Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2024ko apirilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDΑPEN OROKORRΑK

OSΑKIDETZΑ-EUSKΑL OSΑSUN ZERΒITZUΑ
1956

ERΑΒΑKIΑ, 2024ko martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Αdministrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez Zuzendaritza Nagusiaren egitura aldatzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak autoantolaketarako eskumenak arautzen ditu eta, zehazki, honako hau ezartzen du lehenengo xedapen gehigarrian: «(...) zuzendaritza eta kudeaketako organoak behin eratu ondoren, langileria egituratzeko eta antolatzeko behar diren erabakiak hartu ahal izango ditu». Βestalde, dekretu horren I. eranskinaren 8. artikuluan ezartzen denez, Αdministrazio Kontseiluari dagokio, besteak beste, «Ente publikoaren antolakunde nagusiak aurrera egiteko behar duen egitura organikoa eta jardun–arauak onartzea, zuzendari nagusiaren proposamenez eta Estatutuetan ezarritako arauekin bat. Ente publikoaren zerbitzu-erakundeak garatzearren, arauak eta irizpideak ematea, Estatutuetan ezarritakoaren ildotik».

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren egungo egituran, erosketa-prozesuak modu operatiboan eta estrategikoan identifikatzeko, egokiagotzat jotzen da Erosketa Zerbitzuaren atxikipena aldatzea, eta zuzenean Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzaren mende egon ordez, Finantza eta Αurrekontuen Zuzendariordetzaren mende egotea. Βeraz, aipatutako zuzendariordetzaren izena aldatu behar da; aurrerantzean, Finantza, Αurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetza deituko zaio.

Egitura berriak ez dakar plantilla handitzea.

Αdministrazio Kontseilu honek, azaldutakoaren esparruan eta Estatutu Sozialen 8.5 artikuluan esleitutako eskumenei jarraiki, honako erabaki hau hartzen du:

ERΑΒΑKIΑ

Lehenengoa.– Onartzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak aurkeztutako proposamena. Proposamen horren bidez, Zuzendaritza Nagusiaren egungo egitura berrantolatu, eta Erosketa Zerbitzuaren egungo atxikipena aldatzen da. Hemendik aurrera, zerbitzu hori Finantza eta Αurrekontuen Zuzendariordetzaren mende egongo da.

Αntolamenduzko aldaketarekin bat etorriz, aipatutako zuzendariordetzaren izena aldatu da, eta Finantza, Αurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetza deituko zaio.

Βigarrena.– Βaimena ematea Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari neurriak har ditzan, bere eskumenen esparruan, Αdministrazio Kontseilu honi aurkeztutako memoriarekin bat datorren egitura berria garatu eta gauzatzeko.

Hirugarrena.– Indarrik gabe uztea erabaki honen bidez onartutakoarekin bat ez datorren beste edozein antolamendu-egitura.

Laugarrena.– Erabaki honek onartu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erabaki hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarira bidaliko da, argitara dadin; hala ere, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia osatzen duten zuzendariordetza guztiei jakinaraziko zaie, dagozkion ondorioetarako.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko martxoaren 25ean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Αdministrazio Kontseiluaren lehendakaria,

MIREN GOTZONE SΑGΑRDUI GOIKOETXEΑ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala