Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2014ko abenduaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5493

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 23koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena. Honen bidez, euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2015. urteko deialdia egiten da, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak (2003ko urriaren 10eko EHAA, 198. zk.) euskal etxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen ditu. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia premiei eta egoera larriei erantzuteko dira.

Aipatutako dekretuaren 7. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, bidezkoa da 2015eko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia egitea.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren 13.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-esparruari buruzko diru-laguntzetarako deialdia egitea. Deialdiok ebaztea, berriz, zuzendaritza-buruei dagokie.

Kudeaketa arintzeko, gastu-espedienteen aldez aurreko izapideak egingo zaizkio deialdi honi, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko Aurrekontu Orokorren arabera.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Deialdia.

Euskal etxeei 202.000 euroko diru-laguntzak emateko deialdia egitea. Diru-laguntza horiek 2015eko ekitaldiari dagozkio, eta atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia premiei eta egoera larriei erantzuteko dira. Eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.

2. artikulua.– Aldez aurreko izapideak.

Laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2015eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa da agindu hori.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honetan eta irailaren 30eko 222/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina aplikatuko dira –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu hori–.

AZKEN XEDEPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

AZKEN XEDEPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 23a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala