Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2014ko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5506

IRAGARKIA, dopin-kontrolak egiteko zerbitzua kontratatzeko lizitazio prozedura irekiari buruzkoa (K-06/2015 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Araubide Juridiko eta Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: K-06/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: ez dago.

c) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 21 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: aurretiazkoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: irizpide bakarra.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratu osoaren gehienezko aurrekontua, 143.990 eurokoa da, BEZa barne, karatulan xehatutako moduan.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez dago.

Behin betiko bermea: kontratuaren lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Gazteria eta Kirolak Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua «O» eraikina, 3. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 07.

e) Web orria: www.contratacion.info

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu aurreko eguna.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: administrazio-klausula zehatzen agiriaren dagokion atalean adierazitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015ko urtarrilaren 13a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal aurkeztuko dira («A» eta «B»), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

a) Entitatea: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2015eko urtarrilaren 19a.

e) Ordua: 10:00etan.

10.– Bestelako argibideak.

Eskaintzak baloratzeko irizpideak ondorengo hauek izango dira, berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoaren arabera:

a) Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

– Eskaintza ekonomikoa.

Ponderazioa: 100 puntu.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 12a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala