Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2014ko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5505

EDIKTUA, 50/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: proz.arrunta 50/13.

Demandatzailea: Jose Ramon Iturrioz Echeverria eta Lucia Rezola Aizpuru.

Abokatua: Antonio Medina Torrano eta Antonio Medina Torrano.

Prokuradorea: Alberto Iguaran Telleria eta Alberto Iguaran Telleria.

Demandatua: Ramon Iturrioz Urchipia.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioan Epaia eman zen. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

2014ko urtarrilaren 27ko 7/14 Epaia, honako hauen arteko 50/13 prozedura arruntean emandakoa: batetik, Jose Ramon Iturrioz Echeverria eta Lucia Rezola Aizpuru demanda-jartzaileak, Diego Irigoyen Leclercq Prokuradoreak ordezkatuta, eta, bestetik, Ramon Iturrioz Urchipia demandatua, auzi-ihesean. Prozedura hori Tolosako Lehen Auzialdiko 1. zk.ko Epiategian bideratu da.

Ramon Iturrioz Urchipia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Tolosa (Gipuzkoa), 2014ko irailaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala