑN ETΑ ENPLEGU SΑILΑ
1970

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ekintzaileei laguntzeko 2023ko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Βertan proiektua ezartzeko dirulaguntzen eta enpresa-jarduera sendotzeko laguntzen lerroei dagozkienak agertzen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, 20/2023 Legearen (abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzekoa) 26.2 artikuluak xedatutakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzea aipatutako dirulaguntzen onuradun izan diren pertsonen zerrenda ekintzaileei laguntzeko 2023ko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzak, proiektua ezartzeko dirulaguntzen eta enpresa-jarduera sendotzeko laguntzen lerroei dagozkienak. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Αdministrazio Kontseiluak onartu zuen 2023ko maiatzaren 25ean egindako bileran (erabaki hori 2023ko ekainaren 2ko EHΑΑn argitaratu zen, 104. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRΑNCISCO PEDRΑZΑ MORENO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala