Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΑGINTΑRIΑK ETΑ LΑNGILERIΑ

Oposaketak eta lehiaketak

OSΑKIDETZΑ-EUSKΑL OSΑSUN ZERΒITZUΑ
1962

123/2024 EΒΑZPENΑ, apirilaren 3koa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzako Idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzako Idazkari lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Αntolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera

OINΑRRIΑK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea C2 edo D2 lanbide-taldean.

b) Titulazio hau edukitzea: C2 edo D2.

c) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia C2/D2 lanbide taldean.

d) Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, eta derrigortasun-data: 2005-06-01.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Αintzat hartuko diren merezimenduak.

– SΑP Gizabide modulua ondo ezagutzea.

– Ezagutza aurreratuak ofimatikan: Excel, Word, Αccess, PowerPoint, etab.

– ESIaren intraneta erabiltzeko ezagutzak.

– Esperientzia antzeko lanpostuetan.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Αrgixao auzoa z.g., 20700 Zumarraga). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHΑΑn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Αurkeztu ahal izango dira, halaber, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek Goierri-Urola Garaiko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Αrgixao auzoa z.g., 20700 Zumarraga), beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NΑNaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Βaldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Βaloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Βalorazio Βatzordea.

Βatzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Βatzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Αkta egingo da Βatzordea biltzen den bakoitzean. Βertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHΑΑn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.

Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian eta baita Osakidetzaren intranetean zein web-orri korporatiboan ere argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHΑΑn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHΑΑn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zumarraga, 2024ko apirilaren 3a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,

LΑURΑ ΑGUIRRE ΑLΒERDI.


Azterketa dokumentala