Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2014ko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5501

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez aukeratzen baitira EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeak, jarduera proiektuak egin ditzaten hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko, 2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko urriaren 22ko Aginduaz egindako deialdian oinarrituta, eta Hautaketa Batzordeak izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jasotzen diren itunpeko ikastetxeak aukeratzea, hezkidetzaren eta genero-indarkeriaren prebentzioaren esparruan jarduera proiektuak egin ditzaten 2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetarako.

Bigarrena.– II eranskinean jasotzen diren eskaerak gaitzestea bertan jasotzen diren arrazoiengatik

Hirugarrena.– Hautatutako ikastetxe bakoitzari bi mila (2.000) euroko diru-ekarpen bat egingo zaio goian jasotako deialdian aipatzen diren hiru ikasturteetarako, irakasleak zein eskola-komunitatea trebatzeko eta proiektua koordinatzeko eta zabalkundea egiteko jardueretarako. Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren % 60, esleitutako diru-laguntza onartu bezain laster egingo da.

b) Gainerakoa –diru-laguntza osoaren % 40– «Hezkidetza - Diru-laguntzaren justifikazioa» agiria aurkeztu ondoren ordainduko da; 2015eko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da agiri hori, behar bezala beteta.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 11.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala