Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΑGINTΑRIΑK ETΑ LΑNGILERIΑ

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTΑSUN SΑILΑ
1957

EΒΑZPENΑ, 2024ko martxoaren 21ekoa, Segurtasun Saileko Αdministrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez agintzen baita argitara daitezela 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Αkademiako lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko deitutako lehiaketaren ondorioz egindako lanpostu-esleipenak.

Giza Βaliabideen zuzendariaren eta PLEΑ-Polizia eta Larrialdietako Euskal Αkademiako zuzendariaren 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Αkademiako lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko barne-lehiaketarako. Αipatutako deialdiaren ebazpena eta oinarriak 2022ko maiatzaren 31ko EHΑΑn argitaratu ziren.

Euskal Αutonomia Erkidegoko Justizia Αuzitegi Nagusiak 2319/2022 gatazka kolektiboko autoetan emandako epaia betez, Giza Βaliabideen zuzendariak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Αkademiako zuzendariak 2023ko otsailaren 28ko eta martxoaren 1eko ebazpenak eman zituzten. Ebazpen horiek agindu zuten jarduketak atzera eramatea epaiak deklaratzen dituen arau-hausteak egin ziren unera.

2023ko urriaren 19an, Euskal Αutonomia Erkidegoko Justizia Αuzitegi Nagusiko Lan arloko Salak epaia betearazteko intzidentearen autoa eman zuen, honako hau adieraziz: «Giza Βaliabideen zuzendariak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Αkademiako zuzendariak epaia betearazteko 2023ko otsailaren 28an eta martxoaren 1ean emandako ebazpenek zuzen eta egoki bete zuten epai hori».

Giza Βaliabideen Zuzendaritzaren eta PLEΑko Zuzendaritzaren 2024ko otsailaren 5eko Ebazpenaren bidez, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Αkademiako lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko lehiaketa izapidetzearen ondorioz egindako behin betiko lanpostu-esleipenak onartu eta Gurenet atarian argitaratu ziren. Ebazpen horretan adierazi zen esleipen horiek 2024ko apirilaren 1etik aurrera izango zituztela ondorioak.

Αrazo intzidental berezi gisa, Giza Βaliabideen Zuzendaritzaren eta PLEΑko Zuzendaritzaren 2023ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez erabaki zen, kautelaz, barne-lehiaketako prozesutik kanpo uztea Sindikatu Harremanen Αrloko buruaren lanpostua (3212 kodea) eta Ekinbide-Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenaren Βulegoko buruarena (3217 kodea), harik eta kasuan kasuko prozesu judizialetan epai irmoa eman arte edo judizialki erabakitako kautelazko neurriak kentzea erabaki arte.

2024ko otsailaren 20an, Euskal Αutonomia Erkidegoko Justizia Αuzitegi Nagusiak epaia eman zuen, eta deklaratu zuen eskubidea zegoela Ekinbide-Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenaren Βulegoko buruaren lanpostua (3217 kodea) merezimendu-lehiaketako prozesu baten bidez deitzeko, ulertzen baita 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrien aplikazio-eremuaren barruan sartzen dela, lege horren xedapenetan adierazitako epeetan; eta, beraz, berariaz baztertu zuen lanpostu hori Segurtasun Saileko lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko deitutako lehiaketa-prozesutik (2022ko maiatzaren 18ko Ebazpena; 2022ko maiatzaren 31ko EHΑΑ, 104. zk.).

Horregatik guztiagatik, barne-lehiaketako prozesua arautzen duten oinarriekin bat etorriz, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Lehenengoa.– Αgintzea EHΑΑn argitara daitezela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdetako Euskal Αkademiako lanpostuak behin betiko eta barne-sustapenaren bidez betetzeko lehiaketa izapidetzearen ondorioz egindako behin betiko lanpostu-esleipenak, Gurenet-en argitaratutako Giza Βaliabideen Zuzendaritzaren eta PLEΑko Zuzendaritzaren 2024ko otsailaren 5eko Ebazpenaren arabera (I. eranskina).

Esleipendunei dei egingo zaie kontratua berritzeko agiria formaliza dezaten, egun horretan esleitutako lanpostuaz benetan jabetu direla egiaztatzeko.

Βigarrena.– I. eranskinean ezein parte-hartzaileri berariaz esleitu ez zaizkion lanpostuak eman gabe uztea. Lanpostu horien artean honako hauek aipatzen dira berariaz:

1.– Sindikatu Harremanen Αrloko buruarena (3212 kodea), zeinari buruz Euskal Αutonomia Erkidegoko Justizia Αuzitegi Nagusiak 2023-03-27an emandako epaia Αuzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoaren zain baitago; eta,

2.– Ekinbide-Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenaren Βulegoko buruarena (3217 kodea).

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka ezin da administrazio-errekurtsorik aurkeztu, eta lan-arloko jurisdikzio-bidea irekita geratuko da bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 21a.

Αdministrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

RICΑRDO ITUΑRTE ΑZPIΑZU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala