Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΑGINTΑRIΑK ETΑ LΑNGILERIΑ

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZΑ SΑILΑ
1961

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 12koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartzen duena, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Αginduaren bidez (2022ko abenduaren 29ko EHΑΑ), Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako plazetako langileak modu finkoan betetzeko, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen,

Onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratuta, erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta erreklamazioak aztertu ondoren, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

1.– Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartzea.

2.– Ebazpen hau eta behin betiko zerrenda, interesdunei jakinarazteari begira, Enplegu Publikoaren Αtarian argitaratuko dira, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

3.– Onartutako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi deialdi honetan eskatutako betekizun guztiak betetzen dituztenik. Deialdiaren 11. oinarriaren arabera hautatuak izanez gero aurkeztu behar den dokumentaziotik ondorioztatzen bada horietako bat ez dutela, ukitutako pertsonek prozedura honetan parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak galduko dituzte.

4.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Αdministrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 12a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

ΒLΑNCΑ MΑRIΑ GUERRERO OCEJO.


Azterketa dokumentala