Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2014ko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5504

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 144/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 144/2014.

Demandatzailea: Livinton Arturo Buenaire Miranda.

Abokatua: Crespo Sanchez Jose Ignacio.

Prokuradorea: Carlos Tomas Moreno Ortueta.

Demandatua: Monica Marisol Mazaran Veloz.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horren gainean 942014 epaia eman zen, 2014-08-01ean. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baiesten dut Moreno prokuradoreak, Livinton Arturo Buenaire Mirandaren izenean eta ordez, Mónica Marisol Mazaran Veloz-en aurka aurkeztutako demanda, eta, ondorioz, erabaki dut horien arteko ezkontza, 2006ko urtarrilaren 7an egina, baliogabetzea, dibortzioaren bidez, eta erabaki horrek legez dagozkion ondorioak izango ditu. Autoetako kostuak ordaintzeari buruz, ez da erabakirik hartu.

Ebazpen hau irmo denean, bidal bedi dagokion Erregistro Zibilera –auzilarien ezkontza inskribatuta dagoen erregistrora–, zuzenbidean dagozkion ondorioak izan ditzan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala, jakitera emanez ezen, epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, hogei eguneko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

Ebazpen honen lekukotza sar bedi autoetan, eta jatorrizkoa epaitegiko epaien liburuan.

Horrela, bada, epai honen bidez lehen auzialdian epaituz, honako hau erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko abuztuaren batean.

Monica Marisol Mazaran Veloz demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2014ko irailaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala