Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2014ko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5495

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, ondoren zehaztutako proiektuak eragindako zenbait finka okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiteko dena: Abadiano-Azpeitia 1 eta 2 izeneko 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren babes-eremuko zortasuna zabaltzea Abadiño, Atxondo, Berriz, Elorrio eta Zaldibar (Bizkaia) eta Elgeta, Bergara, Soraluze-Placencia de las Armas, Eibar, Elgoibar, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa (Gipuzkoa) udalerrietan. Erref.: 23667/48-AT-H-2013-03 (Bizkaia) eta 24018/20-AT-H-2013-1 (Gipuzkoa).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko abuztuaren 5eko Ebazpenez, herri-onurakotzat deklaratu zen, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k eskatuta, Abadiano-Azpeitia 1 eta 2 izeneko 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren babes-eremuko zortasuna zabaltzea Abadiño, Atxondo, Berriz, Elorrio eta Zaldibar (Bizkaia) eta Elgeta, Bergara, Soraluze-Placencia de las Armas, Eibar, Elgoibar, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa (Gipuzkoa) udalerrietan.

Deklarazio honek, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan (1997-11-28ko EAO) xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar izatea eta okupazioa, gainera, presaz egin behar izatea. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro ondorioekin.

Gipuzkoako Lurralde ordezkariak erabaki du, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, dei egitea eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei eta batzar lekutzat jartzea Elgeta, Bergara, Soraluze-Placencia de las Armas, Elgoibar, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udaletxeak, hain justu ere aipatutako ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko, eta bidezkoa bada behin betiko okupatzeko. Beharrezkoa izanez gero, lursailera bertara ere joan daiteke.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Okupazioa egin aurreko aktak 2015eko urtarrilaren 22, 27 eta 29an, otsailaren 3, 5, 10, 12, 17, 19, 24 eta 26an eta martxoaren 3, 5 eta 10ean egingo dira; dena dela, titularretako bakoitzari jakinaraziko zaio, horretarako zitazio-zedula bidalita, aktak zein lekutan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren. Horrez gain, egin beharreko gainerako argitalpenak ere egingo dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraituz.

Desjabetzeko espedientean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k onuradun izaera hartuko du.

Era berean, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez direla-eta, eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsonek egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eragina jasango duten ondasun eta eskubideen zerrenda horretan egon litezkeen okerrak zuzentzearren, horretarako bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, Donostia - 20006), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da. Hori guztiori halaxe da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Donostia, 2014ko abenduaren 4a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala