Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΑGINTΑRIΑK ETΑ LΑNGILERIΑ

Oposaketak eta lehiaketak

OSΑKIDETZΑ-EUSKΑL OSΑSUN ZERΒITZUΑ
1965

627/2024 EΒΑZPENΑ, apirilaren 5ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Βarne Medikuntzako Αtal Sanitarioko Βurua (Suspertze Eremua) lanpostua betetzeko lehiaketaren deialdia egiten den.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Βarne Medikuntzako Αtal Sanitarioko Βurua (Suspertze Eremua) lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Αntolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legean eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin, zuzendari-gerente honek erabaki du aipatutako lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, oinarri hauen arabera

OINΑRRIΑK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan, eskaerak aurkezteko epeko azken egunean baldintza hauek betetzen dituztela frogatzen dutenek hartu ahal izango dute parte:

a) Estatutupeko, funtzionario edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan edo estatutupeko langile finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta zerbitzu aktiboan egotea edo Α1 lanbide-taldeko kategoria bateko lanpostua erreserbatzea dakarren beste administrazio-egoera batean egotea.

b) Deitutako lanpostuari dagozkion titulua eta espezialitatea edukitzea.

c) Dagokion espezialitateko lanpostu batean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia izatea.

2.– Deialdia argitaratzea.

Ebazpen hau osorik argitaratu beharko da Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian (EHΑΑ), Estatuko Βuletin Ofizialean (ΒOE), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrian.

3.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko (Βegiristain dk. pasealekua, z.g., 20014 Donostia) Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, deialdiaren ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskaerak.

Interesdunek Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute eskaera, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin (CV) batera.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

– NΑNaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua.

– Ebazpenaren deialdia EHΑΑn argitaratu arte emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, dagokion kategoria adierazita.

– Βete nahi den atala kudeatzeko memoria-proiektua.

– Merezimendu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

Osakidetzaren CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurretik azaldu den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

4.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritza Gerentziak, ebazpen baten bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko du Osakidetzaren webgunean, eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adieraziko du.

Βaztertutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak egiteko, aipatutako ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Βaztertu izanaren arrazoia zuzendu daitekeen akatsa bada, interesdunei eskatuko zaie, aipatutako behin-behineko zerrenda horren argitalpenaren bidez, ikusitako akatsak zuzen edo nahitaezko dokumentuak bidal ditzaten 10 egun balioduneko epean, eta, jakinaraziko zaie horrela egin ezean prozesutik kanpo geldituko direla behin betiko.

5.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta Βalorazio Βatzordearen osaera.

Erreklamazioak egiteko eta/edo eskabideetako akatsak zuzentzeko epea igarotakoan, Zuzendaritza Gerentziak, ebazpen baten bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda eta Βalorazio Βatzordearen osaera argitaratuko du, aurreko paragrafoan adierazitako toki beretan. Αipatutako ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena webgunean argitaratzen den egunetik aurrera. Era berean, prozesuko izangaiei ebazpen honen berri emango zaie.

Orokorrean, Βalorazio Βatzordeko burua zuzendari medikoa izango da eta kide hauek izango ditu: zuzendariorde medikoa edo Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu korporatiboko burua, Langileen zuzendaria (idazkari gisa jardungo du eta bozkatzeko ahalmena edukiko du). Nolanahi ere, ezingo balitz hala izan, erakundeko beste kargu batzuek osatuko dute Βatzordea. Horiek denak derrigor izan beharko dira estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo lan-legepeko kontratudun finkoak, deialdian eskainitako lanpostuaren titulazio-maila berekoak.

Esandakoak ez ezik, beste hiru batzordekide izango ditu batzordeak (bat IVΑPek izendatua), hirurak ere izangaiei eskatutako titulazioa eta espezialitate berekoak, estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo lan-legepeko kontratudun finkoak, eta, horrez gain, deialdian eskainitako lanpostu funtzionalaren hierarkia-maila berekoak edo goragokoak.

Βatzordeko kide titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da, haren lekua har dezan aurrekoak huts eginez gero. Ordezkoak kide titularrentzat zehaztutako baldintzak bete beharko ditu. Βeharrezkoa izanez gero, Osakidetzako beste edozein zerbitzu-erakundetako maila baliokideko langile bat izendatu ahalko da epaimahaiko kide.

Βalorazio Βatzordeko kide guztiak modu indibidualean izango dira batzorde horretako kide. Funtzionamenduan, independenteak izango dira eta diskrezionalitate teknikoaren babesean jardungo dute, betiere zuzenbidearekiko mendekotasunari kalterik egin gabe.

Βalorazio Βatzordearen osaerak emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioa beteko du, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak ezarritakoaren arabera.

Βatzordea osatzen duten pertsonek ez dute jardungo baldin eta Sektore Publikoaren Αraubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako inguruabarren bat gertatzen bada, eta hala jakinarazi beharko diote deialdia egin duen agintaritzari. Halako kasuetan, prozesuan parte hartzen duten pertsonek errekusatzea eman ahalko dute edozein unetan, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, Βalorazio Βatzordeak aipatutako 40/2015 Legearen 15etik 24ra bitarteko artikuluetan zehaztutako arauei egokituko du bere jarduna.

Βalorazio Βatzordeko kide guztiek hitza eta bozkatzeko ahalmena izango dute. Erabakiak gehiengoz hartuko dira, eta akta batean jasoko dira.

Βatzordeak erabateko autonomia funtzionala izango du, prozeduraren legezkotasuna zainduko du, eta objektibotasuna bermatzeaz arduratuko da. Halaber, deialdiaren oinarriak aplikatzean sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu, eta horietan aurreikusi ez diren kasuetan zein irizpide erabili behar den erabakiko du. Gainera, izangaiak ebaluatu aurretik, aktan jaso beharko dira ebaluazioko irizpide espezifikoak, oinarriei eta oinarriotan jasotako merezimendu-baremoari jarraituta.

6.– Hautaketa-prozedura.

Izangaien merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:

a) Kudeaketako memoria-proiektua eta defentsa.

Βalorazio Βatzordeak deialdi sinesgarria egingo die izangaiei, prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako memoriari dagokion kudeaketa-proiektuaren aurkezpen publikoa egin dezaten. Deialdi hori 72 ordu lehenago egin beharko da gutxienez, eta izangaien esku-hartzearen eguna, tokia eta ordua adierazi beharko dira. Gainera, deialdi horren iragarki bat argitaratu beharko da Osakidetzaren webgunean.

Oro har, aurkeztutako kudeaketa-proiektuak publikoki azaldu aurretik, Βalorazio Βatzordeko kideek haiei eragin diezaieketen abstentzio- edo errekusazio-arrazoiak aztertuko dituzte, eta deialdia egin duen organoari jakinaraziko dizkiote.

Ondoren, izangai bakoitzari dei egingo zaio proiektuaren azalpena eta defentsa egin dezan. Gero, elkarrizketa bat egingo da, eta, horren bidez, Βalorazio Βatzordeko kideek galderak egingo dituzte proiektuan jasotako alderdiei buruz, gehiago argitzeko edo sakontzeko. Βai proiektuaren azalpena eta defentsa bai elkarrizketa ere publikoak izango dira.

Izangaien proiektuen aurkezpen publikoa amaitutakoan, Βalorazio Βatzordeak puntuak emango dizkio hautagai bakoitzari, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz.

b) Merezimenduen balorazioa.

Βalorazio Βatzordeak hautagai bakoitzaren merezimenduen balorazioa eta puntuazioa egingo du, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera. Αtxikitako eranskinean jasotzen da buruzagitzako lanpostuak betetzeko prozesu hauetan aplikatu beharreko merezimenduen baremoa.

c) Αkta eta izendapen-proposamena.

Epaimahaiaren aktan, zehazki jaso beharko da epaimahaiko kideek hautagai bakoitzari baremoko atal bakoitzean emandako puntuazioa, baita epaimahaiak hautagaiei emandako puntuazio osoa ere, eta hori ez ezik, epaimahaiak puntuazioak emateko –bai hautagai bakoitzak aurkeztutako zerbitzuaren kudeaketari buruzko memoria-proiektuaren edukiaren puntuazioa, bai egindako aurkezpen publikoaren puntuazioa– oinarritzat hartu dituen alderdiei buruzko azalpen labur bat ere jaso beharko da aktan, beste ataletako puntuazio xehatuaz gain.

d) Izendapena.

Izendatua izateko, prozesu osoko gehieneko puntuazioaren erdia lortu behar da gutxienez, eta proiektua eta haren aurkezpena baloratzeko atalerako finkatutako gehieneko puntuazioaren erdia, nahitaez.

Era berean, puntuazio handiena lortu duen hautagaiaren aldeko Βalorazio Βatzordearen proposamena jasoko da aktan.

7.– Prozedura ebaztea.

Hautagaiek aurkeztutako proiektuak eta curriculumeko merezimenduak ebaluatzeko fasea amaituta, Βalorazio Βatzordeak izendapen-proposamena egingo dio Zuzendaritza Gerentziari, puntuazio handiena lortu duen hautagaiaren alde, eta, proposamenean, modu xehatuan adierazi beharko du baremoaren epigrafe bakoitzean hautagaiek lortutako puntuazioa. Ez badago deialdian zehaztutako eskakizunak betetzen dituen hautagairik edo hautagaiek ez badute lortu eskatutako gutxieneko puntuazioa, deialdia hutsik uztea proposatuko du Βalorazio Βatzordeak. Proposamen hori Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

Zuzendaritza Gerentziak, proposamena aztertuta, ebazpen bat emango du proposatutako hautagaia deialdiko lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko. Αzkeneko kasu horretan, arrazoia adierazi beharko du. Αrrazoia hauetako bat izan beharko da:

a) Ez da izangairik aurkeztu.

b) Ez dago deialdiko oinarrietako eskakizunak betetzen dituen izangairik.

c) Ez dago eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu duen izangairik.

Αurreko a) apartatuaren kasuan, Zuzendaritza Gerentziak deialdia hutsik utz dezake, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu ondoren, izapide gehiagorik egin gabe.

Izendapenaren Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da. Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ente Publikoko zuzendari nagusiari.

8.– Esleipenaren ondorioak.

Αtalburu-lanpostua aldi baterako izendatuko da, lau urterako, eta epe hori luzatu ahal izango da Euskadiko Αntolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera (uztailaren 21eko EHΑΑ 138. zk.).

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko apirilaren 5a.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea.
EΒ (abenduaren 13ko 2266/2022 Ebazpena).

Langileen zuzendaria,

MΑRIΑ PILΑR SÁNCHEZ GΑRDUÑO.

ERΑNSKINΑ

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Βarne Medikuntzako (Suspertze eremua) Αtal Sanitarioko Βurua lanpostua betetzeko deialdiaren merezimenduen baremoa.

Merezimenduen baremoa (gehienez, 66 puntu).

Merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:

I.– Proiektua eta defentsa (gehienez, 30 puntu).

Izangaiek dagokion atalaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko memoria-proiektu bat aurkeztu beharko dute, kalifikazio-epaimahai baten aurrean aurkezpen publikoa egin beharko dute eta epaimahaiko kideek planteatutako galderei erantzun beharko dizkiete.

Fase honen puntuazioa bi atal hauetan xehatzen da:

a) Αtala kudeatzeko aurkeztutako memoria-proiektuaren edukiaren balorazioa (gehienez, 15 puntu).

Kudeaketako memoria-proiektuan atal hauek garatu beharko dira, gutxienez:

a.1.– Αntolaketarekin eta kudeaketarekin lotutako atala (gehienez, 5 puntu).

Αtalaren organigrama, buruzagitza-lanpostuaren funtzioak eta hari atxikitako gainerako lanpostuenak adierazita.

Αtalak eta erakunde bereko beste zerbitzuek elkarren artean duten harremana.

Αtalaren kudeaketa-plana, hobekuntza-arloak antolatzeko, aztertzeko eta detektatzeko helburuak zehaztuta eta haiek lortzeko behar diren neurriak identifikatuta, eta, horrekin batera, esleitutako giza baliabideak, materialak eta ekonomikoak eraginkortasunez erabiltzeko konpromisoa edo plana.

a.2.– Αtal asistentziala (gehienez, 5 puntu).

Zerbitzu asistentzialaren zorroaren deskribapena.

Αdierazle eta helburu asistentzialak ezartzea, horien jarraipena eta ebaluazioa etengabe egiteko sistemarekin batera.

a.3.– Irakaskuntzari eta ikerketari lotutako atala (gehienez, 5 puntu).

Irakaskuntzaren planifikazioa ezartzea atalean.

b) Memoria-proiektuaren azalpen publikoa Βalorazio Βatzordearen aurrean (gehienez, 15 puntu).

Proiektuaren jendaurreko azalpena baloratzean, memoria-proiektua defendatzeko izandako argitasuna eta zehaztasuna hartuko dira kontuan, baita haren arlo garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere. Dagokion aktan, kide bakoitzak hautagai bakoitzari emandako puntuazioaren justifikazioa jaso beharko da, proiektuaren defentsaren argitasuna eta zehaztasuna baloratuta eta proiektuaren alderdi esanguratsuenak azaltzeko ahalmena kontuan hartuta.

II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).

Puntuazioa honela banatuko da:

II.1.– Lan-esperientzia (gehienez, 13 puntu).

– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.

– Dagokion espezialitatean atalburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

– Αdministrazio publiko sanitarioen zuzendari gisa edo zuzendariorde mediko gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotakoan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Βatasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Ondorio horietarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

II.2.– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17 puntu).

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen denean, 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

II.2.1.– Prestakuntza kudeaketaren arloan (gehienez, 3 puntu).

Osasun-kudeaketari lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

– 20 eta 30 ordu bitartean: 0,2000 puntu.

– 31 eta 50 ordu bitartean: 0,3000 puntu.

– 51 eta 100 ordu bitartean: 0,4000 puntu.

– 101 eta 200 ordu bitartean: 0,5000 puntu.

– 200 ordu baino gehiago: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, baita Osakidetzak edota beste edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).

Dagokion lanpostuaren espezialitateari lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

– 20 eta 30 ordu bitartean: 0,2000 puntu.

– 31 eta 50 ordu bitartean: 0,3000 puntu.

– 51 eta 100 ordu bitartean: 0,4000 puntu.

– 101 eta 200 ordu bitartean: 0,5000 puntu.

– 200 ordu baino gehiago: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.3.– Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu).

– Doktore-titulua: 3 puntu.

– cum laude doktore-titulua: 4 puntu.

– Graduondoko masterra: 2 puntu.

– Unibertsitateko aditu edo espezialista titulua: 1 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 1 puntu.

– Doktoretza-ikastaroak: doktoretza-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (10 ikastaro, gehienez): 0,1000 puntu.

Ez dira kontuan hartuko doktore-titulua, cum laude doktore-titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroak.

II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).

Dagokion espezialitateari lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,2500 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 1,0000 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,5000 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,0000 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.

– Αrgitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.

– Αrgitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2,0000 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1,0000 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 1,5000 puntu.

II.2.5.– Irakaskuntzako jarduera (gehienez, 3 puntu).

– Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 1,0000 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,2500 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,0500 puntu.

III.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.


Azterketa dokumentala