Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2014ko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5503

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 153/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 153/2013 prozedura bideratu da, Rosa Herminia Reinosa Marinek eskatuta, Julio Cesar Estrada Urrearen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

More uxorio elkarbizitza etetea.

Demandatzailea: Rosa Herminia Reinosa Marin.

Prokuradorea: Aranzazu Alegria Guereñu.

260/2014 AUTOA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko azaroaren hamazazpia.

XEDAPEN ZATIA

1.– Ulertzen da Rosa Herminia Reinosa Marinek atzera egin duela Julio Cesar Estrada Urrearen aurka sustatutako demandan.

2.– Auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot sortutako kostuak.

3.– Prozesu hau amaitutzat jotzen da; beraz, jarduketak artxibatu egingo dira.

Bereizi bitez prozedura honetan aurkeztutako agiriak, eta itzuli bekizkie alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 6. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Eta Julio Cesar Estrada Urrea demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko azaroaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala