Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2024ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1532

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 1ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bitartez ebazten den Bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzen deialdia 2023ko ekitaldirako.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduan aurreikusitako Bioekonomiako berrikuntza-proiektuak gauzatzeko laguntzak jasotzeko arauz ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabideak aztertu dira.

Balorazio Batzordeak proposamena egin du eta proposamen hori egiteko kontuan hartu ditu 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren 10. oinarrian ezarri dituen balorazioa eta hautaketa egiteko irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei laguntzak ematea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduan aurreikusitako Bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako.

Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza, 693.317,92 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Laguntzen ordainketa 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren 18. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da.

Hirugarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduan aurreikusitako Bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren eskatzaileei.

Laugarrena.– 2023ko abenduaren 31 ezartzea urteko proiektuak gauzatzeko epea, eta 2024ko abenduaren 31 urte anitzeko proiektuak gauzatzeko epea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 1a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala